Edukira joan

Bergara

Koordenatuak: 43°07′03″N 2°24′48″W / 43.1175°N 2.4133°W / 43.1175; -2.4133
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergara
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Bergarako ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaBergara
Posta kodea20570 eta 20578 > 20580
INE kodea20074
Herritarrabergarar
Ezizenamokoluak eta sagarerriak
Kokapena
Koordenatuak43°07′03″N 2°24′48″W / 43.1175°N 2.4133°W / 43.1175; -2.4133
Map
Azalera75,97 km²
Garaiera110-898 (110 udaletxean)
Distantzia60 km Donostiara
Demografia
Biztanleria14.487 (2023)
−26 (2022)
alt_left 7.377 (%50,9) (%50,1) 7.260 alt_right
Dentsitatea1,91 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,87
Zahartze tasa[1]% 17,79
Ugalkortasun tasa[1]‰ 45,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,55 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,33 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,47 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 65,05 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 54.93 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1268
Webguneahttps://www.bergara.eus

Bergara Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 14.905 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerriaren luze-zabalera 75,97 km² izanik, biztanle-dentsitatea 196,19 bizt./km²-koa da. Gipuzkoako bigarren udalerri handiena da. Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...).

Bergara historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da, hainbat bideren lotunean baitago: izan ere, kostaldea eta Gaztelako ordokia lotzen duten bideek eta Gipuzkoa barrualdeko bideek egiten dute bat Bergaran.

Duen kokaleku estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da. XIX.-XX. mendeetan industria sendoa eratu zen Bergaran, eta oihalgintza eta metalurgia lantegi garrantzitsuak eratu ziren bertan. Ehungintza hain garrantzitsua eta bereizgarria izatera iritsi zen, non mahoiari «Bergarako urdina» deitu izan baitzaio.[3] Bergara fisikaren herri historiko izendatu du Europako Fisika Elkarteak, Elhuyar anaiek wolframa bertan isolatu zutelako lehendabizikoz.[4]

Armarrian hau ageri da: berdez, San Pedroren giltzak, gainean izar bat eta azpian ilargi erdi bat dutela.

Hipotesi mailan hartu beharreko zenbait teoria dago Bergara izenaren etimologia iluna esplikatzeko,  Virgala-tik etor liteke l>r Erdi Aroko kontsonante aldaketarekin. Araban Virgala herria dago.[5] Beste azalpen batzuen arabera, Ibargarai  toponimiatik eratorria izan zitekeen; edo berg* 'mendia', hizkuntza zeltikoaz eta germaniarraz; edota, atzetik hasita, agian 'ibaia, ura' adierazteko euskara zaharreko -gara hitzarekin lotu zitekeen (Garona ibaian agertzen dena, Ebroko Garoñan, Biarnoko Gave-etan, eta garden, garbi, garo /ihintza/ ga/ernu, ige/ari eta abarretan) eta Ber- 'behe' (Bera, Berakoetxea. beheko edo errekondoa adierazteko); 'Beheko ibaia', beharbada. Beste toki batzuetan ere badaude Bergara izeneko tokiak: Bergara, Arizkuneko auzoa, (Nafarroa), Bergara Zuraideko etxea (Lapurdi)...

Geografia fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergara Deba ibaiaren ibarrean kokatzen da, Gipuzkoako hegomendebaldean Bizkaiarekin mugan. Bidegurutze garrantzitsua da Bergara, AP-1 autopista igarotzen delarik. Iparraldera, Eibarren AP-8arekin elkartu eta kantauri itsasoko ertza zeharkatzen duena Donostia eta Iparraldeko muga Bilboraino lotuz. Hegoladera, Gasteizeraino jarraitzen du autopistak Madrilerako bide garrantzitsuena izanik. Gainera Beasain-Durango ardatza ere Bergaratik igarotzen da. Bergara euskal autonomi erkidegoko hiru hiriburuetatik, Donostia, Gasteiz eta Bilbo, distantzia antzerakora dago.

Erliebea menditsua da eta mendi hauek 800 metro inguruko garaiera dute itsasoaren mailatik.

