Abenduaren 19
Itxura
Abenduaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko hirureun eta berrogeita hamairugarren eguna da, 354.a bisurteetan. 12 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – Jesus Maria Leizaola lehendakaria erbestetik bueltatu zen.
- 1983 – Ramon Oñederra Bergara, "Kattu" erail zuen GALek Baionako Kaietenia tabernan lanean zegoela. ETAko kidea zen, errefuxiatua eta 23 urtekoa.
- 1984 – Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakariak kargua utzi behar izan zuen EAJko Asanblada Nazionalak hala eskatuta.
- 2007 – 18/98 auziko berrogehita bi auzipeturi 520 urtetik gorako espetxe zigorrak ofizialki jakinarazi zizkieten Espainiako Entzutegi Nazionalean.
- 2009 – Milaka pertsona bildu ziren Bilbon Euskaldunon Egunkariaren alde.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1911 – Roald Amundsen eta bere taldekideak Hego Polora heldu ziren. 35 egun geroago Robert Falcon Scott eta bere taldekideak helduko ziren.
- 1994 – Julian Sancristobal gartzelaratu zuten GALen inplikazioa zuelakoan.
- 2007 – Hego Korea: Lee Myung-bakek irabazi zituen hauteskunde presidentzialak.
- 2010 – Milaka pertsona Europako aireportuetan harrapatuta geratu ziren, elurrak ehundaka hegaldi bertan behera utzi eta gero.
- 2016 –
- Berlingo gabonetako azoka batean burututako atentatuan gutxienez 12 hildako eta 48 zauritu jazo ziren.
- Ankara hirian Andrei Karlov enbaxadorea tiroz hil zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Xabier Amurizak irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
- 1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Andoni Egañak irabazi zuen, bere lehen txapela lortuz.
- 1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herri arteko txapelketa eran ospatu zen. Zarautz Jai Txiki taldea izan zen irabazle.
- 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko hiru edizioetan legez.
- 2015 –
- 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Beñat Gaztelumendik txapela irabazi zuen.
- Juan Antonio Urbeltz folkloristak euskal dantza tradizionalak ikertzen egindako lanarengatik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1843 – Charles Dickens ingeles idazleak Eguberri kanta eleberria argitaratu zuen.
- 1969 – Topaz filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Frederick Stafford, Dany Robin, John Vernon, Karin Dor, Michel Piccoli, Philippe Noiret, Claude Jade, Michel Subor eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten.
- 1984 – The River (Ibaia) filma estreinatu zen, Mark Rydellek zuzendu eta Mel Gibson, Sissy Spacek eta Scott Glenn aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Titanic filma estreinatu zen, James Cameronek zuzendu eta Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet aktorek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – FC Barcelona futbol-taldeak urte berean 6 titulu irabazi dituen munduko talde bakarra bilakatu zen kluben arteko mundiala irabazi ondoren.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1730 – Marguerite Brunet, lapurtar aktore eta antzerki zuzendaria (h. 1820).
- 1843 – Nemesio Artola, gipuzkoar diplomazialari eta idazlea (h. 1909).
- 1880 – Nemesio Otaño, gipuzkoar musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa (h. 1956).
- 1884 – Juan Bautista Gesalaga, euskal idazle eta bertsolaria (h. 1957).
- 1899 – Nemesio Etxaniz, gipuzkoar idazlea eta apaiza (h. 1982).
- 1891 – Julio Beobide, euskal eskultorea (h. 1969).
- 1906 – Txomin Jakakortajarena, euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina (h. 1993).
- 1909 – Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria (h. 1985).
- 1913 – Nikolas Lekuona, gipuzkoar margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista (h. 1937).
- 1916 –
- Leon Bilbao, euskal albokaria (h. 1990).
- Jose Lorenzo-Solís, bilbotar margolaria (h. 1981).
- 1925 – Migel Irazusta, Polipaso, gipuzkoar aizkolari, segalari, gizonprobalari, akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabea (h. 2000).
- 1927 – Thomas Manterola, lapurtar errugbilaria (h. 2013).
- 1931 –
- Jesús Davoz, gipuzkoar txirrindularia (h. 2021).
- Iñaki Linazasoro, gipuzkoar idazlea (h. 2004).
- 1932 – Luciano Juaristi Alberdi, Atano X.a, gipuzkoar esku-pilotari ohia.
- 1937 – Esther Ferrer, gipuzkoar artista.
