1999
Itxura
1999. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa |
Urteak | 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1999 MCMXCIX |
Ab urbe condita | 2752 |
Armeniar egutegia | 1448 ԹՎ ՌՆԽԸ |
Bahá'í egutegia | 155 – 156 |
Bengaliar egutegia | 1406 |
Berber egutegia | 2949 |
Egutegi budista | 2543 |
Myanmarko egutegia | 1361 |
Bizantziar egutegia | 7507 – 7508 |
Koptoen egutegia | 1715 – 1716 |
Etiopiar egutegia | 1991 – 1992 |
Hebrear egutegia | 5759 – 5760 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2055 – 2056 |
Shaka Samvat | 1921 – 1922 |
Kali Yuga | 5100 – 5101 |
Iraniar egutegia | 1377 – 1378 |
Islamiar egutegia | 1419 – 1420 |
Korear egutegia | 4332 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2542 |
Unix denbora | 915148800 – 946684799 |
Holozeniar egutegia | 11999 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 30a – Gara egunkariaren lehen alea kaleratu zen.
- Otsailaren 16a – Pierce Brosnanen "The World is not Enough" James Bondi buruzko filmearen lehen eszena filmatu zen Bilbon.
- Otsailaren 19a – Hiru langile hil ziren lan-istripuan Bilboko aireportuaren zabaltze lanetan.
- Martxoaren 1a – Bilboko Consulado zinemak atea itxi zituen.
- Martxoaren 3a – Renfe Aldiriakeko Bilboko hegoaldeko linea berria zabaldu zen San Mames eta Abando artekoa, ordurarte itsasadarraren alboan zihoana ordezkatuz.
- Martxoaren 7a – Pepe Rei Egin egunkariko kazetaria atxilotu zuten ustez ETAri lagundu izana leporatuz.
- Martxoaren 21a – Jose Luis Geresta Mugika "Ttotto" etakidea hilik agertu zen Errenterian. Egun batzuk lehenago lagun bati esan zion Espainiako Polizia atzetik zuela.
- Ekainaren 13a – 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Abuztuaren 6a – Baltasar Garzon epaileak Egin egunkaria berriz zabaltzea erabaki zuen ETAren su-etenaren kontextuan.
- Abuztuaren 20a – Giraldillaz mozorrotuta Sevillan ekintza egin zuten Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian euskal presoak euskal herriratzeko eskatuz Presoekin Solidarioak taldeko bi partaidek.
- Irailaren 18a – EAJ, EA eta EH alderdiek Euskal Herriko udaletako hautetsien elkartea, Udalbiltza, sortu zuten.
- Irailaren 21a – Bilboko Astoria zinemak ateak itxi zituen.
- Urriaren 2a – Carlos Iturgaiz EAEko Alderdi Popularreko buru aukeratu zuten bigarren aldiz.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Euroa Europar Batasuneko txanpon bakar moduan jartzea erabaki zen.
- Urtarrilaren 6a – Errege Magoz mozorrotuta Espainiako Kongresuaren kanpoaldean kateatu ziren euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz Madrilen.
- Otsailaren 2a – Hugo Chavez Venezuelako presidente moduan zin egin zuen.
- Otsailaren 15a – Abdullah Öcalan kurdua atxilotu zuten Kenian, CIA, Mosad eta Turkiako zerbitzu sekretuek elkarlanean. PKK Kurdistango Langile Alderdiaren sortzaileetako bat zen, mugimenduaren liderra.
- Apirilaren 5a – Esteban Esteban Nieto euskal presoaren ospitaleko ohera kateatu ziren ekintzaileak. Nieto Puerto Realeko erietxean zegoen, minbizia diagnostikatuta eta medikuek hiletsita. Presoa irailan hil zen.
- Apirilaren 20a – Columbineko sarraskia: AEBetako Coloradoko izen bereko udalerriko institutu batean bi ikasleek erasoaldi masiboa gauzatu eta 15 lagun hil eta 24 zauritu zituzten.
- Maiatzaren 2a – Mireya Moscoso Panamako lehenengo emakume presidente bilakatu zen.
- Maiatzaren 30a – 52 pertsona hil ziren Bielorrusiako Minsk hirian egiten ari zen kontzertu batean egondako jende pilaketan.
- Ekainaren 10a – Kosovoko gerra amiatu zen.
- Ekainaren 19a – Hegoaldeko udalek euskara hutsez jardutea legez kanpoko jo zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
- Uztailaren 9a – Romano Prodik zuzenduriko Europar Komisio berria eratu zen, aurreko komisioaren ustelkeria kasuak atzera uzteko asmoarekin.
- Abuztuaren 26a – Txetxeniako Bigarren Guda hasi zen Errusiak herrialdearen inbasioa abiatu zuenean.
- Irailaren 21a – Taiwango zentroan 7,3 graduko lurrikara izan zen. 2.415 hildako eta 11.305 zauritu eragin zituen.
- Urriaren 4a – Austriako hauteskundeak zentro-eskuinak irabazi zituen eta Joerg Haiderren esker-muturreko alderdiak botuen bosten bat lortu zuen.
