Edukira joan

Ezkio-Itsaso

Koordenatuak: 43°4′55″N 2°16′27″W / 43.08194°N 2.27417°W / 43.08194; -2.27417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkio-Itsaso
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Garaia
Izen ofizialaEzkio-Itsaso (1980-2017)
Ezquioga-Ichaso(1965-1980)
Azken alkateaJoseba Telleria (Indep.)
Posta kodea20.709
INE kodea20035
Herritarraezkiotar, itsasoar
Kokapena
Koordenatuak43°4′55″N 2°16′27″W / 43.08194°N 2.27417°W / 43.08194; -2.27417
Ezkio-Itsaso is located in Gipuzkoa
Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Ikusi OpenStreetMapen
Azalera21,22 km2
Garaiera425 metro
Distantzia50 km Donostiara
Datu gehigarriak
Sorrera1965. urtea
Desagertzea2017. urtea

Ezkio-Itsaso Gipuzkoako udalerria da, administratiboki Urola Garaia mankomunitatearen parte, geografikoki Goierri eskualdekoa. Itsas mailatik 300 metro gorago dago, 21,3 km² ditu, eta biztanle zituen 2016. urtean. Udalerria 1965ean sortu zen frankismo garaian, Ezkio eta Itsaso herriak batzean. 2017an bi herrien desanexioa dekretatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, parte-hartze prozesu baten ondoren.[1] 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[2], Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ere sortu zuen Ezkio eta Itsaso elkartuz, Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.

Azpeitia, Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi eta Zumarragarekin egiten du muga. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria.

Ezkio-Itsaso udalerriko urak bi haranetara doaz: iparraldekoak, Urola haranera, eta hegoaldekoak, Oriara. Herrigunea Oria haranean dagoenez, harremanak nagusiki Goierri aldearekin izan ditu eta ditu —hala erakusten du, besteak beste, bertako goierritar euskarak—, eta horrenbestez kulturaren aldetik Goierriko udalerritzat jotzen da Ezkio-Itsaso, nahiz eta administratiboki Urola Garaikoa izan.

Ezkio-Itsaso sei auzotan banatzen zen:

Auzoa Biztanleria
Ezkio (herriburua) 144
Itsaso 87
Itsaso-Alegia 61
Mandubia 6
Matximenta 13
Santa Lutzi-Anduaga 259

Ezkio-Itsaso 1965. urtean sortu zen, ordura arte bi udalerri ziren Ezkio eta Itsaso batu zirenean.

Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun hartan Urretxuri batu zitzaion. Horren ondorioz, Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.

1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako alkatetzatik banandu zen.

Itsaso izena 1399an Henrike III.ari bidalitako agiri batean ageri da lehen aldiz. 1461ean Henrike IV.ak Itsaso izendatu zuen. Arriaranekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten.

Santa Lutzi-Anduaga eta Alegi auzoak geroago sortu ziren, Erdi Aroaren erdialdean.

1726an Iruñeko gotzaina Santa Lutzi auzotik igaro eta bertako feria ospatzen ari zirela, gizon-emakumeak elizan lo egiten ikustean, bertan feria bat egitearen aurka azaldu zen. Urretxuk feria bertan antolatzeko eskakizuna egin zuen eta 1727tik aurrera han ospatu da.

1927an Arriaran Beasaini lotu zitzaion.

Udalerrian garatutako parte-hartze prozesu baten ondorioz, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak Itsasoren desanexioa dekretatu zuen, 1965 urtera arteko egoera administratibora itzuliz: Ezkio alde batetik eta Itsaso bestetik.

Ezkio-Itsasoko Benita Arabaolazaren[3] testigantza, eskolan erdaraz egin behar izanaren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ezkio-Itsasoko euskara[6] erdialdeko euskararen[7] (gipuzkeraren) aldaera bat da, sartaldeko euskararen[8] barnean kokatzen den Goierriko euskara[9], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin[10] batera osatzen du Sartaldeko azpieuskalkia, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierrieta Urolaldearen artekoa.

