Theodore Hall
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Theodore Hall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Theodore Alvin Holtzberg |
Jaiotza | Far Rockaway, 1925eko urriaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cambridge, 1999ko azaroaren 1a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko minbizia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Zientzietako Masterra Townsend Harris High School (en) (1937 - 1940) Queens College (en) (1940 - 1942) Harvard Unibertsitatea (1942 - 1944) Zientziatan graduatua : fisika |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Izengoitia(k) | MLAD |
Theodore Alvin Hall, (New York, 1925ko urriaren 20a-Cambridge, 1999ko azaroaren 1a) Estatu Batuetako fisikari bat izan zen. Manhattan Proiektuan lan egin zuen eta Sobietar Batasunari informazioa pasatu zion.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Theodore Alvin Holtzberg New York hirian jaio zen. Bere aita sobietar lurraldetik ihesi egin zuen eta Theodore New Yorken jaio zen. Bere Ama, Theodore Harvard Unibertsitatean zegoenean hil zen. Txikitatik oso azkarra zela erakutsi zuen, batez ere matematika eta fisikan, eta bere anaia nagusiak, Edward, asko irakatsi zion. 3 kurtso aurreratu zituen, eta 1940ean, Queens Collegean sartu zen 14 urte zituela. Bi urte geroago, Harvard Unibertsitatean sartu zen eta 1944ean bukatu zuen, 18 urte zituela. 1936an, bere anaia nagusiak eta berak abizena aldatu zuten Hall abizenagatik.
Manhattan Proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urte zituenean, bere maisuak, John Van Vleck, Theodore Manhattan Proiekturako proposatu zuen. Bertan fisikari gazteena izan zen.
Lehenengo, Little Boy bonbaren uranioaren masa kritikoa deskribatzen lagundu zuen. Geroago, inplosio sisteman lan egin zuen (Fat Man bonbak erabiltzen zuen sistema). 1944ko udan, Alemania guda galtzen ari zela eta Alemaniak bonba ez zuela sortuko sumatu zuen. Momentu horretan, Estatu Batuak bonbaren monopolioa izatearen arriskuaz konturatu zen. Gainera, Manhattan Proiektuko zuzendariak, Leslie Groves generalak, afari batean fisikari batzuei esan zien Estatu Batuetako bonba atomikoaren helmuga Sobietar Batasuna zela. Horren ondorioz, Josef Rotblat fisikariak proiektua utzi zuen, eta Niels Borh eta Leo Szilard bezalako beste fisikari batzuk Roosevelti lehenengo eta Trumani ondoren, eskutitz bat bidali zioten. Gertakari hauen ondorioz, Ted Sobietar Batasunari informazioa pasatzen hasi zen 1944ko urrian. Garai hartan, Amtorg konpainia bisitatu zuen, New Yorkeko hirian. Han, Sergey Kurnakoven kontaktua pasa zioten. Saville Sax izeneko bere lagun minari kontaktu bera pasa zioten. Theodoren izen sekretua MLAD ("gazte" errusiarrez) zen, eta Savillerena STAR ("zahar" errusiarrez), Theodore Saville baino urtebete gazteagoa baizen.