Savoia (eskualdea)
Savoia | |||
---|---|---|---|
Savoie Savouè Savoia Sapaudia | |||
Ereserkia: Les Allobroges (en) | |||
| |||
Lage von Savoien in Europa (Karte).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Chambéry 45°33′59″N 5°55′15″E | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 10416 | ||
Mugakideak | Geneva kantonamendua, Valais kantonamendua, Aostako Harana, Piemonte, Alpe Garaiak, Isère eta Ain | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.250.423 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
|
Savoia (Frantsesez: Savoie, Frankoprovenzeraz: Savouè, Italieraz: Savoia, Latinez: Sapaudia) Arpitaniako hegoaldean eta Alpeetako iparmendebaldean dagoen Frantziako eskualde historikoa eta Savoiako etxearen jatorrizko lurraldea da. 1860an, Turingo itunaren bidez, Frantziak beretu zuen. Gaur egun bi departamentutan banaturik dago: Savoia eta Savoia Garaia.
Askotan, izen bereko departamendutik bereizteko, Pays de Savoie deitzen zaio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldetik Léman aintzirak inguratzen du, ekialde eta hegoaldetik Alpeetako gailurrek (Chablais mendigunea, Mont Blanc mendigune, Petit-Saint-Bernard mendatea, L´Iseran mendatea, Mont-Cenis mendatea, Arves mendigunea, Belledonne), hegoaldetik Les Marches eta Le Pont-de-Beauvoisin udalerriek, Dofinerriko mugan, hegomendebaldetik Chartreuse mendiguneak eta mendebaldetik Rodano eta Guiers ibaiek.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Savoia, hasieran eremu txiki bat (pagus) besterik ez zena, XI. mendetik aurrera konderria eta 1416tik aurrera 11.000 km² baino gehiagoko dukerria izan zen. Umberto I.a, Savoiako kondea izan zen Savoiako etxearen sortzailea. Ondorengo konde eta dukeen agindupean Frantziako erresumaren eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren arteko estatu burujabea izan zen. XVIII. mendearen hasieran Savoiako dukeak Sardiniako errege bilakatu ziren. Iraultzaren ondoren Frantziak Savoia inbaditu zuen eta Lehen Inperioaren parte izan zen. Parisko itunaren (1814) ondoren Sardiniako Erresumari itzuli zitzaion[1].
1860an, Vittorio Emmanuele II.a Savoiakoa Italiako errege bihurtu zenean, Frantziak Savoia anexionatu zuen (Turingo ituna). Anexioari legezko itxura emateko asmoz herri kontsulta bat antolatu bazen ere, historialari askok iruzurra izan zela aitortzen dute[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alain CERRI: History of Savoy - Histoire de la Savoie
- ↑ Allande SOKARROS: Iruzurraren 150. urteurrena[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Savoiako historia, ondare eta artxiboak
- (Frantsesez) Savoiako museo birtuala
- (Ingelesez) Franco-Provençal Ethnologue.com
- Les Allobroges, 1856 Savoiako ereserkia Youtuben