Bergarak ondorengo herriekin ditu mugak: iparraldetik Soraluze, Eibar eta Elgoibar; hegoaldean Arrasate eta Oñati; ekialdetik Antzuola eta Azkoitia eta mendebaldetik Elgeta eta Elorrio.

Bergarak 113 mugarri ditu.

Aipatzekoa da baserri auzoek pisu garrantzitsua daukatela Bergaran. Udaleko aktetan agertzen denez, 1847ra arte Bergarako korporaziokide berriek jabetza hartzerakoan prozedura hau jarraitzen zen: Irtengo den alkatea buru dela, eta irtengo diren eta sartuko diren zinegotziak bertan daudela; eta Hiribildu honetan antzinatik egiten den bezala, irtengo den alkatea bertaratutako guztiekin batera, San Pedro elizara joan da eta Santo Kristo Hilzorikoaren kaperan meza entzun ondoren, alkate berriari zina hartu eta ondoren, Udaleko Areto Nagusian, Alkate berriak zinegotzi berri guztiei ere zina hartu die, ezarritako moduak jarraituz, eta Udalbatza berria osatutzat ematen da. Jarraian, Hiribildu honetako ordenantzei eta ohiturei jarraituz, San Pedro, Oxirondoko Santa Marina eta Elosuko San Andres parrokietakoek, parrokia bakoitzetik hamabinako txandatan banatuta, bi herriko diputatu ("diputados del común") eta sindiko personero bat hautatu dituzte.

1847tik aurrera, berriz, Udala baserri-auzoetarako auzo-alkateak izendatzen hasi zen, eta euren esku laga zuten auzoetan eragina zuten korporazioaren erabakiak eta jarduerak kontrolatzea, eta bide batez, auzo bakoitzean dauden premien berri emateko bitartekari lanak ere egingo dituzte.[6]

Udalerrian barrena sakabanaturik dauden auzoak hauek dira:

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrike Egigurenek, Jose Migel Barandiaranek eta Telesforo Aranzadik egindako indusketa arkeologikoetan Brontze Aroko trikuharri eta tumuluak aurkitu zituzten Bergarako lurraldean. Bi gunetan izan ziren aurkikuntzak, Udala-Intxorta eremuan eta Elosu-Soraluze eremuan.

Bergara izenaren lehen aipamena 1050. urteko agiri batean azaltzen da. Bertan Sancho jaunak (Zianaren anaiak) Bergarako Ariceta inguruko lur sailak San Juan de la Peña monasterioaren esku utzi zituen[7]. 1.200 urtean Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuenean hiriak sortzeko prozesu bat hasi zuen eta horrela Alfontso X.a Jakitunak sortu zuen 1268 urteko uztailaren 30ean Ariznoa izeneko leku batean Villanueva de Vergara izenarekin eta Gasteizko forua eman zion[7]. Puntu estrategikoa zen Gasteiztik Deba eta Getariarako errepidean egonik garraiolari eta merkatarien topagunea baitzen. Aldi berean ahaide nagusien aurrean monarkiaren boterea aldarrikatzeko hiri indartsuak behar zituen eta 1273. urtean zergetatik salbuetsi zituen Bergarako hiritarrak. 1344 urtean Alfontso XI.ak eskualdeko kapare eta nekazariei hiriko forua eta bertako alkateaz epaituak izateko eskubidea eman zien[8].

1348. urtean Oxirondoko Santa Marina parrokia gehitu zitzaion Bergarari eta 1391. urtean Uzarragako elizatea. Bergaran ahaide nagusien arteko istiluek ere izan zuten eraginik. Ozaetarrak eta gabiriarrak ziren elkarren aurka zeuden bi leinuak. 1497an Errege Katolikoak "los hacedores de los paños de Vergara"-ren ordenantzak berretsi zituzten, ordukoa da gutxienez Bergarako ehungintzaren tradizioa. Bergararren ezizenetako bat "mahoneroak" da[9].