- Urriaren 12a – Pervez Musharraf jeneralak gidatutako estatu kolpean Nawaz Sharif lehen ministroa kanporatu zuen Pakistanen.
- Munduko biztanleria 6.000 milioi pertsonara ailegatu zen.
- Urriaren 18a – Javier Solana NATO erakundea utzi eta Europar Batasuneko kanpo arazoetarako ordezkari bihurtu zen.
- Azaroaren 1a – EgyptAir hegazkin konpainiako hegazkin bat Ozeano Atlantikora erori zen bertan zihoazen 217 bidaiariak hil zirelarik.
- Azaroaren 18a – Iñigo Egiluz kooperante bilbotarra eta Jorge Luis Mazo kolonbiarra hil zituzten poliziaren babesarekin Kolonbiako paramilitarrek Atranto ibaian.
- Azaroaren 30a – Seattleko bataila hasi zen. Goiz hartan milaka pertsonak AEBetako hiriko kaleak hartu zituzten Munduko Merkataritza Erakundearen goi-bileraren aurka. Bilkura bertan behera gelditu zuen.
- Abenduaren 4a – Bost pertsona hil ziren Austriako Innsbruckeko eski estazioan egindako txapelketa bat amaitzean egondako jende pilaketan.
- Abenduaren 12a – Bretainiako kostaldean Erika petrolio-ontzia erdibitu zen ekaitzaren ondorioz, 20.000 tona fuel isuriz itsasoan. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela kalkulatzen da.
- Abenduaren 14a – Ameriketako Estatu Batuek Panamako Kanalaren gaineko kontrola Panamari eman zioten sinbolikoki, 100 urtez amerikarrek kanala ustiatu eta gero.
- Abenduaren 16a – Euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zituzten Venezuelan.
- Abenduaren 19a – Macau Txinako lurralde bihurtu zen, Portugalen esku 443 urte egon eta gero.
- Abenduaren 31 – Munduan urduritasuna zabaldu zen "2000 efektua" dela eta, azkenean ezer gertatu ez zen arren.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 13a – Brasilgo krisi ekonomikoak mundu guztiko burtsa guztietan beherakada handiak eragin zituen, krisialdia Hego Amerikan zehar hedatuko zenaren beldurragatik.
- Uztailaren 19a – Gasteizko Daewoo enpresako langileek hiru hilabete iraun zituen greba hasi zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 19tik martxoaren 28ra 11. Korrika ospatu zen, Iruñea eta Donostia artean.
- Martxoaren 21a – 1999ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Apirilaren 27a – 1999ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, hirugarren aldiz jarraian.
- Ekainaren 29a – Andoni Ortuzar EITB taldeko zuzendari aukeratu zuten.
- Uztailaren 22a – Desastre hutsa izango zen Woodstock '99 jaialdia hasi zen New Yorken. Amaitu zen gauean, 25ean, amorruz beteriko parte hartzaileek su eman zioten harrapatu zuten guztiari.
- Abenduaren 19a – 1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herri arteko txapelketa eran ospatu zen. Zarautz Jai Txiki taldea izan zen irabazle.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 22a – Zientzialari talde batek gizakiaren egitura molekularra hobetu ulertzen lagunduko zuen 22. kromosoma aurkitu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 11 – 1999ko Bost Nazioen Txapelketa: Eskoziak 14. txapelketa eskuratu zuen, aurrekoa irabazi eta bederatzi urtetara.
- Ekainaren 5a – Marco Pantani Italiako Girotik kanporatu zuten odol analisi batean legezkoa baino hematokrito tasa altuagoa izateagatik.
- Ekainaren 6a – 1999ko Nafarroako Itzulia: Óscar García Lago irabazle.
- Uztailaren 25a – Lance Armstrongek lehen aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a - Sofia Coll, kataluniar abeslaria, dantzaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 1a – Sergio Moreno, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 1a – Nujeen Mustafa, garun-paralisidun siriar kurdua, aktibista, errefuxiatua.
- Urtarrilaren 3a – Amaia Romero, nafar abeslaria.
- Urtarrilaren 4a – Imanol Ezkurdia, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 4a – Oier Zarraga, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a – Yuto Horigome, japoniar skateboarderra.
- Urtarrilaren 8a – Damiano David, italiar abeslari eta musikagilea, Måneskin taldeko abeslaria.
- Urtarrilaren 9a – Gorka Zabarte, arabar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Natalia Lacunza, nafar abeslaria.
- Urtarrilaren 11 – Christian Nodal, mexikar abeslari eta kantautorea.
- Urtarrilaren 12a – Sergio García Antolín, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 12a – Olaia Inziarte, nafar abeslaria.
- Urtarrilaren 20a – Iñaki Elejalde, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 21a – Unai Arietaleanizbeaskoa, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 24a - Shirine Boukli, frantziar judoka.
- Urtarrilaren 26a – Xabier Beraza, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 28a - Hrvy, britainiar abeslari eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 30a – Ibon Ruiz, arabar txirrindularia.
- Urtarrilaren 31 – Xabier Mayordomo, bizkaitar futbolaria.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – Zoé Héran, frantziar aktorea.
- Otsailaren 2a – Martin Zubimendi, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 4a – June Arbeo Sarriugarte, bizkaitar atleta.
- Otsailaren 9a – Jon Gisasola, Zelai V.a, bizkaitar harri-jasotzailea.
- Otsailaren 10a – Natalia Ramos, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 10a – Noelia Ramos, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 12a – Jeremy Blasco, lapurtar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Maya Burhanpurkar, kanadar ikertzailea.
- Otsailaren 14a – Iván Martín Núñez, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 16a – Feryal Abdelaziz, egipziar karateka, Egitoko lehen emakumezko txapeldun olinpikoa.
- Otsailaren 21a – Unai Dufur, nafar futbolaria.
- Otsailaren 21a – Miren Garmendia, gizpukoar traineru-patroia.
- Otsailaren 25a – Xabier Mikel Azparren, gizpukoar txirrindularia.
- Otsailaren 25a – Gianluigi Donnarumma, italiar futbolaria, atezaina.
- Otsailaren 26a – Nicolas Brito Sales, brasildar argazkilaria, idazlea eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- Otsailaren 28a – Luka Dončić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a – Lide Urrestarazu, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- Martxoaren 5a – Mikel Goiria, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 9a – Fuka Nagano, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Mikel Kortazar, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Jorge Martínez-Losa, errioxar futbolaria.
- Martxoaren 11 – Farah Boufadene, aljeriar gimnasta.
- Martxoaren 12a – Janja Garnbret, esloveniar arroka eskalatzaile eta kirol eskalatzailea, jakitun askorentzat garai guztietako emakumezko eskalatzaile lehiakorrena.
- Martxoaren 14a – Samuel Belio, nafar futbolaria.
- Martxoaren 14a – Sheldon Riley, australiar abeslaria.
- Martxoaren 22a - Juana Camilión, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 22a – Sara Martín, espainiar txirrindularia.
- Martxoaren 23a – Markel Artetxe, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 27a – Txaber Ajuriagoikoa, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 30a – Markel Bravo, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 30a – Unai Mendikote, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 2a – Sümeyye Aydoğan, turkiar aktorea, kantari eta modeloa.
- Apirilaren 2a – Malena Cavo, argentinar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 9a – Jokin Gabilondo, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 9a – Lil Nas X, estatubatuar rapero, abeslari eta kantautorea.
- Apirilaren 14a – Modibo Sagnan, frantziar futbolaria.
- Apirilaren 17a – Sara Alonso Martinez, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Apirilaren 18a – Gorka Estrada, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 21a – Xabier Naveira, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 28a - Valeria Castro, kanariar kantautorea.
- Apirilaren 29a – Julen Bernaola, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 30a – Olatz Arregui, gipuzkoar piraguista, eslalon modalitatean aditua.
- Apirilaren 30a – Thomas Gallo, argentinar errugbilaria.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Oihan Astigarraga, gipuzkoar aktorea eta modeloa.
- Maiatzaren 1a – Isabel Martin, espainiar txirrindularia.
- Maiatzaren 4a - Nuria Marqués, kataluniar igerilari paralinpikoa.
- Maiatzaren 6a – Javier Martón, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 7a – Talita von Fürstenberg, estatubatuar modelo eta celebritya.
- Maiatzaren 7a – Aroa Gorostiza, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 10a – Nadia Ferreira, paraguaiar modeloa eta enpresaburua.
- Maiatzaren 11 – Jon Mariezkurrena, Mariezkurrena II.a, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 13a – Òscar Mingueza, kataluniar futbolaria.
- Maiatzaren 20a – Andoni Gaskue, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 21a - Ane Campos, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Lucía Rodríguez Herrero, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Lily-Rose Depp, frantziar aktorea.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 9a – Alex Sola, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Ona Batlle, kataluniar futbolaria.
- Ekainaren 12a – Unai Iribar, gipuzkoar txirrindularia.
- Ekainaren 14a – Tzuyu, taiwandar abeslaria, Twice taldeko kidea.
- Ekainaren 15a – Nuria Rábano, galiziar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Unai Arietaleanizbeaskoa, Arieta, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 21a – Rubén Avilés, espainiar TikTok eduki-sortzailea, LGBT eskubideen defentsan dituen bideoengatik ezaguna.
- Ekainaren 25a – Eñaut Mendia, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 25a - David Nates, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 27a – Aitana, kataluniar abeslaria eta konpositorea.
- Ekainaren 28a – Aritz De Miguel, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 30a – Aritz Pascual, bizkaitar futbolaria.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 2a – Jesus Areso, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a – Daniel Vivian, arabar futbolaria.
- Uztailaren 12a – Joana Mocarzel, brasildar aktorea.
- Uztailaren 15a – Kenia Os, mexikar kantaria, konpositorea, Interneteko ospetsua eta enpresaburua.
- Uztailaren 15a – Kepa Vieites, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 20a – Alejandra Hannoverkoa, monakoar aristokrata.