- 1938 –
- Josu Iriondo, gipuzkoar apaiz agustindarra, New Yorkeko apezpiku laguntzaile ohia.
- Nieves Urrutia, arabar arkeologo eta espeleologoa.
- 1939 –
- Itziar Aizpuru, euskal aktorea.
- Enrique Villar, arabar politikari eta ingeniari agronomoa, Logroñon (h. 2010).
- 1942 – Jose Mari Etxebarria Lejarraga, bizkaitar euskalaria.
- 1951 – Juan Mari Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea.
- 1959 – Juan Bas, bizkaitar gaztelaniazko idazlea eta gidoigilea.
- 1960 – Alfredo Piedrafita, nafar musikari eta argazkilaria, Barricada taldeko kidea, Barbastron.
- 1962 – Juan Ramon Madariaga, bizkaitar idazlea.
- 1963 – Marisol Garmendia, gipuzkoar politikaria eta kazetaria.
- 1973 – Igor Ahedo, bizkaitar soziologoa eta EHUko irakaslea.
- 1974 – Amaia Astobiza, bizkaitar itzultzailea eta ekintzaile feminista.
- 1978 –
- Aitzol Arzallus, gipuzkoar paralinpiar futbolaria.
- Irune Costumero, bizkaitar filologoa, irakaslea eta hizkuntza normalkuntzarako goi mailako teknikaria.
- 1984 – Fernando Lumbreras, nafar futbolaria.
- 1985 – Txomin Arana, motoziklismoko bizkaitar pilotua.
- 1986 – Leire Landa, gipuzkoar futbolari ohia eta gizarte hezitzailea.
- 1992 – Iker Muniain, Athleticeko nafar futbolaria.
- 1994 – Elena Ibarbia, donostiar modeloa.
- 1996 – Jorge Bengoetxea, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Asier Arana Sánchez, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Lide Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1489 – Gaston Foixkoa, Nemoursko eta Narbonako dukea, frantziar noble eta militarra (h. 1512).
- 1498 – Andreas Osiander, alemaniar filosofoa eta teologoa (h. 1552).
- 1683 – Filipe V.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1746).
- 1695 – Jacob de Wit, herbeheretar margolaria (h. 1754).
- 1778 – Maria Teresa Frantziakoa, Angulemako dukesa (h. 1851).
- 1790 – William Edward Parry, anglo-galestar esploratzailea (h. 1855).
- 1796 – Manuel Bretón de los Herreros, espainiar idazlea (h. 1873).
- 1819 – James Spriggs Payne, Liberiako presidentea (h. 1882).
- 1820 – Mary Livermore, emakumeen eskubideen defendatzailea, abolizionista eta kazetari estatubatuarra (h. 1905).
- 1834 – Antonio Gisbert, espainiar margolaria (h. 1901).
- 1838 – Khedrub Gyatso, hamaikagarren Dalai Lama (h. 1856).
- 1848 - Amélie Beaury-Saurel, Bartzelonan jaiotako margolari frantziarra (h. 1924)
- 1852 – Albert Abraham Michelson, alemaniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1907ko Fisikako Nobel Saria (h. 1931).
- 1861 – Italo Svevo, italiar idazlea (h. 1928).
- 1868 – Théodore Steeg, Frantziako lehen ministroa (h. 1950).
- 1875 – Mileva Marić, serbiar matematikaria, Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea (h. 1948).
- 1881 – King Oliver, estatubatuar afroamerikar konpositore eta jazzeko orkestra-zuzendaria (h. 1938).
- 1884 – Antonín Zápotocký, Txekoslovakiako lehen ministro eta presidentea (h. 1957).
- 1888 – Fritz Reiner, hungariar-estatubatuar orkesta zuzendaria (h. 1963).
- 1897 – Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (h. 1980).
- 1901 – Oliver La Farge, estatubatuar antropologo eta idazlea (h. 1963).
- 1902 – Ralph Richardson, ingeles antzezlea (h. 1983).
- 1903 –
- François Perroux, frantziar ekonomialaria eta idazlea (h. 1987).
- George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1996).
- 1906 – Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (h. 1982).
- 1908 – Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (h. 2000).
- 1910 –
- Jean Genet, frantziar idazle eta antzerkigilea (h. 1986).
- José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (h. 1976).
- 1913 – Ansa Ikonen, finlandiar film eta antzerki aktorea (h. 1989).
- 1915 – Édith Piaf, frantziar abeslaria, music-hall arloan oso famatua (h. 1963).