XVI. mendean Bergara handitu egin zen. Bidekurutzeta eta Masterrekako errebalak sortu ziren eta suteen beldurrez 1518an egurrezko etxeak eraitsi eta karez eta harriz berreraiki zituzten herritarrek. Astean hiru egunetan gariaren azoka egiten zen eta horren inguruan ostatu, aterpetxe eta gainerako negozio ugari ireki ziren herrian, hala nola, okindegiak, tabernak, dendak... Burdingintza ere abiatu zen eta arma zuriak eta suzko armak egiten hasi ziren. 1565 urtean Ondartzako kontadoreak Trinitateko komentua fundatu zuen eta mendearen amaiera aldera Jesuiten ikastetxea eraiki zen. Herriko dorretxe eta jauregi esanguratsuenak XVI. mendean eraiki ziren, Ondartza, Olaso, Arrese, Ozaeta, Egino-Mallea...

1597 eta 1599 artean Izurri Atlantikoak gogor jo zuen Gipuzkoan. Bergara garai horretan eskualdeko gari azokarik garrantzitsuena zuen herria zen, eta bide garrantzitsuek egiten zuten bertan topo. Horregatik, izurriak kolpatzeko aukera guztiak zituela pentsatzen zuten agintariek eta herria konfinatzea erabaki zuten. Oñatik pairatu zuen egoerarik txarrena (1.200 oñatiar inguru hil ziren bi urtean, biztanleriaren herena), baina errekan behera ere Soraluzek izurriaren kolpea jaso zuen 1598an. Horregatik, herrian guardiak jarri, azoka bertan behera utzi eta kanpotik zetozen inor ez sartzea erabaki zuten. Bergara izurritik libratu zen, baina bere ekonomia oso kaltetuta geratu zen. Gainera, azokak inguruko herriei hain beharrezkoa zen garia ere eramaten zien, gosetea eskualde osora barreiatuz. Azoka hori bertan behera uzteak, Gasteiz zein Logroñok Bergara bisitatu behar ez ziren herrien zerrendan sartzera eraman zituen, bergararren kexa eragin zuen gertakaria[10].

XVII. mendean herriko eraikin aipagarrienak altxatu ziren. Udaletxea Jesuiten ikastetxearen aurrean, eta San Pedro eta Santa Marina elizak. 1629an Antzuola herritik banandu zen, Felipe III.ari 5.000 dukat eman ondoren[11]. Uzarraga ere Antzuolaren barnean gelditu zen[7].

XVIII. mendean Karlos III.ak Jesuitak erbesteratu ondoren hauen ikastetxea hutsik gelditu zen. 1764an "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuten herrian, tartean Xabier Munibe Peñafloridako Kondea zegoela. Elkarte honek hartu zuen ordura arte jesuitek zeukaten ikastetxea. 1776an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak "Bergarako Errege Mintegia" sortu zuen, irakaskuntza eta ikerketa bultzatzeko asmoz[12]. 1799an Mariaren Lagundiak neskatilentzako ikastetxea sortu zuen Espoloian.

XIX. mendea eta XX. hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlistadak eragin handia izan zuen herrian eta 1839ko abuztuaren 31n bertan gertatutako "Bergarako besarkada"ren bidez sinbolizatu zuten Lehen Gerra Karlistaren amaiera. 1846an industrializazioaren erakusle gisa eta >Bergaran hain errotua zegoen ehungintza oinarri hartuz San Antonioko Algodonera (Fábrica de Hilados y Tejidos sortzez eta geroago, Algodonera San Antonio S.A. izango zena) sortu zuten, San Antonio auzoan. Espoloia urbanizatu egin zen eta Bidekurutzetak San Antonio auzoarekin bat egin zuen. Garai hartan Bergarak 4.500 zituen, herri handia zen, konparazio batera Bilbok 15.000 zituen eta Donostiak 13.000 biztanle[13].

Bestalde epaitegi barrutiko buru izendatua izan zen Bergara eta Ariznoa plazan ezarri ziren epaitegia eta kartzela. Kartzela horretan exekutatu zuten, herriko epaitegitik pasa ondoren, Michele Angiolillo, Canovas del Castillo hil zuen anarkista italiarra 1897. urtean. 1888an trena iritsi zen Bergarara, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren Durango-Zumarraga linearen barruan. 1919ko irailaren 3an, Anglo-Vasco-Navarro konpainiak Bergara-Gasteiz linea abiarazi zuen, Anglo-Vasco-Navarro burdinbidearen iparraldeko zatia. Mekolalden zegoen bi trenbideen arteko elkargunea.

