Edukira joan

Potsdam

Koordenatuak: 52°24′N 13°04′E / 52.4°N 13.07°E / 52.4; 13.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
Potsdam
Potsdam
unibertsitate-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
AlkateaMike Schubert (en) Itzuli
Izen ofizialaPotsdam
Jatorrizko izenaPotsdam
Posta kodea14467, 14482, 14469, 14471, 14473, 14476, 14478 eta 14480
Udalerri kodea12054000
Geografia
Koordenatuak52°24′N 13°04′E / 52.4°N 13.07°E / 52.4; 13.07
Map
Azalera188,26 km²
Altuera35 m
MugakideakBerlin, Potsdam-Mittelmark District (en) Itzuli, Havelland District (en) Itzuli eta Stahnsdorf
Demografia
Biztanleria185.750 (2022ko abenduaren 31)
2.596 (2021)
alt_left 96.308 (%51,8) (%48,2) 89.442 alt_right
Dentsitatea987 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia033208, 033201, 0331
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLuzerna, Opole, Bonn, Perugia, Jyväskylä, Bobigny, Sioux Falls, Minsk eta Kaliningrad
MatrikulaP
potsdam.de

Potsdam Alemaniako ipar-ekialdeko hiria da, Brandenburgo estatuko hiriburua. Berlin hiriaren hego-mendebalean dago, 38 kilometro eskasera. 156.906 biztanle ditu (2010).

Havel ibaiaren ondoan dago Potsdam, eta hainbat aintzirek inguratzen dute; Jungfernsee, Tiefer See eta Heiliger See dira hirian bertan txertatuta daudenak, baina kanpoaldean handiagoak diren Templiner See, Schwielow See, Großer Wansee eta Großer Zernsee daude. Parke ugari ere baditu, Sanssouci parke famatua, Babelsberg, Neuer Garten, Volkspark Klein-Glienicke eta Düppeler parkeak besteak beste.

Brontze Arotik populatua izan da Potsdam ingurua eta Kornelio Tazito idazle erromatarrak "Magna Germania" lurraldearen barnean kokatu zuen I. mendean.

Potsdam bera VII. mendearen inguruan sortu zuten bertara iritsitako eslaviarrek. Otto III.a enperadoreak 993 urtean Poztupimi gaztelua eman zion Quedlinburgeko abatetxeari. 1317rako jadanik asentamendu txiki bat sortua zen gazteluaren inguruan eta 1345ean herri eskubideak jaso zituen. 1573an oraindik bi mila biztanle eskes zituen merkatal herri txiki bat zen eta Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) populazioa erdira jeitsi zitzaion.

Potsdamgo merkatu zaharra, 1837an
Potsdamgo Konferentzia: Churchill, Truman eta Stalin, 1945ean.

Hohenzollern dinastiari zegokionez Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoaren ehiza eremu gogokoena bihurtu zen. 1685ean Luis XIV.a Frantziakoak Frantziako erlijio bakar katolizismoa ezartzerakoan Frederiko Gilen I.ak Potsdamgo Ediktoa kaleratu zuen, Frantziatik ihesi zetozen hugonoteak hartuko zituela esaten zuena. Horrela, Frantziako hugonoteez gain, errusiarrak, herbeheretarrak eta bohemiarrak iritsi ziren Potsdamera, populazioa handituz eta ekonomikoki bultzada handia emanez.

Urteek aurrera egin ahala Prusiako Erregeen egoitza bihurtu zen Frederiko Handiaren garaian (1740-1786), eta berehala Prusiako behin-behingo hiriburu. Jauregi ederrak eraiki ziren, Sanssouci eta Neues Palais besteak beste, bai eta rokoko lorategi zabalak ere. 1815ean Brandenburgoko probintziako hiriburu bihurtu zen, hasieran Berlinekin lehian, eta Berlin probintziatik banatu ondoren hiriburu bakar gisa gaur egunerarte.

XX mendea hasi zenean Berlin zen Alemaniako hiriburua baina erregearen gortea Potsdamen zegoen. Lehen Mundu Gerraren hasiera Potsdamen sinatu zuen Gilen II.a enperadoreak, bai eta lau urte beranduago gerraren amaiera eta bere abdikazioa ere. Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan ere bertan izan zen, 1945ean, Potsdamgo Konferentzia: Truman, Stalin eta Churchillek (Churchillen ordezkari Attlee izan zen) gerra ondoren eman beharreko urratsak (bake hitzarmenak, Alemaniaren okupazioa, lurraldetasun eta ekonomia arazoak, gerrako kriminalen aurkako epaiketak) zehaztu zituzten bilera honetan.

Potsdam Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Potsdameko barrutiaren hiriburu. 1990an Alemania batzerakoan berriz ere Brandenburgoko estatuaren hiriburu bihurtu zen.

Industrian (mekanika, kimika industria, botikagintza, ehungintza, janari industria, doitasun tresneria, makineria) oinarritua da ekonomia jarduera gehiena.

Alemaniako film industriako zati handi bateko egoitza ere bada.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sanssouci jauregiaren goitiko ikuspegia.

Prusiako Versailles ezizenaz ere ezagutzen da hiria, monumentuak direla eta, XVIII. mendekoak bereziki. 1990 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Potsdameko jauregiak.

Potsdam herrian bertan aipagarriak diren hainbat elementu ere badaude, hala nola:

  • Merkatu plaza zaharra (Alter Markt): Potsdameko alde historikoa da. Bertan 1662an eraikitako Hiriko jauregi ederra (Stadtschloß) egon zen, baina aliatuen bonbaketek nabarmen kaltetu ondoren Ekialdeko Alemaniako agintariek behera botatzea erabaki zuten. San Nikolas eliza neoklasikoa bertan dago oraindik, bere kupula handiarekin, bai eta udaletxe zaharra ere (Altes Rathaus) 1753ko eraikina.
  • Holandarren auzoa (Holländisches Viertel): Potsdamgo ediktoaren ondoren etorri ziren herbeheretarrek sorturiko auzoa da. Bi kaleren ertzetan holandar estiloko etxeek osatzen dute auzo berezi hau.
  • Brandenburgoko kalea (Brandenburger Strasse): Alde zaharreko kale nagusia da. ekialdeko muturrean San Pedro eta San Pabloren eliza dago (Sts Peter und Paul kirche) eta mendebaldean Brandenburgoko atea (Brandenburger Tor).

Potsdameko futbol talderik loriatsuena emakumezkoen 1. FFC Turbine Potsdam taldea da, Alemaniako azken hiru ligak irabazi dituelarik.

Bestalde aipatzekoa da Potsdameko Jauregien maratoia (Potsdamer Schlössermarathon), urtero ekainean egiten dena.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potsdam ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Die Partnerstädte der Landeshauptstadt Potsdam» www.potsdam.de (Noiz kontsultatua: 2010-09-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]