Ezkio-Itsasoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Hauek izan dira Ezkio-Itsasoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[11]
Iñaki Idiakez Korta[11][12][13][14] 1979 1983 Agrupacion de Electores Independientes
Iñaki Idiakez Korta1114 1983 1987 Independenteak
Miguel Angel Idiakez Alberdi11 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Miguel Angel Idiakez Alberdi11 1991 1995 Independenteak
Maria Isabel Olanga Zabala11[15] 1995 1999 Ezkio-Itsaso Herrikideak (E-I H)
Iñaki Idiakez Korta1114[16] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Jose Ignacio Etxezarreta Estala1114[17] 2003 2007 Ezkio-Itsaso Herrikideak (E-I H)
Jose Ignacio Etxezarreta Estala11[17] 2007 2008 a Ezkio-Itsaso Herrikideak (E-I H)
Maria Jose Telleria Goicoechea11[17] 2008 2009 b Ezkio-Itsaso Herrikideak (E-I H)
Tomas Etxaniz Mendiguren1118 2009 2011 Ezkio-Itsado Herrikideak (E-I H)
Tomas Etxaniz Mendiguren11[18][19] 2011 2012 c Ezkio-Itsasokoak (E-I K)
Garikoitz Aiesta Etxaniz11[20][21] 2012 2015 Ezkio-Itsasokoak (E-I K)
Garikoitz Aiesta Etxaniz[11][20][22]21 2015 2017 d Ezkio-Itsasokoak (E-I K)
Joseba Telleria Zubeldia11[23][24]25 2021 e 2023 Ezkio Eraikiz
Joseba Telleria Zubeldia[25] 2023 Jardunean Ezkio Eraikiz

a 2008ko uztailean Jose Ignacio Etxezarreta Estala alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

d 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.

e 2021ean Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkioko agerkundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ezkioko Ama Birjina»

1931ko ekainaren 30ean bertako Bereziartua anaia-arrebek Ama Birjina ikusi zutela adierazi zuten. Horren ondorioz, jende ugari joan zen Ezkiora erromes. Starkie irlandar katoliko hispanistak gertakizun hura jaso zuen bere Spanish Raggle-Taggle liburuko kapitulu batean; haren ustez, dena zenbait tradizionalistek eta eskuindarrek manipulatua izan zen.

1933ko ekainaren 10ean Ezkion eliza bat egitea debekatu zuten. 1934az geroztik, Ezkio toki debekatua bihurtu zen, bai errepublikanoentzat, bai Erromatar Eliza Katolikoarentzat; ordutik aurrera, oso jende gutxi hurbildu zen bertara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «2016ko abenduaren 20ko 27/2016 FORU DEKRETUA, Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzekoa.» Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2017-1-17).
  2. «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» egoitza.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  3. «Arabaolaza Uria, Benita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  5. «Eskolan erdaraz; doktrina euskaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  6. «Ezkio-Itsaso - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  7. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  8. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  9. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  10. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  11. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  12. «Ezkio-Itsaso» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  13. «Nolakoak izan ziren 1979ko udal hauteskundeak?» Goierriko Hitza 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  14. (Gaztelaniaz) «Último adiós a Iñaki Idiakez en Ezkio-Itsaso» Gara 2006-08-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  15. «Goierriko Udal berriak» Goierritarra 1995-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  16. «Beasain-Durango: EHren mozioak udaletxeetan» Otamotz 2000-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  17. a b c «Ezkio-Itsasoko alkate karguari uko egin dio Jose Ignacio Etxezarretak» El Diario Vasco 2008-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  18. «Tomas Etxaniz jarraituko du Ezkio-Itsasoko alkatea izaten» El Diario Vasco 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  19. (Gaztelaniaz) «El Caserío Museo Igartubeiti acoge la X Semana de la Sidra con teatro, exposiciones y demostraciones» Europa Press 2011-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  20. a b (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ezkio, Garikoitz Aiesta, presenta su renuncia» Noticias de Gipuzkoa 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  21. «Ezkioko alkate berria izendatuko dute, iluntzeko plenoan» Goierriko Hitza 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  22. «Etxezarreta izango da Ezkioko alkate» Goierriko Hitza 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  23. «Joseba Telleria, alkate» Goierriko Hitza 2021-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  24. (Gaztelaniaz) «Saludo del alcalde» Ezkio (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  25. «"Herritarrentzat herri erosoago bat egitea da gure lehentasuna"» Goierriko Hitza 2023-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa