Edukira joan

Leon Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leon Bilbao
Bizitza
JaiotzaArtea1916ko abenduaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArtea1990eko azaroaren 18a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta musika instrumentuen egilea
Musika instrumentuaAlboka

Leon Bilbao Ibarretxe (Artea, 1916ko abenduaren 19a- ibidem 1990eko azaroaren 18a) euskal albokaria izan zen.

Leon Bilbao[1] albokari buruz (Ahotsak.eus proiekturako)

Arratiako Presalde baserrian jaio zen, eta Artean bizi izan zen. Hamabi urte zituela erakutsi zion bere aita Jose Marik alboka jotzen. Jotzeaz gain albokagile trebea zen Leon[2]. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearekin eta Bonifazio Arandia Fasio trikitilariarekin batera jotzen zuen maiz[3], eta hainbat diskoren grabaketan parte hartu zuen. Leon Bilbao eta Silbestre Elezkano Txilibrin azken euskal albokari tradizionalak izan ziren.

1990. urtean hil zen Artean, Erandioko artisau feriara zihoala[4].

Argitaratutako diskografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leon, Maurizia, Fasio eta Basilio - Alboka eta Trikitixa (1998)
  • Euskal Herriko Soinu Tresnak, Juan Mari Beltran (1985)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]