Ekainaren 13
Itxura
Ekainaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 165garrena bisurteetan. 201 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1841 – Izura eta Azme herriak batu egin ziren Izura-Azme udalerria osatzeko.
- 1977 – ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- 1979 – ETAk jarritako bonba batek Angel Baños Espada Lemoizeko zentral nuklearreko langilea hil zuen.
- 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2007 – Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
- 2008 – Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
- 2015 – 2015-2019ko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateen izendapenak: Bilbo (Juan Mari Aburto, EAJ), Donostia (Eneko Goia, EAJ),
Gasteiz (Gorka Urtaran, EAJ) eta Iruñea (Joseba Asiron, EH Bildu).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1878 – Europan Otomandar Inperioak zituen lurraldeei buruzko Berlingo Biltzarra hasi zuten.
- 1985 – Hegoafrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
- 1991 – Leningrad hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
- 2005 – Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- 2008 – Lisboako Itunari ezetza eman zioten Irlandako Errepublikan erreferendum bidez.
- 2009 – Mahmoud Ahmadinejad alde handiz garaile izan zen Irango hauteskunde orokorretan.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007 – Barricada musika taldeak milioi bat kopia saldu zituztela ziurtatzen duen diamantezko disko saria jaso zuen.
- 2008 – Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962 – Lolita filma etreinatu zen, Stanley Kubrickek zuzendu eta James Mason, Shelley Winters, Sue Lyon eta Peter Sellers aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – Prizzi's Honor ("Prizzitarren Ohorea") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Jack Nicholson, Kathleen Turner, Robert Loggia, Anjelica Huston eta William Hickey aktoreeek antzeztu zuten.
- 1989 – Licence to Kill ("Hiltzeko Lizentzia") filma estreinatu zen, John Glenek zuzendu eta Timothy Dalton, Carey Lowell, Robert Davi eta Talisa Soto aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983 – Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993 – Oceano Andrade da Cruz portugaldar futbolariak Atotxa estadioan Errealaren azken gola sartu zuen.
- 2010 – Realak Celta de Vigori 2-0 irabazi eta lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 – Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Dirk Nowitzki jokalari onena izendatu zuten.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1789 – Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa (h. 1865).
- 1879 – Jose Iturria, nafar idazlea eta apaiz kaputxinoa (h. 1952).
- 1886 - Antonio Egiluz, Begoñako Errepublikako etxeko mediku titularra (h. 1955).
- 1901 – Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (h. 1984).
- 1906 – Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- 1909 – Antonio Añoveros, euskal apezpikua, Bilboko apezpikua izandakoa (h. 1987).
- 1926 – Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (h. 2018).
- 1933 –
- Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria (h. 2011).
- Anton Barrutia, bizkaitar txirrindularia (h. 2021).
- 1935 – Javier Aguirre Fernández, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- 1941 – José Antonio Sarazibar, bizkaitar sindikalista eta politikaria.
- 1948 – Iñigo Jaca, gipuzkoar medikua.
- 1950 – Pello Esnal, gipuzkoar idazlea.
- 1958 – Fernando Marías, bizkaitar idazlea (h. 2022).
- 1960 –
- Joseba Aurrekoetxea, bizkaitar politikaria.
- Nerea Mujika, bizkaitar irakasle eta kultura eragilea.
- Evaristo Páramos, Evaristo, euskal herritar punk abeslaria, Galizian.
- 1971 –
- Andoni Luis Aduriz, gipuzkoar sukaldaria.
- Pedro Villuela, bizkaitar kirolaria, grekoerromatar borrokan aritzen dena.
- 1972 - Galder Izaola, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 – Hasier Arraiz, arabar politikaria, Sortu alderdiko presidentea.
- 1974 – Peio Etxeleku, baxenabartar politikari jeltzalea, Ipar Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1975 –
- Javier Gurrutxaga Rivero, gipuzkoar futbolari ohia.
- Rakel Mateo, bizkaitar triatleta paralinpikoa.
- 1977 – Yoseba Peña, bizkaitar idazlea.
- 1983 – Rebeca Linares, euskal herritar aktore pornoa.
- 1988 – Mikel Sagarzazu, gipuzkoar aktore, bikoiztaile eta itzultzailea.