XX. mendearen hasieran Labe Garaiak sortu zituzten, Arrasateko "Union Cerrajera"rekin batera.

1927an Angiozar eta Ubera herrira batu ziren eta Elgetatik atera.[14]

Gerra Zibila Bergaran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran abertzaleek indar handia zuten Bergaran. 1920 urtean lehen alkate abertzalea aukeratu zen. Langile mugimendu eta ezkertiarrek ordea ez zuten botere handirik, lan gatazka handirik ez baitzen sortu herrian. Primo de Riveraren aldia pasa ondoren Bigarren Errepublikaren garaian abertzaleek eskuratu zuten berriro alkatetza. 1936ko irailaren 21ean 700 pertsona inguruk hartu zuten herria, Luis Ruiz de la Prada alkate ezarri eta garbiketa politikoa egin zuen udalean. Bergaran bonbaketa batzuk izan ziren baina inguruko herrietarako erasoak prestatzeko gune gisa hautatua izan zenez ez zuen kalte handirik jasan.

1950 eta 1960ko hamarkadetan Bergarako lantegietan lan egitera etorri zirenentzako auzo berriak eraiki ziren, Martoko, San Lorentzo eta Matxiategi. Herria asko handitu zen eta azpiegitura berriak eraiki ziren, Labegaraietako kiroldegia eta udal igerilekuak eta Errotalde jauregian Kultur Etxea. 1970. urtean Aranzadi Ikastola sortu zen eta 1976an Errege Mintegian UNED unibertsitatea ezarri zen.

Bergara Otsein marka egiten zuen MAYC enpresa Candy multinazionalaren parte bilakatu zen, baina 2014an itxi zuten, protestak protesta.

Udalerriko ekonomi jarduera nagusiak, abeltzaintza (esnea, haragia) eta nekazaritzaren (barazkiak) gainetik, industria (ehungintza, metalurgia, makineria) eta merkataritza dira. Lanean ari diren populazioaren herenak zerbitzu-sektorean dihardu eta ia beste bi herenek industrian.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea BEGaren %0,9. Bigarren sektorea %45,7. Hirugarren sektorea %47,4. Eraikuntza %6.[15]

2019an herriak 15.004 biztanle zituen. Horietatik %23,81ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,54 ziren.[15]

Bergarako biztanleria

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Jesus Elortza hautatu zuten alkate, baina 2013ko ekainean dimisioa aurkeztu zuen eta Jaione Isazelaiak (Bilduren zerrendan bigarren joan zenak) hartu zuen kargua.

2015eko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJko Juanje Alberdi hautatu zuten alkate.[16] Hala ere, hurrengo urtean kargua utzi zuen eta Elena Lete bilakatu zen alkate.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.987 boto. EAJk 3.125 boto. PSE-EEk 525 boto. Ezker Anitza-Equok 355 boto. Podemos-Ahal duguk 207 boto.[17] Gorka Artola Alberdi Bergarako alkate izendatu zuten 2019ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitzarekin aurkeztu zelarik.[18][19]

2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 3.921 boto. EAJk 2.295 boto. PSE-EEk 439 boto. Podemos-Ahal duguk 212 boto eta PPk 47 boto. EH Bilduko Gorka Artolak bigarren legegintzaldi bat abiatu zuen gehiengo absolutoarekin.[20]

Bergarako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
7 / 17
2.835 (% 39,58)
9 / 17
3.987 (% 48,63)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 17
3.195 (% 44,61)
7 / 17
3.125 (% 38,11)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 17
379 (% 5,29)
1 / 17
525 (% 6,40)
Irabazi
1 / 17
670 (% 9,35)
Ahal Dugu
0 / 17
355 (% 2,52)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Hauek izan dira Bergarako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[21]
Jose Antonio Zabala Unzurrunzaga[21][22] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Elkoro 1987 1991 Herri Batasuna
Victoriano Gallastegi 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Victoriano Gallastegi 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Victoriano Gallastegi 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Victoriano Gallastegi 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Agurne Barruso 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Agurne Barruso 2009 2011 Ez esleituak
Jesus Elortza 2011 2013 b Bildu
Jaione Isazelaia 2013 2015 Bildu
Juan Jesus Alberdi Landa[21] 2015 2016 c Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Elena Lete Garcia[21] 2016 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gorka Artola Alberdi[18][19][21] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Gorka Artola Alberdi[23] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

