Nizeako Inperioa
Nizeako Inperioa Βασιλεία τῶν Ῥωμαίων Basileía tôn Rhōmaíōn | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1204 – 1261 | |||||||
Autokrazia | |||||||
Latindar Inperioa, Nizeako Inperioa, Trebizondako Inperioa eta Epiroko Despoterria. Mugak ezezagunak dira. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Nizea (de iure) Nymphaeum (de facto) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Greziera | ||||||
Erlijioa | Eliza Ortodoxoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Nizeako Inperioa (grezieraz: Βασιλεία τῶν Ῥωμαίων) estatu greko bizantziarra izan zen, Bizantziar Inperioko aristokraziak 1204. urtean sortutakoa, Konstantinopla gurutzatuen esku geratu zenean. Hiriburua Nizea zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1204an, guratzatuek Konstantinopla hartu zutelarik, Teodoro I.a Laskaris enperadoreak Nizeara ihes egin zuen bere jarraitzaile batzuekin; han estatu berri bat sortu zuen, Bizantziar Inperio berria eratzeko eskaerari erantzunez. Inperioa Asia Txikiko eta Greziako lurretara zabaldu zen, baita Epiro Despoterrira ere. Berez, inperio- eta erlijio-boterez Bizantziar Inperioaren ondorengo zuzena zenez, eskualdeko bizantziarrak erakarri zituen, ekonomia-, biztanleria- eta kultura-garapen handia lortuz.
1261. urtean Mikel VIII.a Paleologo enperadoreak eta Alexis Estrategopoulos jeneralak Konstantinopla berriz konkistatu zutenean amaitu zen Nizeako Inperioaren aldia, Bizantziar Inperioa berrezarri egin zutelako.
Nizeako Inperioko enperadoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nizeako Inperioko enperadoreak Laskaris dinastiakoak izan ziren:
- Konstantino Laskaris (1204)
- Teodoro I.a Laskaris (1204-1222)
- Joan III.a Dukas Vatatzes (1222-1254)
- Teodoro II.a Laskaris (1254-1258)
- Joan IV.a Dukas Laskaris (1258-1261)
- Mikel VIII.a Paleologo (enperadorekidea, 1259-1261)