Mitraismo
Mitraismo izena (persieraz: مهرپرستی) ematen zaio ekialdeko Mediterraneoan garai helenistikoan (K.a. II. mendean seguruenik) sortutako erlijio misteriko bati. Handik, ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar barreiatu zen. Mitraismoaren jainko nagusia Mitra da, persiar jatorriko Mitra jaikoa, edo, hobe esanda, haren aldaera bat.
Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan gertatu zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen artean arrakasta berezia izan zuen. Konstantino I.a enperadoreak kristautasuna onartu zuenean, Mitraismoa nahiko azkar desagertzen hasi zen[1], eta391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Mithraism | Definition, History, Mythology, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mithraism. World History Encyclopedia.