Edukira joan

Teofilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teofilo

bizantziar enperadore

829ko urriaren 2a - 842ko urtarrilaren 20a
Mikel II.a - Mikel III.a
Bizitza
Jaiotza813
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla842ko urtarrilaren 20a (28/29 urte)
Familia
AitaMikel II.a
AmaThekla
Ezkontidea(k)Teodora II.a
Seme-alabak
LeinuaAmorian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Teofilo (grezieraz: Θεόφιλος, Theophilos; 813Konstantinopla, 842ko urtarrilaren 20a) Bizantziar enperadorea izan zen 829-842 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako bigarren agintaria izan zen.

Aita ez bezala, ikonoklasta sutsua zen. 823ko ediktu baten bidez, ikonoak debekatu zituen. Askotan aipatu da aurkariekin erabiltzen zuen ankerkeria, baina kontakizun hauek, ziur asko, puztuta daude[1].

Jargoira igo zelarik, siziliarrak sarrazenoen kontra borrokatzen ari ziren, baina ezin izan zien lagundu, indar guztiak Bagdadeko kalifen aurkako gerran jarri zituelako. Teofilok berak hasi zuen gerra hau. Izan ere, agintaldiaren hasieran, Pertsiako zenbait iheslariri babes emana zien. Horietako bat, Theophobos, enperadorearen arreba Helenarekin ezkondu eta Inperioko jeneraletako bat izatera iritsi zen. Gerlaren hasiera arrakastatsua izan zen bizantziarrentzat, 837an Samosata eta Zapetra, Al-Mu'tasim kalifaren sorterria, hartu eta suntsitu baitzituzten. Al-Mu'tasimek, mendeku egarriz, armada handia bildu zuen. Dibisio batek Teofilo buru zuen bizantziar armada azpiratu zuen, eta besteak Amorium, Frigiar dinastiaren sorlekua, setiatu. Hiriak berrogeita hamabost egunez heroikoki eutsi zuen, baina 838ko irailean Al-Mu'tasimen eskuetara erori zen. Amorium erraustu, 30.000 biztanle hilarazi eta gainerakoak esklabo saldu zituzten. Teofilo, kolpe latz hau inoiz gainditu gabe, 842 hasieran hil zen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Theophilus Encyclopædia Britannica Eleventh Edition (1910-1911)


Aurrekoa
Mikel II.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
829-842
Ondorengoa
Mikel III.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teofilo Aldatu lotura Wikidatan