- 1995 – Eneko Capilla, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Julen Egiguren, Egiguren V.a, gipuzkoar pilotaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 40 – Gnaeus Julius Agricola, erromatar jeneral eta politikaria (h. 93).
- 823 – Karlos II.a Burusoila, Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 877).
- 839 – Karlos III.a Gizena, Karolingiar Inperioko enperadorea (h. 888).
- 1539 – Jost Amman, suitzar artista (h. 1591).
- 1580 – Willebrord Snel van Royen, Snellius, herbeheretar astronomo eta matematikaria (h. 1626).
- 1585 – Antonio Ruiz de Montoya, perutar jesuita (h. 1652).
- 1592 – Sofia Edviga Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Nassau-Dietzeko kondesa ezkontidea (h. 1642).
- 1751 – Gregoria Apaza, aimara indigenen heroina eta iraultzailea (h. 1782).
- 1752 – Frances Burney, ingeles eleberrigile satiriko, egunkarietako idazle eta antzerkigilea (h. 1840).
- 1773 – Thomas Young, britainiar sendagile, zientzialari eta arkeologoa (h. 1829).
- 1790 – José Antonio Páez, Venezuelaren independentziaren alde borrokatu zen politikaria eta militarra (h. 1873).
- 1808 – Patrice de Mac-Mahon, Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren presidentea (h. 1893).
- 1821 – Albert de Broglie, Frantziako lehen ministroa (h. 1901).
- 1828 – Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (h. 1891).
- 1831 – James Clerk Maxwell, eskoziar fisikaria, XIX. mendeko zientzialari handienetakoa (h. 1879).
- 1846 – Rose Elizabeth Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1918).
- 1854 –
- Jenny Nyström, suediar margolaria eta ilustratzailea (h. 1946).
- Charles Algernon Parsons, anglo-irlandar ingeniaria, lurrun-turbinaren asmatzailea (h. 1931).
- 1865 – William Butler Yeats, irlandar poeta eta antzerkigilea, 1923ko Literaturako Nobel Saria (h. 1939).
- 1870 – Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1961).
- 1872 – Albert Demangeon, frantziar geografoa (h. 1940).
- 1874 – Leopoldo Lugones, argentinar poeta eta idazlea (h. 1938).
- 1876 – William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (h. 1937).
- 1877 – Antoine Dieuzayde, frantziar jesulagun eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1958).
- 1884 – Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (h. 1978).
- 1888 –
- Fernando Pessoa, portugaldar saiakeragile eta olerkaria (h. 1935).
- Elisabeth Schumann, alemaniar opera abeslari soprano lirikoa eta musika-irakaslea (h. 1952).
- 1892 – Basil Rathbone, ingeles aktorea (h. 1967).
- 1893 –
- Klavdia Nikolaieva, errusiar boltxebikea (h. 1944).
- Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (h. 1957).
- 1894 –
- Jacques Henri Lartigue, frantziar argazkilaria (h. 1986).
- Francis Pelissier, frantziar txirrindularia, Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren irabazlea (h. 1959).
- 1897 – Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (h. 1973).
- 1899 – Carlos Chávez, mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1978).
- 1901 –
- Tage Erlander, Suediako lehen ministroa (h. 1985).
- Jean Prévost, frantziar idazle, kazetari eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1944).
- 1906 – Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- 1908 –
- Federico Clavería, eusko-estatubatuar marinea, Pazifikoko Gerran gerra-korrespontsal gisa aritu zeba (h. 1994).
- Maria Helena Vieira da Silva, portugaldar-frantziar margolaria (h. 1992).
- 1910 – Gonzalo Torrente Ballester, espainiar eleberrigilea (h. 1999).
- 1911 –
- Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1994).
- 1917 –
- Odette Roy Fombrun, haitiar feminista, sufragista, idazlea, irakaslea eta intelektuala (h. 2022).
- Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (h. 2005).
- 1918 – Ben Johnson, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- 1927 –
- Slim Dusty, australiar country musikaria (h. 2003).
- Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (h. 1991).
- 1928 – John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2015).
- 1929 – Alan Civil, britainiar tronpa jolea (h. 1989).
- 1932 –
- Bob McGrath, estatubatuar aktorea, abeslaria, musikaria eta haurrentzako liburuen egilea (h. 2022).
- – Charles W. Misner, estatubatuar fisikaria (h. 2023).
- 1935 –
- Christo, bulgariar-estatubatuar artista (h. 2020).
- Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (h. 2002).
- Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (h. 2009).
- Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (h. 2017).
- 1936 – Michel Jazy, frantziar atleta, distantzia ertain eta luzeko lasterketetan espezializatua (h. 2024).
- 1937 – Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (h. 2020).
- 1939 – Siegfried Fischbacher, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (h. 2021).
- 1940 – Dallas Long, estatubatuar pisu jaurtitzailea (h. 2024).
- 1941 – Frans Verbeeck, belgikar txirrindulari ohia.
- 1943 – Malcolm McDowell, ingeles aktorea.
- 1944 –
- Ban Ki-moon, Nazio Batuen Erakundeko 8. idazkari nagusia.
- Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (h. 2009).
- 1946 –
- Cristina Hoyos, espainiar dantzaria eta koreografoa.
- Paul Modrich, estatubatuar biokimikaria, 2015eko Kimikako Nobel Saria.
- Montserrat Roig, kataluniar idazlea (h. 1991).
- 1951 – Stellan Skarsgård, suediar aktorea.
- 1953 – Tim Allen, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1955 – Ewine van Dishoeck, herbeheretar astronomoa eta kimikaria.
- 1959 –
- Boiko Borisov, Bulgariako lehen ministroa.
- Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (h. 2016).
- Klaus Iohannis, Errumaniako presidentea.
- 1962 – Ally Sheedy, estatubatuar aktorea.
- 1963 –
- Alaska, mexikar-espainiar abeslari, aktore eta enpresaria.
- Félix Tshisekedi, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea.
- Hikari Ōe, autismoa duen japoniar musikagilea.
- 1965 –
- Cristina Borboikoa, Espainiako infanta.
- Vahide Perçin, turkiar aktorea.
- 1966 –
- Luis Merlo, espainiar aktorea.
- Grigori Perelman, errusiar matematikaria.
- 1968 –
- Fabio Baldato, italiar txirrindulari ohia.
- David Gray, britainiar kantautorea.
- 1969 –
- Virginie Despentes, frantziar idazle, nobelagile eta zinemagilea.
- Cayetana Guillén Cuervo, espainiar aktorea, kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1970 – Julián Gil, aktorea.
- 1972 –
- Ana Bautista, kanariar gimnasta ohia.
- Stéphane Collet, frantziar futbolari ohia.
- 1974 –
- Santiago Blanco, espainiar txirrindulari ohia.
- Dušan Petković, serbiar futbolari ohia.
- Steve-O, Estatu Batuetako telebistako pertsonaia.
- 1977 – Tamim al-Barghouti, egiptoar-palestinar poeta eta idazlea.
- 1980 – Juan Carlos Navarro, La Bomba, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1981 –
- Chris Evans, estatubatuar aktorea.
- Mick Fanning, australiar surflaria.
- 1982 – Kenenisa Bekele, distantzia luzeetako etiopiar atleta, historian izan den fondista hoberenetakoa.
- 1985 - Ester Muñoz, espainiar politikaria.
- 1986 –
- Kat Dennings, estatubatuar aktorea.
- Ashley Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Mary-Kate Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Måns Zelmerlöw, suediar pop abeslaria eta telebista aurkezlea.
- 1988 - Katharina Konradi, kirgiziztandar-alemaniar sopranoa.
- 1989 – Jorge Rico, Rico IV.a, errioxar pilotari ohia.
- 1990 – Aaron Taylor-Johnson, britainiar aktorea.
- 1994 – Deepika Kumari, indiar arkularia.
- 1995 –
- Mapi León, espainiar futbolaria.
- Petra Vlhová, eslovakiar eskiatzailea, slalom eta slalom erraldoian espezialitatua.
- Fuschia Anne Ravena, filipinar edertasun modeloa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1193 – Petri Artaxoakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1572 – Jeronimo Arbolantxa, nafar poeta (j. c. 1546).
- 1861 - Leon Elizanburu, lapurtar bertso idazle eta bertsolaria (j. 1816).
- 1896 – Manuel Laredo, arabar artista eta politikaria, Madrilen (j. 1842).
- 1984 – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (j. 1922).
- 1997 – Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1231 – Antonio Paduakoa, Portugalgo apaiz frantziskotarra (j. 1195).
- 1348 – Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (j. 1282).
- 1550 – Veronica Gambara, italiar poeta eta buruzagi politikoa (j. 1485).
- 1762 – Dorothea Leporin-Erxleben, alemaniar medikua, Halleko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea (j. 1715).
- 1782 – Anna Göldin, sorginkeria egotzita Suitzan exekutatu zuten azken emakumea (j. 1734).
- 1805 – Giovanni Battista Tommasi, Maltako Ordenako 73. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1731).
- 1861 – Henry Gray, ingeles anatomista eta zirujaua (j. 1827).
- 1871 – Jean-Eugène Robert-Houdin, frantziar erlojugile, ilusionista eta magoa (j. 1805).
- 1881 – Josef Skoda, txekiar fisikaria (j. 1805).
- 1886 – Luis II.a Bavariakoa, Bavariako erregea (h. 1845).
- 1894 – Nikolai Ge, errusiar margolaria (j. 1831).
- 1895 – Manuel Ruiz Zorrilla, espainiar politikaria (j. 1833).
- 1901 – Leopoldo Alas "Clarín", espainiar idazlea (j. 1852).
- 1918 – Mikel Aleksandrovitx Romanov, Errusiako Duke Handia (j. 1878).
- 1926 – Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (j. 1864).
- 1927 – Melati van Java, herbeheretar idazlea (j. 1853).
- 1931 –
- Santiago Rusiñol, kataluniar idazle eta margolaria (j. 1861).
- Kitasato Shibasaburō, japoniar sendagilea eta bakteriologoa, izurri bubonikoa eragiten duen baziloaren aurkitzailea (j. 1853).
- 1943 – Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (j. 1908).
- 1947 – Helen May Martin, estatubatuar piano-jotzailea (j. 1893).
- 1948 – Osamu Dazai, japoniar idazlea (j. 1909).
- 1951 – Ben Chifley, Australiako 16. lehen ministroa (j. 1885).
- 1956 – Sofia Panina, errusiar politikari eta filantropo liberala (j. 1871).
- 1958 – Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (j. 1889).
- 1965 – Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (j. 1878).
- 1972 – Georg von Békésy, hungariar biokimikaria, 1961eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1973 – Yoro Diakité, Maliko lehen ministroa (j. 1932).
- 1975 – Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1903).
- 1978 – Alice Rey Colaço, portugaldar margolari, ilustratzaile modernista, opera-abeslari, eszenografo eta jantzi-diseinatzailea (j. 1890).
- 1979 – Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (j. 1945).
- 1982 – Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1913).
- 1986 –
- Benny Goodman, estatubatuar musikaria (j. 1909).
- Dean Cyril Reed, estatubatuar aktore eta musikaria (j. 1938).
- 1987 – Geraldine Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 1989 – Scott Ross, estatubatuar piano eta klabezin jotzailea (j. 1951).
- 1992 – Pumpuang Duangjan, thailandiar abeslari eta aktorea (j. 1961).
- 1993 – Deke Slayton, estatubatuar astronauta (j. 1924).
- 1994 – James B. Pollack, estatubatuar astrofisikaria (j. 1938).
- 1998 – Lucio Costa, brasildar arkitekto eta hirigilea (j.1902).
- 2000 – Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- 2003 – Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- 2005 –
- Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (j. 1923).
- Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (j. 1913).
- David Diamond, estatubatuar musikagilea (j. 1915).
- Jesús Moncada, katalan hizkuntzako espainiar idazlea (j. 1941).
- 2006 – Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (j. 1925).
- 2012 –
- Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (j. 1913).
- William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2015 – Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (j. 1933).
- 2017 –
- Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (j. 1919).
- Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (j. 1942).
- 2019 – Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (j. 1964).
- 2021 – Ned Beatty, estatubatuar aktorea (j. 1937).
- 2022 – Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (j. 1937).
- 2023 –
- Cormac McCarthy, estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- Paul Rendall, ingeles errugbilaria (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Antton, Anton, Antxon eta Antxone.
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
- Bizkaian: Abadiño, Portugalete (Buenavista), Errigoiti, Abanto-Zierbena (Gallarta), Igorre, Sukarrieta, Zeberio
- Gipuzkoan: Deba, Errezil, Ataun,Oiartzun
- Lapurdin: Arrangoitze
- Nafarroan: Etxauri
- Zuberoan: Ligi-Atherei
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |