Ñ
|
Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamabosgarren hizkia da. Ez dago oinarrizko latindar alfabetoan; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.
Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoieraz, asturieraz, aimaraz, bretainieraz, galizieraz, gaztelaniaz, guaranieraz, kitxuaz, tagaloz eta tatarrez. Hizkuntza horietako batzuek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ñ hizkiaren sorrera nn letra bikoitza sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zuten n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet (~) bihurtu zen. Portugesez gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.
Gaztelaniaz, nn hori bustiz joan zen [ɲ] hotsa bilakatu arte. Horrela, latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen. Mendeak joan, mendeak etorri, ñ hizkia beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.
Polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lokalizazioak egiterakoan, eta frantses klabierrak erabiltzean sortzen diren zenbait deserosotasun, Ñ grafia hizkia bikoteekin-eta ordezkatzeko proposamenak ekarri izan ditu. -IN-, -NN-, -NH- diagramak izan dira aipatuenak[1]. Iparraldean, baina, Ñ grafiaren aldekoak ere egon dira[2].
Frantzian, oro har, letra horren aurkako jarrera aktiboa dago. Hizkuntza gutxituak direla eta, letra horrek Frantziaren batasuna politikoaren aurka eragiten duela esan izan da.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ñ zaharkitua | Babazorro» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ Lafitte, Jakes. [https://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/004/2011-12-09/.htm «�Ñ | Iritzia»] Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ "Dicen que los nombres con n van contra la unidad de Francia"