- Uztailaren 22a – Misa Rodríguez, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 25a – Gexan Elosegi, gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Pepe Blanco, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 30a – Joey King, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 30a – Tom Pidcock, britainiar ziklo-kros, mountain bike eta errepide txirrindularia.
- Uztailaren 30a – Riko Ueki, japoniar futbolaria.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – Mark Lee, Kanadako rapero, abeslari, dantzari eta musikagile korearra.
- Abuztuaren 3a – Andoni Lopez de Abetxuko, arabar txirrindularia.
- Abuztuaren 7a – Mariah Angeliq, estatubatuar reggaeton eta trap latino abeslaria.
- Abuztuaren 7a – Aitziber Errazkin, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 10a – Ja Morant, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 10a – Unai Rementeria Castro, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 15a – Maria Blanco, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 16a – Jon Alberdi, gipuzkoar pilotaria.
- Abuztuaren 16a – Álvaro Djaló, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 17a – Iban Garcia, gipuzkoar youtuber, influencer eta vloggerra.
- Abuztuaren 18a – Ander Rovira, bizkaitar aktorea.
- Abuztuaren 19a – Andrea Astudillo, bizkaitar traineru-estropadetako patroia.
- Abuztuaren 26a – Damaris Egurrola, eusko-estatubatuar futbolaria.
- Abuztuaren 29a – Iker Salaberria, nafar pilotaria.
- Abuztuaren 30a – Olatz Gabilondo, gipuzkoar txirrindularia.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 3a – Gabriel Lizarraga, nafar futbolaria.
- Irailaren 5a – Sergio Cubero, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 7a – Michelle Creber, kanadar aktorea.
- Irailaren 7a – Esti Lopez, gipuzkoar aktorea.
- Irailaren 8a – Hodei Ezpeleta, Bihurri, gipuzkoar aizkolaria.
- Irailaren 11 – Samantha Hudson, espainiar artista, abeslari, aktore, interneteko ospetsu eta LGBT kolektiboko aktibista.
- Irailaren 19a – Aiko Sugihara, japoniar gimnasta artistikoa.
- Irailaren 21a – Alexander Isak, eritrear jatorriko suediar futbolaria.
- Irailaren 25a – Maialen Oiartzabal, gipuzkoar eskiatzaile akrobatikoa.
- Irailaren 29a – Urko Iruretagoiena, Izeta, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 29a - Rita Payes, kataluniar musikagilea, tronboi-jotzailea eta jazzeko eta bossa novako abeslaria.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 6a – Paula Milagros, nafar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 12a – Natalia Tubio, traineru estropadetako galiziar patroia.
- Urriaren 19a – Amanda Dudamel, venezuelar modeloa.
- Urriaren 20a – Irati Zabala Mujika, gipuzkoar eskalatzailea.
- Urriaren 25a - Garazi Fácila, nafar futbolaria.
- Urriaren 26a – Camille Eliceche, frantziar futbolaria.
- Urriaren 26a – Victor San Bartolome, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 27a – María Martínez de Alegría, arabar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 30a – Maria Sander, alemaniar atleta, 4 x 100 m-ko proban aditua.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 7a – Oier Lazkano, arabar txirrindularia.
- Azaroaren 9a – Karol Sevilla, mexikar aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 10a – Armand Duplantis, suediar-estatubatuar pertika jauzilaria.
- Azaroaren 10a – João Félix, portugaldar futbolaria.
- Azaroaren 10a – Kiernan Shipka, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 22a – Antía Jácome, galiziar piraguista, ur bareetan aditua.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 2a – Kelvin Kiptum, kenyar atleta (h. 2024).
- Abenduaren 9a – Marina Ortiz de Zárate, arabar saskibaloi-jokalaria.
- Abenduaren 10a – Unai Marino, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 17a - Malak Mattar, palestinar margolaria, ilustratzailea eta haurrentzako liburuen idazlea.
- Abenduaren 18a – Begoña Vargas, espainiar aktorea, modeloa eta dantzaria.
- Abenduaren 19a – Asier Arana Sánchez, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 19a – Thea Ehre, austriar aktore eta trans aktibista.
- Abenduaren 22a – Javier Martínez Calvo, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 22a – Cameron Redpath, eskoziar errugbi jokalaria.
- Abenduaren 27a – Saori Takarada, japoniar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ane Laskurain, gipuzkoar artista plastikoa.
- Esti Markez, gipuzkoar abeslaria.
- Joanes Illarregi, nafar bertsolaria.
- Jokin Urretabizkaia, Basozabal, gipuzkoar aizkolaria.
- Mattin Lerissa, baxenafar abeslaria, ohiko kantugintzan eta folk musikan kantautorea.
- Miguel Biurrun, Donatella Mani, nafar drag artista.
- Muriel Ruiz de Larramendi, nafar eskalatzailea.
- Idoia Granizo, nafar idazle eta bertsolaria.
- Sambou Diaby, nafar aktorea.
- Unai Anda, arabar bertsolaria.
- Uxue Kerejeta, gipuzkoar musikaria.
- Hunter Schafer, estatubatuar modeloa, aktorea eta LGTB pertsonen eskubideen ekintzailea.
- Rukshana Kapali, nepaldar ekintzailea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – Sebastian Haffner, alemaniar kazetaria, idazlea eta historialaria (j. 1907).
- Urtarrilaren 4a – Kisshomaru Ueshiba, aikidoko japoniar maisua (j. 1921).
- Urtarrilaren 4a – José Vela Zanetti, espainiar margolaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 6a – Michel Petrucciani, frantziar jazz-pianista, musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1962).
- Urtarrilaren 8a – Peter Seeberg, daniar idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 11 – Teuvo Aura, Finlandiako lehen ministroa (j. 1912).
- Urtarrilaren 14a – Jerzy Grotowski, poloniar antzerki-zuzendaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 14a – Sabina Olmos, argentinar aktorea eta tango abeslaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 14a – Aldo van Eyck, nederlandar arkitektoa, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria (j. 1918).
- Urtarrilaren 20a – Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (j. 1903).
- Urtarrilaren 21a – Susan Strasberg, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Urtarrilaren 23a – Suceso Portales, extremadurar anarkofeminista, Mujeres Libres erakundean parte hartzeagatik nabarmendua (j. 1904).
- Urtarrilaren 26a - Matilde Landeta, mexikar zinema zuzendari eta gidoilaria , Mexikon zinemagile gisa aritu zen lehen emakumeetako bat (j. 1910).
- Urtarrilaren 27a – Pat Bieter, estatubatuar politikari eta irakaslea, Boiseko Unibertsitatean Basque studies programaren bultzatzailea (j. 1930).
- Urtarrilaren 27a – Gonzalo Torrente Ballester, espainiar eleberrigilea (j. 1910).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a - Marie Van Brittan Brown, estatubatuar asmatzailea (j. 1922).
- Otsailaren 4a – Luigi Bernabò Brea, italiar arkeologoa (j. 1910).
- Otsailaren 5a – Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (j. 1911).
- Otsailaren 5a – Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1905).
- Otsailaren 7a – Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (j. 1935).
- Otsailaren 8a – Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (j. 1919).
- Otsailaren 8a – Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (j. 1926).
- Otsailaren 15a – Henry Way Kendall, estatubatuar fisikaria, 1990eko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- Otsailaren 16a – Bailey Olter, Mikronesiako Eststu Federatuetako presidentea (j. 1932).
- Otsailaren 19a – Pedro Méndez, Madrilen jaiotako gipuzkoar igerilari olinpikoa (j. 1904).
- Otsailaren 20a – Sarah Kane, britainiar antzerkigilea (j. 1971).
- Otsailaren 21a – Gertrude Belle Elion, estatubatuar biokimikari eta farmakologista, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- Otsailaren 21a – Walter Lini, Vanuatuko lehen ministroa (j. 1942).
- Otsailaren 23a – Heinrich Schmid, suitzar hizkuntzalaria, erromantxera batuaren sortzailea (j. 1921).
- Otsailaren 25a – Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
- Otsailaren 26a – Samiha Khalil, palestinar politikaria eta ekintzailea (j. 1923).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Dusty Springfield, britainiar abeslaria (j. 1939).
- Martxoaren 3a – Gerhard Herzberg, alemaniar fisikaria, 1971ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- Martxoaren 4a – Fritz Honegger, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1917).
- Martxoaren 5a – Maurice Jouvet, lapurtar aktorea (j. 1923).
- Martxoaren 6a – Isa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo emirra (j. 1933).
- Martxoaren 7a – Else Granheim, norvegiar liburuzaina (j. 1926).
- Martxoaren 7a – Stanley Kubrick, estatubatuar zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizlea, XX. mendeko zuzendari eraginkorrenetakoa (j. 1928).
- Martxoaren 8a – Adolfo Bioy Casares, argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 8a – Joe DiMaggio, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1914).
- Martxoaren 9a – Eladio Viñuela, espainiar kimikari eta biologo molekularra, biologia molekularraren aitzindarietako bat Espainian (j. 1937).
- Martxoaren 10a – Oswaldo Guayasamín, ekuadortar pintore eta eskultorea (j. 1919).
- Martxoaren 12a – Felipe Alfau, kataluniar idazlea (j. 1902).
- Martxoaren 12a – Yehudi Menuhin, estatu batuetan jaiotako biolinista eta orkestra zuzendaria, XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat (j. 1916).
- Martxoaren 13a – Ramón Lekuona, gipuzkoar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 15a – Harry Callahan, estatubatuar argazkilaria (j. 1912).
- Martxoaren 15a – Ignazio Gardella, italiar arkitektoa (j. 1905).
- Martxoaren 16a – Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (j. 1909).
- Martxoaren 17a – Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (j. 1909).
- Martxoaren 19a – Tofilau Eti Alesana, Samoako lehen ministroa (j. 1924).
- Martxoaren 19a – José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (j. 1928).
- Martxoaren 19a – Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria (j. 1925).
- Martxoaren 21a – Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (j. 1901).
- Martxoaren 27a – Ernestina Champourcin, 27ko belaunaldiko gasteiztar idazlea (j. 1905).
- Martxoaren 29a – Gyula Zsengellér, hungariar futbolaria (j. 1915).
- Martxoaren 30a – Michel Etxeberri, frantsesezko lapurtar aktorea (j. 1919).
- Martxoaren 30a – Juri Knorozov, sobietar hizkuntzalaria, epigrafista, etnologoa eta maiazalea (j. 1922).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 3a – Joe Cassano, italiar rap abeslaria (j. 1973).
- Apirilaren 3a – Jean Pinatel, lapurtar kriminologo eta katedraduna (j. 1913).
- Apirilaren 5a – Maria Dolores Arana, gaztelaniazko idazle gipuzkoarra (j. 1910).
- Apirilaren 5a – Giulio Einaudi, italiar liburu-argitaratzailea (j. 1912).
- Apirilaren 9a – Irune Arbide Urdanpilleta, gipuzkoar musikaria, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolaren sortzailea (j. 1958).
- Apirilaren 9a – Ibrahim Baré Maïnassara, Nigerko presidentea (j. 1949).
- Apirilaren 9a – Raúl Silva Henríquez, txiletar kardinala (j. 1907).
- Apirilaren 10a – Mary Jane Rathbun, estatubatuar aktibista, kannabis sendagarriaren erabilera defendatzen zuena (j. 1922).
- Apirilaren 10a – Fatafehi Tuʻipelehake, Tongako printzea (j. 1922).
- Apirilaren 12a – Willi Stoph, Ekialdeko Alemaniako lehen ministro eta estuburua (j. 1914).
- Apirilaren 16a – Skip Spence, kanadar-estatubatuar musikari eta abeslaria, Moby Grape taldeko sortzailea eta gitarra-jotzailea (j. 1946).
- Apirilaren 23a – Maria Àngels Anglada, kataluniar idazlea (j. 1930).
- Apirilaren 23a – Melba Liston, estatubatuar tronboijolea, konpositorea eta jazz eta blues moldatzailea (j. 1926).
- Apirilaren 24a – Ramón Vizcaíno, bizkaitar enpresa-gizona (j. 1907).
- Apirilaren 25a – Michael Morris (Killaningo 3. baroia), irlandar kazetari, egile eta kirol buruzagia, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 6. lehendakaria (j. 1914).
- Apirilaren 26a – Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (j. 1920).
- Apirilaren 27 – Enrique Sáinz, euskal belar hockey jokalaria (j. 1917).
- Apirilaren 28a – Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (j. 1920).
- Apirilaren 28a – Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – Oliver Reed, ingeles aktorea (j. 1938).
- Maiatzaren 3a – Anbrosio Zatarain Etxebeste, gipuzkoar idazlea (j. 1912).
- Maiatzaren 5a – Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (j. 1905).
- Maiatzaren 8a – Edward Abraham, britainiar biokimikaria (j. 1913).
- Maiatzaren 8a – Dirck Bogarde, ingeles aktorea (j. 1921).
- Maiatzaren 12a – Saul Steinberg, errumaniar-estatubatuar ilustratzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 13a – Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (j. 1902).
- Maiatzaren 17a – Jose Ignazio Urbieta, gipuzkoar futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea (j. 1915).
- Maiatzaren 18a – Augustus Pablo, jamaikar reggae eta dub musikari eta ekoizlea (j. 1954).
- Maiatzaren 19a – Jeanne Monteil, lapurtar olerkaria (j. 1924).
- Maiatzaren 21a – Yolanda Bedregal, Yolanda de Bolivia, boliviar poeta eta eleberrigilea (j. 1913).
- Maiatzaren 22a – Loleh Bellon, lapurtar antzezlea (j. 1925).
- Maiatzaren 24a – Ramon Rubial, bizkaitar politikari sozialista, Eusko Kontseilu Nagusikoko lehenengo Presidentea (j. 1906).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Olivier Debré, frantziar margolaria (j. 1920).
- Ekainaren 1a – Torcuato Luca de Tena, Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1923).
- Ekainaren 1a – Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (j. 1965).
- Ekainaren 2a – Virginia Choquintel, azken selknama (j. 1942).
- Ekainaren 4a – Montxo Goikoetxea, nafar kazetari eta idazlea (j. 1936).
- Ekainaren 9a – Maurice Journeau, lapurtar musikagilea (j. 1898).
- Ekainaren 11 – DeForest Kelley, estatubatuar aktore, gidoigile, olerkari eta abeslaria (j. 1920).
- Ekainaren 14a – Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (j. 1929).
- Ekainaren 14a – La Niña de La Puebla, espainiar abeslaria eta aktorea, flamenko- eta kopla-kantari handienetako bat (j. 1908).
- Ekainaren 15a – Éliane Jeannin-Garreau, Frantziako Erresistentziako lapurtar kidea (j. 1911).
- Ekainaren 17a – Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (j. 1930).
- Ekainaren 19a – Jean-Baptiste Gahamanyi, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1920).
- Ekainaren 19a – Mario Soldati, italiar zinemagile eta idazlea (j. 1906).
- Ekainaren 21a – Karl Krolow, alemaniar idazlea (j. 1915).
- Ekainaren 25a – Roger Saubot, lapurtar arkitektoa (j. 1931).
- Ekainaren 27a – Begoña Izquierdo, euskal margolari figuratiboa eta ilustratzailea (j. 1926).
- Ekainaren 27a – Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (j. 1919).
- Ekainaren 28a – Sara Soto, bizkaitar musikagilea (j. 1941).
- Ekainaren 30a – Édouard Boubat, Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua (j. 1923).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Edward Dmytryk, kanadar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1908).
- Uztailaren 1a – Joshua Nkomo, Zimbabweko politikari beltz abertzalea (j. 1917).
- Uztailaren 1a – Sylvia Sidney, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- Uztailaren 2a – Mario Puzo, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 3a – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (j. 1899).
- Uztailaren 5a – C. Walton Lillehei, estatubatuar kirurgialaria, pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria (j. 1918).
- Uztailaren 6a – Joaquín Rodrigo, espainiar musikagilea (j. 1901).
- Uztailaren 8a – Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1930).
- Uztailaren 9a – Julio Larrakoetxea, bizkaitar diplomazialari eta idazlea (j. 1901).
- Uztailaren 9a – Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (j. 1916).
- Uztailaren 16a – John Fitzgerald Kennedy Jr., John F. Kennedyren semeetako bat, hegazkin istripuan (j. 1960).
- Uztailaren 16a – André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (j. 1908).
- Uztailaren 16a – Alfred Raoul, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1938).
- Uztailaren 22a – Claudio Rodríguez, espainiar idazlea (j. 1934).
- Uztailaren 23a – Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (j. 1929).
- Uztailaren 26a – Faedon Gizikis, Greziako presidentea (j. 1917).
- Uztailaren 26a – Trygve Haavelmo, norvegiar idazlea, 1989ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- Uztailaren 29a – Anatoli Solovianenko, sobietar tenorra (j. 1932).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Paloma Miranda de Lage, donostiar historiagilea eta ikerlaria (j. 1943).
- Abuztuaren 1a – Paris Pişmiş, mexikar astronomoa, Mexikoko lehen astronomo profesionala (j. 1911).
- Abuztuaren 4a – Ramon Lavin, bizkaitar igerilari olinpikoa (j. 1962).
- Abuztuaren 4a – Victor Mature, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 10a – Bernardo Estornes, nafar kulturagilea eta euskal idazlea (j. 1907).
- Abuztuaren 13a – Maria Krüger, poloniar idazle eta kazetaria (j. 1904).
- Abuztuaren 15a – Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (j. 1920).
- Abuztuaren 17a – Reiner Klimke, alemaniar zaldizkoa (j. 1936).
- Abuztuaren 19a – Irene Falcón, espainiar kazetaria, Dolores Ibarruriren idazkari pertsonala (j. 1907).
- Abuztuaren 24a – Alexandre Lagoya, egiptoar-frantziar gitarrista, nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat (j. 1929).
- Abuztuaren 27a – Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (j. 1909).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 4a – Emilio Aldekoa, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Irailaren 8a – Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (j. 1908).
- Irailaren 8a – Lagumot Harris, Nauruko presidente (j. 1938).
- Irailaren 9a – José Luis Lauzirika, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- Irailaren 10a – Alfredo Kraus, espainiar tenorra (j. 1927).
- Irailaren 12a – Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (j. 1944).
- Irailaren 20a – Raisa Gorbatxova, Sobietar Batasuneko lehen dama (j. 1932).
- Irailaren 22a – George C. Scott, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Irailaren 26a - Pilar Lekuona Etxabeguren, gipuzkoar idazlea eta Oiartzungo Emakume Abertzale Batzako kidea (j. 1906).
- Irailaren 30a – Johanne Andersen, daniar apaiz luterotarra (j. 1913).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 3a – Akio Morita, japoniar enpresa-gizon ospetsuenetakoa (j. 1921).
- Urriaren 4a – Bernard Buffet, frantziar margolari garaikidea (j. 1928).
- Urriaren 6a – Amália Rodrigues, Rainha do Fado, portugaldar abeslaria, fadista klasiko ezagunenetarikoa (j. 1920).
- Urriaren 9a – João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (j. 1920).
- Urriaren 9a – Milt Bags Jackson, estatubatuar jazz bibrafono-jolea (j. 1923).
- Urriaren 9a – Jacinto Otxoa, nafar militante komunista (j. 1917).
- Urriaren 9a – Morris West, australiar idazlea (j. 1916).
- Urriaren 10a – Hana Te Hemara, maori jatorriko zeelandaberritar hizkuntza- eta kultura-aktibista (j. 1940).
- Urriaren 12a – Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (j. 1936).
- Urriaren 14a – Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (j. 1922).
- Urriaren 15a – Juan Ramón Santiago, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1912).
- Urriaren 16a – Xebe Peña, gipuzkoar mendizale eta ibiltaria (j. 1907).
- Urriaren 18a – Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 18a – Daniel Zariquiegui Izco, nafar futbol arbitroa, futbolaria eta Osasuna futbol klubaren delegatua (j. 1924).