  • Seminarixoa: kultur ekitaldietarako udal aretoa.[24]
  • Kartzela zaharra: kultur ekitaldietarako gune autogestionatua.
  • Laboratorium Bergara museoa: zientzia museoa.[25]
  • Liburutegia: Errotalde jauregian dago.[26]
  • Zabalotegi aretoa[27]
  • Aroztegi aretoa, Aroztegi jauregian dago, Barrenkaleko 7. zenbakian, kasko historikoan. Pintura, argazkilaritza, eskultura eta objektuen erakusketetarako. Sarreratik gertu jauregiko ate monumentala erakusketan da. Udal azpiegitura denez, kulturako sailak kudeatzen du eta programazioa izaten du urte osoan.[28]
  • Udal artxiboa: Udaletxearen eraikin berean dago.[29]
  • Ludotekak: Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun.[30]
  • Gaztelekua[31]
  • Txiki txokoak. Zabalotegin eta Martoko eskola zaharretan[31]

Bergaran lehen auzialdiko epaitegia dago.

  • Agorrosingo ekintza gunea[32]
  • Labegaraieta kiroldegia[33]
  • Udal pilotalekuak. Fraiskozuri, Bolu, Angiozar, Elorregi, Osintxu, Ubera eta Zabalotegi[33]

Udaletxea hirigune historikoaren erdigunean dago, San Martin Agirre plazan, Errege Mintegiaren (Seminarixoa) parean.[34]

  • Udaltzaingoak udaletxearen eraikinaren ezkerraldean dauka bulegoa.[35]
  • Jubilatuentzako gizarte etxea[36]
  • Nagusien egoitza[37]

Gaur egun, adin guztietara bideratutako Hezkuntza eskaintzen da Bergaran. Honako hauek dira herrian dauden ikastetxeak:

Bergarako Migel Okinaren[40] testigantza, gerra garaian herrian euskarak zuen egoeraren inguruan. Francoren tropek euskarazko liburuak nola erre zituzten kontatzen du pasarte honetan. Euskal Herriko Ahotsak[41][42] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bergarako euskara[42] mendebaldeko euskararen aldaera bat da, sortaldeko euskaren[43] artean, Debaerdiko euskara[44] da herrian hitz egiten dena. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debaerdiko hizkera: Bizkaiko Ermua eta Mallabia eta Gipuzkoako Antzuola, Bergara, Eibar, Elgeta eta Soraluze. Hauen artean aipatzekoa da Antzuolan eta Bergaran gainontzekoetan baino handiagoa izan dela euskara giputzaren eragina. Mallabiko hizkerari dagokionez, hauxe izan daiteke besteengandik gehien urruntzen dena. Mallabiak auzo asko ditu eta sakabanatuta, gainera. Hori dela eta, auzo bakoitzak hurbilago duen herriaren eragin nabarmena du (Berriz, Bolibar, Markina...). Debaerdiko hizkeren artean Mallabikoa da besteengandik gehien urruntzen dena, Durangaldeko hizkerekin zubi lana egiten du eta.

2016an herritarren %68,9 euskalduna zen.

Ines Gurutzetakoa bergararra (1651 - 1695) Mexikon olerkari eta antzerkigile ospetsua Izan zen.[45]

Kultura elkarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beart elkarteak, herriko pintura eta eskultura zaleak biltzen ditu. Urtero Beart eguna ospatzen dute, artelanen erakusketa publikoa eginez. Ikastaroak eskaintzen dituzte hainbat adin-talderentzat eta erakusketak antolatzen dituzte. Azken urtetan nazioarte mailan antolatu diren Scketchcrowletan[46] parte hartzen dute.

Ekinez elkarteak, 2022 urtetik aurrera, Ekinez jaialdia antolatzen du.

Musika Bergaran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boni Laskurain Bergarako Musika Eskola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da; aldi berean, irabazi asmorik gabeko elkartea da. EHME, Euskal Herriko Musika eskolen elkarteko kidea da.

Mendizaletasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942. urtean sortu zen[47] Pol-Pol mendi elkarteak mendi-irteerak, eta eski-estazioetara joateko irteerak antolatzen ditu. Bere eskaintza osatzen du otsaila-martxoa aldera egiten duen mendi-astearekin, Gazte-taldea ere badu.

Bergaran atletismoa jaio zen Gipuzkoako Federazio Atletikoa sortu zen urte berean, 1916an. Gipuzkoako Federazio Atletikoa 1916ko martxoaren 11n sortu zen, hainbat elkarteren 9 ordezkari bertan zeudela. Urte horretako ekainerako jada, 17 elkarte ziren: 13 Donostian, 3 Eibarren eta 1 Bergaran. Urte bat lehenago, Donostian antolatutako lasterketa batean, Bergarako "Shooting Bergarés" elkartea agertzen da partaide moduan.

Ez dakigu garai horretan atleta nabarmenik izan ote zen Bergaran, baina badakigu lasterketak antolatu zirela eta horietan lasterketari ospetsuek hartu zutela parte, esaterako Juan Mugertza edo Jose Andia... horrenbestez, pentsa dezakegu lasterketa horiek goi mailakoak izango zirela, nahiz eta gehienak herri mailan egin eta batzuetan apostuen ondorioz.

Bergarako gastronomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozogintza tradizioa dauka Bergarak eta horregatik ezagunak dira bertako rellenuak eta tostoiak, eta azken urteetan, herriko hainbat goxogilek Wolfram goxua ere egiten dute.

Kartzela Zaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko gaztetxea kartzela zaharrean dago, epaitegiaren atzekaldean.

Txapa irratia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

97,2 FM dialean entzun daitekeen Bergarako irratia librea da Txapa irratia. 1984. urtean jaio eta gaur egun kartzela zaharra du kokagune. Web bidez ere jarrai daiteke.[48]

Bergaran sortua da Debagoieneko teknologia burujabetza sustatzeko Zibergara Elkartea.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aratusteak
  • Mendekoste jaiak
  • San Martzialgo erromeria (ekainak 30)
  • San Martin Agirre jaiak (irailak 16)
  • Erramu zapatuko feria
  • Elosuko ganadu feria (urriak 12)
  • San Kristobalak (uztailak 10.)

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Bergarako kultura ondasunak»
Ariznoako San Pedro Parrokia eta baratzeak
Bergarako Errege Mintegia.
Bergarako udaletxea.

Eraikitako kultura ondare higiezinari dagokionean, guztira, 196 elementu kalifikatu ditu, Eraikitako Euskal Ondare izendapen dutenak, eta horietako, 11k, Espainiako Kultur Intereseko Ondasun (BIC) izendapena dute.

Ermita edo baselizen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Aranburu, kultur teknikariak baselizen zerrenda jaso zuen:[50]

  • San Lorenzo Leizariakoa
  • San Antonio Urtegakoa
  • Santa Ana
  • San Martin Ozaetakoa
  • San Kristobal
  • San Martin Azkunetakoa
  • Elizamendi
  • San Migel Kanpazarrekoa
  • San Bizente Partegoitikoa
  • San Bartolome
  • Santiago Basalgokoa
  • San Esteban
  • San Martzial
  • San Migel Aritzetakoa
  • Santa Katalina (edo Salbatzailea)
  • San Blas
  • Sanantonabat
  • San Juan
  • Santi kruz Irazabalgoa
  • Sanmatei
Kristo gurutziltzatuaren aurpegia mina islatzen
Santo Kristo Hilzorian, Juan de Mesaren eskultura.

Bergarak arte-ondare erlijioso garrantzitsua du margolan eta eskulturetan; herriko ermitetan, elizetan et jauretxeetan, barreiatuta daude edo egon dira hainbat kalitate mailetako margolan, eskultura eta erretaula. Ezagunena, San Pedro Ariznoako elizan dagoen Juan de Mesaren Santo Kristo Hilzorian eskultura. Barrokoaren pieza gorenetako bat da Kristo gurutziltzatu hau.[51] [52]

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika sailak argitaraturako zerrendaren arabera hauek dira ondasun kalifikazioren bat duten elementuak:[53]

  • San Migeleko Poliptikoa (Monumentu izendapena du)
  • San Pedroko Erretaula Nagusia (Monumentu izendapena du)
  • Santa Marinaren Erretaula Nagusia

Lorategi historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bergarako magnolioa
Bergarako magnolioa

Oso garrantzitsuak izan dira Bergarako Historian eta oraindik ere hiri barenen ikus daitezke. Gerriko berde batek inguratzen du Bergara. Baina hirigune historikoaren barne egituran ere zabalak eta ugariak dira lorategiak zein parkeak.

Horietako asko XIX. mendean eraiki ziren, garaiko estilo ingelesean. Batzuk ongi kontserbatzen dira, baina beste batzuk eraldatu egin ditu azken hamarkadatako hiri garapenak. Komenio kaleko lorategia Olaso dorrearen alde batean dago. Bertan landatu zen Bergarako magnolia. Zuhaitz hau ofizialki bereizia eta babestua dago. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuaren bitartez, Autonomi Elkarteko hainbat zuhaitz “aparteko zuhaitz” bezala izendatu eta babestu zituen.

Errekalde jauregiko lorategia XIX. mendean sortu zen, kanpoko espezie ugari landatu eta ubide-sistema konplexua eraiki zen. Errotaldekoa XIX. mendekoa da ere bai; bertan nabarmentzen da hagin zahar eta handi bat. Irizar jauregiko lorategi txikia, XVII. mendean eraldatu zen ortu batetik sortu zen. Garaiko modari jarraituz, jauregiko jabeek atzera begiratu eta Pizkundeko eran egitea erabaki zuten. Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean inskribatuta dago, Monumentu kategoriako Kultura-ondasun gisa.[54]

XIX. mendeko beste bat, Untzetako jauregiko lorategia, herrian gaur egun herrian Arrizuriaga parkea esaten zaiona. Bertako harribitxia Himalaiako zedro bat da. Laureaga jauregiko lorategia zen jatorriz. XX. mende hasieran sortu zen. Urmaela eta jatorrizko elementu batzuk galdu badira ere, duela 100 urte inguru landatutako hainbat zuhaitzek bertan diraute.

Arkeologia ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balizko Arkeologia Gunea, Estazio arkeologiko edo Arkeologian kontuan hartu behar den Monumentu multzo kalifikazioa duten elementuak Eusko Jaurlaritzaren zerrendaren arabera 98 dira. Horien artean, nabarmenak dira, Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoan, Bergarako lurretan dauden trikuharri, tumulo eta Arribiribilletako zutarria. Erdi Arokoa da, ordea, Iriaun (edo Elosuko) gazteluaren aztarnak.

Bergarar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen gehiago ikus daiteke: Bergararrak kategoria[45]{{zutabeak|kopurua=2|* Domingo Martinez de Irala (1509-1556), esploratzailea eta kolonizatzailea, Rio de Plata eta Paraguaiko Gobernadorea birritan izana.

  • Ines Gurutzetakoa (San Miguel Nepantla, Mexiko, 1651 - Mexiko Hiria, 1695) erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea. "Amerikako Fenix" eta "Hamargarren musa".Aipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako, udalerriko museo bakarra, "Gizarte museoa" da. Zientzietako bildumak ditu, batez ere zoologia, kimika eta fisika. Baina bestelako ondarea ere biltzen, zaintzen ikertzen du eta ezagutzera ematen du, Egoitzan eta lurraldean lan egiten du eta garapen eragile izatea du helburu. Errekalde jauregian dago.

Eskualde mailan, Debagoieneko mankomunitatearen turismo programan parte hartzen du.

Bi ibilbide turistiko nagusiren barruan kokatzen da. Batetik, Deba eta Urola lotzen dituen historiaurreko megalitoak ikusteko Dolmenen ibilbidearen mutur batean kokatuta dago. Bestea, Ignaziotar lurraldea proiektuan parte hartzen du Jesusen konpainiarekin izana duen lotura historikoari esker.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2021-05-31). «Bergarako urdina» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. Berria.eus. «Beste Bergarak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  5. «Bergara | Gakoa» bergarakoeuskara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  6. «Auzoak | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  7. a b c (Gaztelaniaz) «La fundación de Villanueva de Vergara» El Diario Vasco 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. «Historia | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. (Gaztelaniaz) «Presentación - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  10. Azpiazu, José Antonio. (2011). Esa enfermedad tan negra : la peste que asoló Euskal Herria (1597-1600). Ttarttalo ISBN 978-84-9843-316-6. PMC 743393897. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  11. «Historia - Antzuolako Udala» antzuola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  12. «Historia - Euskalerriaren Adiskideen Elkartea» bascongada.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  13. «TAVEX - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  14. «Historia | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  15. a b https://eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/bergara.html
  16. EAJ-PNVko Juanjo Alberdi da Bergarako alkate berria
  17. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  18. a b «Osatu da Gorka Artola Alberdi alkate duen udalbatza berria» Bergarako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  19. a b «Gorka Artola: "Pozez, ilusioz eta arduraz hartzen dugu alkatetza"» Goiena 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  20. «Udal hauteskundeak 2023 - Bergara - Goiena.eus» goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  21. a b c d e (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  22. «Bergara» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  23. «Ezustekorik gabe, Gorka Artola berriz ere Bergarako alkate» Goiena 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  24. «Seminarixoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  25. «Laboratorium Museoa - Turismoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  26. «Liburutegia | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  27. «Zabalotegi aretoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  28. «Aroztegi aretoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  29. «Udal Artxiboa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  30. «Hezkuntza, gazteria eta partaidetza | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  31. a b «Hezkuntza, gazteria eta partaidetza | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  32. «Bergarako Kirol Zerbitzua» www.bergarakirola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  33. a b «Kirol zerbitzua | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  34. «Udal zerbitzuak | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  35. «Udaltzaingoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  36. «Gizarte etxea – Jubilatuen etxea | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  37. «Egoitza | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  38. «Udal Euskaltegia | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  39. «Lanbide | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  40. «Okina Salsamendi, Migel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  41. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  42. a b «Bergara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  43. «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  44. «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  45. a b Zubimendi, Mikel. (2024). Han egon zen. Jose Luis Elkoro bizitza bete bat. Txalaparta, 115 or. ISBN 9788410246010..
  46. Mundu mailan egiten den deialdi bat eta sareen bitartez zabaldu dena. Zuzenean taldeka marrazteko elkartzen dira (crawl), denbora motzean zirriborro edo bozeto (sketch) bat egiteko baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko.
  47. Elkoroberezibar, Miguel Angel. (2018). Pol-Pol M.T. Bergarako hisotria sozial bat. 1924-2017. Pol-Pol Mendizale Taldea, 10 or..
  48. Txapa Irratia 97.20 FM | Bergarako Irrati Librea Zuzenean!. (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  49. Agarre monumentu-multzoaren izendapena EHAAn
  50. Aranburu, Xabier. (1993). Bergarako ermitak. Bergarako Udala.
  51. (Gaztelaniaz) «Cristo de la Agonía: la cumbre de los crucificados de Juan de Mesa vuelve al siglo XVII» Pasión en Sevilla 2018-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  52. ARANBURU, XABIER (koord). (1993). Bergara, ondare artistikoa. Bergarako Udala. Gipuzkoako Foru Aldundia, 9 or..
  53. Ondare higigarriakontsultatzea. Ondarea. Kultura Ondarea.. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  54. AGINDUA, 2009ko martxoaren 17koa, Kultura sailburuarena, Bergarako Irizar jauregiko lorategia (Gipuzkoa) monumentu kategoriako kultura-ondasun deklaratzen duena, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean.. Eusko Jaurlaritza, 2231 or. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Monumentuei buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]