Aberrazio kromatiko
Itxura
Optikan, aberrazio kromatikoa distortsio mota da, non leiar baten okerraren ondorioz kolore guztiak ez diren era egokian fokatzen konbergentzia puntu berean. Distortsio hau, leiarrek argiaren uhin-luzera desberdinetarako errefrakzio-indize desberdina dutelako gertatzen da. Errefrakzio-indizea uhin-luzera handituz batera txikitzen da.
Aberraziko krometatikoa koloretako "ertz" modura agetzen da irudi bateko eskualde ilunak eta argiak banatzen dituzten mugetan, ezin denean argi ikusgaieko kolore guztiak puntu berean fokatu. Leiar bateko f foku-distantzia, n errefrakzio-indizearen menekoa denez, argiaren uhin-luzera desberdinak posizio desberdinetan fokatuko dira.