- Urriaren 19a – Nathalie Sarraute, errusiar-frantziar idazlea (j. 1900).
- Urriaren 20a – Jack Lynch, Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha (j. 1917).
- Urriaren 21a – Horst Krüger, alemaniar idazlea (j. 1919).
- Urriaren 23a – Jean Dauger, lapurtar errugbilaria (j. 1919).
- Urriaren 23a - Lourdes Reparaz, emakume kirolari aitzindaria, igeriketa, salbamendu eta sorospen txapelketa garrantzitsuen irabazle (j. 1948).
- Urriaren 25a – Payne Stewart, estatubatuar golfaria, hegazkin-istripuan (j. 1957).
- Urriaren 27a – Charlotte Perriand, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1903).
- Urriaren 28a – Rafael Alberti, espainiar olerkaria (j. 1902).
- Urriaren 30a – Uxío Novoneyra, galiziar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 30a – Nise da Silveira, brasildar psikiatra eta psikoanalista (j. 1905).
- Urriaren 30a – Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (j. 1908).
- Urriaren 31 – Denise Bellon, Ipar Euskal Herrian bizi izandako frantziar argazkilaria (j. 1902).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Ian Bannen, eskoziar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 4a – Inazio Eizmendi, Basarri, gipuzkoar bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea, XX. mendeko bertsolari nagusienetakotzat hartua (j. 1913).
- Azaroaren 6a – Sleim Ammar, idazle eta mediku tunisiarra (j. 1927).
- Azaroaren 7a – Julio Goien, nafar espeleologoa, Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat (j. 1941).
- Azaroaren 11 – Vivian Ernest Fuchs, britainiar geologo eta ikertzailea (j. 1908).
- Azaroaren 16a – Daniel Nathans, estatubatuar mikrobiologo eta sendagilea, 1978ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1928).
- Azaroaren 17a – Enrique Urquijo, espainiar musikagilea, abeslaria, baxu-jotzailea eta gitarra-jotzailea (j. 1960).
- Azaroaren 18a – Paul Bowles, estatubatuar idazle, itzultzaile eta musikagilea (j. 1910).
- Azaroaren 20a – Amintore Fanfani, Italiako 32. lehen ministroa (j. 1908).
- Azaroaren 22a – Moira Dunbar, eskoziar-kanadar glaziologoa eta Artikoko izotzen ikerlaria (j. 1918).
- Azaroaren 27a – Alain Peyrefitte, frantziar politikaria (j. 1925).
- Azaroaren 29a - Carmen Díez de Rivera, espainiar politikaria eta eurodiputatua (h. 1942).
- Azaroaren 29a – Andrée Grandjean, belgikar abokatu eta erresistentea, Euskal Herrian bizi izandakoa (j. 1910).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a - Nélida Roca, argentinar vedettea eta errebistako aktorea (j. 1929).
- Abenduaren 7a – Catalina Valls, mallorcar antzerki-aktore, antzerki-zuzendari eta idazlea (j. 1906).
- Abenduaren 10a – Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (j. 1943).
- Abenduaren 10a – Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (j. 1922).
- Abenduaren 12a – Joseph Heller, estatubatuar idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 18a – Robert Bresson, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- Abenduaren 18a – Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (j. 1916).
- Abenduaren 19a – Desmond Llewelyn, galestar aktorea (j. 1914).
- Abenduaren 20a – Hank Snow, kanadar-estatubatuar country abeslaria (j. 1914).
- Abenduaren 24a – Maurice Couve de Murville, Frantziako 81. lehen ministroa (j. 1907).
- Abenduaren 24a – João Baptista da Oliveira Figueiredo, Brasilgo presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 25a – Zully Moreno, argentinar aktorea (j. 1920).
- Abenduaren 26a – Shankar Sharma, Indiako presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 29a – Jesús Aizpún, nafar politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, euren artean UPN (j. 1928).
- Abenduaren 31 – Paul-Alain Léger, frantziar armadako ofizial paraxutista (j. 1920).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iraila – Dolores Salís, gipuzkoar eskulturagile eta zeramikaria (j. 1899).
- Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea (j. 1908).
- Jose Antonio Agote, mediku traumatologo euskalduna (j. 1953).
- Luzia Sagastasoloa, bizkaitar andereñoa (j. 1912).
- Migel Laburu, gipuzkoar idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea (j. 1918).
- Mixel Epherre, zuberoar euskaltzale eta abertzalea (j. 1932).
- Simon Aldazabal, bizkaitar atleta, krosean aditua (j. 1918).
- Leandro Silván López-Almoguera, madrildar ingeniaria, Euskal Herriko zeramikan aditua (j. 1901).
- Louis Boyer, frantziar astronomoa (j. 1901).
- Fisika: Gerardus 't Hooft, Martinus J.G. Veltman
- Kimika: Ahmed Zewail
- Literatura: Günter Grass
- Medikuntza: Günter Blobel
- Ekonomia: Robert Mundell
- Bakea: Médecins Sans Frontières (MSF)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|