Richard Nixon
Richard Milhous Nixon (Yorba Linda, Kalifornia, 1913ko urtarrilaren 9a - New York, 1994ko apirilaren 22a) estatubatuar politikaria izan zen. Estatu Batuetako 37. presidentea izan zen 1969–1974 bitartean. Dimisioa eman behar izan zuen Watergate eskandaluagatik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean Alderdi Errepublikanoko kide egin zen, eta 1951n senatari hautatu zuten. Gogor jardun zuen komunistatzat salatzen zituen funtzionarioen aurka. 1952tik 1960 arte presidenteorde izan zen, eta presidente gisa jardun zuen Eisenhower gaixorik egon zen bitartean ere. 1960an, Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan, baina John F. Kennedy demokrata gailendu zitzaion.
1968an presidente hautatu zuten. Barne-politikan, gogor zapaldu zituen Vietnamgo Gerrak eragin zituen protesta eta iskanbila larriak, eta arrazakeriaren aurka borrokatzen ziren beltzen erakundeak. Kanpo-politikan, Vietnamgo Gerra izan zuen arazo nagusia; konponbide gisa Estatu Batuetako gudarostea pixkanaka handik ateratzen saiatu zen baina, aitzitik, vietnamizazio-politika horrek Indotxina osora hedatu zuen gerra; 1972an, bonbardaketa latzak agindu zituen Hanoin eta Hai Phongen, baina, Estatu Batuek gerra galdua zutela ikusirik, azkenean bake-hitzarmen bat negoziatu behar izan zuten vietnamdarrekin. Txinako Herri Errepublikarekin hitzarmenak egin zituen Estatu Batuetako lehen presidentea izan zen. Bestalde, arma estrategikoen kopurua mugatzeko hitzarmenak egin zituen Sobietar Batasunarekin.
1972an berriro izendatu zuten presidente. Israeldarrei lagundu zien Yom Kippur Gerran, eta 1973ko Txileko estatu kolpean Augusto Pinocheten alde esku hartzeko agindu zuen. Henry Kissinger estatu-idazkariak eragin handia izan zuen haren kanpo-politikan. 1974ko abuztuaren 9an, kargua utzi behar izan zuen Watergate auziagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nixon fundazioaren webgunea, nixonfoundation.org
- (Ingelesez) Richard Nixonen biografia Etxe Zuriaren webgunean, whitehouse.gov
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |
- 1913ko jaiotzak
- 1994ko heriotzak
- Gerra Hotzako biografiak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko politikariak
- Kaliforniarrak
- Istripu zerebrobaskularrak hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako ofizialak
- Ameriketako Estatu Batuetako antikomunistak
- Kaliforniako politikariak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala
- Richard Nixon