Sergei Rakhmaninov
Sergei Vasilevitx Rakhmaninov, berak Rachmaninoff transliteratua —errusieraz: Серге́й Васи́льевич Рахма́нинов— (Semionovo, Novgorodetik hurbil, Errusiar Inperioa, 1873ko apirilaren 1a[oh 1] - Beverly Hills, Kalifornia, AEB, 1943ko martxoaren 28a) musikagilea eta pianista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskuko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Han, Txaikovskiren lana ondo ezagutu zuen. 1904-1906. urteetan Bolxoi Antzokiko zuzendaria izan zen. 1917. urtean, Errusiar Iraultzaren ondoren, Siberiara ihes egin zuen, handik Suitzara eta azkenik Estatu Batuetara. Ospe handia hartu zuen pianista gisa eta mundu osoan eman zituen kontzertuak.[1]
Rakhmaninov mendebaldeko musikan eta errusiar herri musikan oinarritzen da. XX. mendeko errusiar musikagile nagusietako bat da. Beste alde batetik, errusiar tradizioko eliz musika ere idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, Aleko (1892), The Miserly Knight (1903-1905, «Zaldun zekena»), eta Francesca da Rimini (1904-1905) operak; orkestrarako The Isle of the Dead (1909, «Hilen Uhartea») eta Symphonic Dances (1940, «Dantza sinfonikoak»); Bezperak, S. Joan Krisostomoren liturgia; 2 sinfonia, 4 kontzertu pianorako, preludioak eta bestelako musika lanak.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1873ko martxoaren 20a, juliotar egutegian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-8-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Frantsesez) Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Rakhmaninov |