- 1916 – Elisabeth Noelle-Neumann, alemaniar politologo eta soziologoa (h. 2010).
- 1917 – Eduardo Catalano, argentinar arkitektoa (h. 2010).
- 1919 – Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (h. 2005).
- 1922 – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (h. 2003).
- 1924 – Michel Tournier, frantziar idazlea (h. 2016).
- 1925 –
- Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (h. 2000).
- Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
- 1929 – Paul Nizon, suitzar idazlea.
- 1941 – Lee Myung-bak, Hego Koreako presidente ohia.
- 1942 – Milan Milutinović, Serbiako presidentea (h. 2023).
- 1944 –
- William Christie, estatubatuar orkestra zuzendaria eta klabezin-jotzailea.
- Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (h. 2016).
- Richard Leakey, kenyar antropologoa (h. 2022).
- Alvin Lee, ingeles abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Ten Years After blues rock taldeko kidea (h. 2013).
- Zal Yanovsky, kanadar folk-rock musikaria, The Lovin' Spoonful taldeko kidea (h. 2002).
- 1946 –
- Eduardo Serra, espainiar abokatu eta politikaria.
- Robert Urich, estatubatuar zinema eta telebista aktore eta ekoizlea (h. 2002).
- 1947 – Olga María Ramos, espainiar kupletista, idazlea, musikagilea, letragilea, abeslaria, aktorea eta esataria.
- 1957 –
- Kevin McHale, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Joan Tuset i Suau, kataluniar eskultore eta margolari figuratiboa.
- 1959 –
- Yasuhito Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Ivan Vallejo, ekuadortar alpinista.
- 1961 – Eric Allin Cornell, estatubatuar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- 1963 – Cristina Marcos, kataluniar aktorea.
- 1964 –
- Béatrice Dalle, frantziar aktorea.
- Declan Kearney, irlandar errepublikar politikaria.
- Arvydas Sabonis, lituaniar saskibaloi jokalaria, inoizko pibot onenetarikoa.
- 1965 – Jessica Steen, kanadar aktorea.
- 1966 – Alberto Tomba, italiar eskiatzaile ohia, XX. mendearen bukaerako onenetakoa.
- 1967 - Rebecca Saunders, britainiar-alemaniar musikagilea.
- 1969 – Aziza Mustafa Zadeh, azerbaijandar abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- 1972 – Alyssa Milano, estatubatuar aktorea.
- 1975 –
- Olga Rodriguez, espainiar kazetari, ikerlari eta idazlea.
- Brandon Sanderson, estatubatuar fantasia eta zientzia-fikziozko eleberrigilea.
- 1977 –
- Jorge Garbajosa, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Elisa Toffoli, italiar abeslari eta kantautorea.
- 1979 – Paola Rey, kolonbiar aktorea eta modeloa.
- 1980 – Jake Gyllenhaal, estatubatuar aktorea.
- 1981 – Beth Ditto, estatubatuar abeslari eta moda diseinatzailea.
- 1985 – Tadanari Lee, japoniar futbolaria.
- 1987 – Karim Benzema, frantziar futbolaria.
- 1988 – Mari Kawamura, japoniar futbolaria.
- 1990 – Natalia de Molina, espainiar aktorea.
- 1992 – Nasser Saleh, marokoar jatorriko espainiar aktorea.
- 1996 –
- Mouctar Diakhaby, frantziar futbolaria.
- Mayu Ikejiri, japoniar futbolaria.
- 1999 – Thea Ehre, austriar aktore eta trans aktibista.
- 2002 – Nee Barros, galiziar idazle, youtuber, musikari, LGBT ekintzailea eta hizkuntza aktibista.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1590 – Pedro Arteaga, euskal epaile eta politikaria (j. 1537).
- 1821 – Mattin Larralde, lapurtar idazlea, Rocheforten (j. 1782).
- 1844 – Gaspar Jauregi, euskal militarra (j. 1791).
- 1896 – Jose Inazio Arana, idazle gipuzkoarra, Oñan (j. 1838).
- 1937 – Fernando Espinosa de los Monteros, gipuzkoar politikari eta diplomazialaria, Madrilen (j. 1884).
- 1943 – Herminio Madinabeitia, arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria, Gasteizko alkatea (j. 1867).
- 1953 – Ricardo Baroja, Euskal Herrian bizitako espainiar margolaria, grabatzailea eta idazlea (j. 1871).
- 1974 – Ricardo Montero, euskal txirrindularia (j. 1902).
- 1983 – Ramon Oñaederra Bergara "Kattu", GALek erailda.
- 2016 – Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (j. 1945).
- 2023 – Filipe Oihanburu, euskal herritar koreografoa eta idazlea (j. 1921).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1091 – Adelaida Susakoa, Ivreako Markako kondesa eta Turingo markionesa.
- 1111 – Al-Ghazali, islamiar teologoa eta filosofoa (j. 1058).
- 1370 – Urbano V.a, Aita santua (j. 1310).
- 1494 – Matteo Maria Boiardo, italiar Pizkundeko olerkaria (j. 1441).
- 1566 – Luis Hurtado de Mendoza, Nafarroako erregeordea (j. 1489).
- 1741 – Vitus Bering, daniar itsasgizon eta esploratzailea (j. 1681).
- 1788 – Juan Bautista Anza, euskal jatorriko militar, esploratzaile eta agintaria (j. 1736).
- 1836 – Emily Tennessee Donelson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1807).
- 1848 – Emily Brontë, britainiar idazlea (j. 1818).
- 1851 – Joseph Mallord William Turner, ingeles margolari erromantikoa (j. 1775).
- 1887 – François Bonvin, frantziar margolari errealista (j. 1817).
- 1889 – Léocadie Hersent-Penquer, bretainiar poeta eta antzerkigilea (j. 1817).
- 1890 – Zénaïde Fleuriot, frantziar idazlea (j. 1829).
- 1915 – Alois Alzheimer, alemaniar neurologoa (j. 1864).
- 1925 – Elizabeth Hughes, galestar pedagogoa, emakumeen heziketaren sustatzailea (j. 1851).
- 1930 – Jens Christian Christensen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1856).
- 1932 – Johan Krouthén, suediar margolaria (j. 1858).
- 1939 – Dmitri Grave, sobietar garaiko errusiar matematikaria (j. 1863).
- 1940 – Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (j. 1873).
- 1946 – Paul Langevin, frantziar fisikari eta politikaria (j. 1872).
- 1950 – Théodore Steeg, Frantziako lehen ministroa (j. 1868).
- 1953 – Robert Andrews Millikan, estatubatuar fisikaria, 1923ko Fisikako Nobel Saria (j. 1868).
- 1963 – Alan Gardiner, XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa (j. 1879).
- 1976 – Giuseppe Caselli, italiar margolaria (j. 1893).
- 1977 – Jacques Tourneur, frantziar zinema zuzendaria (j. 1904).
- 1980an desagertua – Alaíde Foppa, guatemalar poeta, idazlea, aktibista feminista, arte kritikaria, irakaslea eta itzultzailea (j. 1914).
- 1981 – María Dolores de Pablos, espainiar poeta eta astrologoa (j. 1917).
- 1985 - Sally Kipyego, kenyar atleta, distantzia luze eta ertainetan aditua.
- 1993 – Michael Clarke, estatubatuar bateria-jotzailea, The Byrds taldeko kidea (j. 1946).
- 1996 – Marcello Mastroianni, italiar aktorea (j. 1924).
- 1997 – Masaru Ibuka, japoniar industrialaria eta Sonyren sortzaileetako bat (j. 1908).
- 1999 – Desmond Llewelyn, galestar aktorea (j. 1914).
- 2000 – Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (j. 1946).
- 2001 – Pocho Lepratti, argentinar lekaide eta gizarte-ekintzailea, 35 urterekin poliziak erahila (j. 1966).
- 2003 – Hope Lange, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- 2004 –
- Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
- Renata Tebaldi, italiar sopranoa (j. 1922).
- 2009 –
- Hussein Ali Montazeri, irandar irakaslea eta xiiten buruzagia (j. 1922).
- Kim Peek, Savant sindromedun estatubatuar ospetsua (j. 1951).
- 2012 – Pecker Dunne, irlandar musikari eta seanchaía (j. 1933).
- 2015 – Kurt Masur, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1927).
- 2016 –
- Andrei Karlov, errusiar diplomatiko eta enbaxadorea, atentatuan eraila (j. 1954).
- Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (j. 1922).
- 2018 –
- Joana Biarnés, kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria (j. 1935).
- Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1934).
- 2020 –
- Mekere Morauta, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1946).
- Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (j. 1922).
- 2021 – Robert H. Grubbs, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria (j. 1942).
- 2024 – Federico Mayor Zaragoza, espainiar zientzialari eta politikaria (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ostadar, Ortzadar, (Ortzi Adarra), Urtun, Urtune eta Fortun.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |