Edukira joan

Piran

Koordenatuak: 45°31′37″N 13°34′08″E / 45.527°N 13.569°E / 45.527; 13.569
Wikipedia, Entziklopedia askea
Piran / Pirano
Piran
Pirano
Piran-Pirano
herria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaKostaldea-Karst
AlkateaPeter Bossman
Izen ofizialaPiran
Pirano
Jatorrizko izenaPiran
Pirano
Posta kodea6330
Geografia
Koordenatuak45°31′37″N 13°34′08″E / 45.527°N 13.569°E / 45.527; 13.569
Map
Azalera44,6 km²
Altuera7 m
Demografia
Biztanleria3.787 (2023ko urtarrilaren 1a)
−15 (2022)
alt_left 1.861 (%49,1) (%49,4) 1.869 alt_right
Dentsitatea85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia5
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakŁańcut, Acqualagna, Aquileia, Bjugn, Castel Goffredo, Indianapolis, Keszthely, Ohrid, Valletta, Venezia, Vis (en) Itzuli eta Mangalia (en) Itzuli
MatrikulaKP
https://www.koper.si www.koper.si

Piran (italieraz: Pirano), Esloveniako hiria da, Kostaldea-Karst eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 17.491 biztanle ditu, hauetatik 4.092 herrigunean. Esloveniako kostaldean dagoen hiru herrietako bat da, Piranoko badiaren ertzean kokaturik dago, Itsaso Adriatikoan, Koperretik 18 kilometro eskasera.

Ez da ezagutzen Piranen fundazio data, biana izena grekerazko pyrranos ("gorria") hitzetik etor liteke, eremuko lur gorriarengatik jarrita.

Piran ofizialki elebiduna da, esloveniera eta italiera hartzen ditu bere baitan, hortik Piran-Pirano izena.

Lehen asentamentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. Nekazariak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren baina pirata jokaera ere izan zuten. K.a. 178an erromatarrek konkistatu zuten eremua eta 177an villa rusticae batzuk altxatu zituzten.

VI mendean avaroek eta eslaviarrek erromatarrak bidali egin zituzten eta VII mendean bizantziarrek Piran gotortu egin zuten. 788an frankoek konkistatu zuten eta ordutik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen.

1812an, Napoleondar Gerretan, itsasontzi frantziar eta ingelesen arteko borroka izan zen bertan. XIX mendearen bukaeran Piran Austria-hungariako Inperioaren parte bihurtu zen eta 1918an inperioa desegin ondoren Jugoslaviaren parte izan zen 1992an Esloveniak askatasuna lortu zuen arte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Jurgi eliza: XII mendean jadanik bazen eliza bertan baina XVII mendearen hasieran veneziar pizkundeko estiloan berria eraiki zen.
  • Tartini enparantza.
  • Sečovlje gatzagak.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]