X
Euskal alfabetoa | |
---|---|
A a • B b • C c • (Ç ç)1 • D d E e • F f • G g • H h • I i • J j K k • L l • M m • N n • Ñ ñ • O o P p • Q q • R r • S s • T t • U u V v • W w • X x • Y y • Z z | |
Digramak: dd • tt • ts • tx • tz | |
Beste irudikapen batzuk | |
Bandera | |
Braille | The ID "Q17021818 eta Q21048" is unknown to the system. Please use a valid entity ID. |
ASL | |
Kodeak | morse kodea: -..- NATO alfabeto fonetikoa: X-ray Braille ASCII (en) : X |
1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan. |
X edo ixa euskal alfabetoko hogeita bosgarren hizkia da. X (larriz) eta x (xehez) idazten da.
Erromatar zenbakeran, X hizkiak 10 zenbakiaren balioa du. Matematikan erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez X izpi edo X-Men.
Erabilera idatzia historian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X hizkia gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko: gaixtoa, gaixoa, merexi, ixil, xahu. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko Euskal Herriko iparraldean ⟨ch⟩ ere idatzi izan da eta hegoaldean ⟨j⟩, ⟨ss⟩ eta ⟨sh⟩[1].
Euskal ortografian, igurzkari sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabe bat adierazten du. Hots hau Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ʃ] ikurrarekin adierazia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |