Kastorea karraskarien ordenako kastoridoen familiako animalia da. Animalia txikia den arren, Ipar Amerikako "karraskari handiena" titulua du eta lurreko bigarren karraskaririk handiena da. Kastoreak, ipar hemisferioan bizi dira.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastoreak bi ebakortz handi ditu, eta egurra marruskatzeko, elikatzeko eta defendatzeko erabiltzen ditu. Kastoreen ezaugarri nagusiak hauek dira: Ezkataz betetako isats zapala, bost behatzeko lau hanka motz eta gaztaina-koloreko ile mehea. Kastoreen tamainari dagokionez 1,20 metro luze neurtzera heldu ahal dira eta beren isatsa 30 cm-koa izan ohi da. Beren pisuari dagokionez 11 eta 30 kilogramo artean pisa dezakete.
Zenbat mota daude?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]KASTOREAK EUSKAL HERRIAN
Europako kastorea gure faunaren berezko espeziea da. Baina XVIII. mendeko ehiza eta giza presioaren ondorioz, espezie hori desagertu egin zen Iberiar penintsulan eta ia erabat Europan. 2003an, ordea, Belgikako talde ekologista batek legez kanpo 18 europar kastore askatu zituen Aragoi ibaian. Talde ekologistak askatutako kastore horiek ugalduz joan ziren eta Aragoiko, Nafarroa Garaiko eta Errioxako errekak kolonizatuz.
Kastoreen bi mota daude:
-Europarra: Tenperatura baxuko eskualdeetan bizitzea maite duen animalia da. Batez ere Errusian bizi da. Gizakiak nahiko harrapatzen duen animalia denez, Espainian eta Ingalaterran desagertzeko arriskuan egon izan da. Bere neurriak kastore amerikarrarenak baino txikiagoak dira.
-Amerikarra: Gehien ezagutzen den kastorea. Bere ilearen edertasuna dela eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon asko ehizatzen da. Hala ere, ez da desagertzeko zorian dagoen animaliatzat hartzen.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastore baten bizitza 15 urtera arte luza daiteke. Gatibu dagoenean, animalia horrek 20 urtera arte luza dezake bere bizitza. Izaera monogamoko animalia da, hau da, bikote bat aurkitzen dutenean berarekin bizi daitezke bizitza osoan zehar. Hauek gehienez 2 urtez bizi dira gurasoekin, urte hauen ondoren, kastoreek bere norabidea hartzen dute. Denbora horretan, haien ondoren jaiotako anai-arrebei laguntzen diete.
Kastoreen ugalketari dagokionez, hauek hiru urterekin iristen dira beren heldutasun sexualera. Emeak bi eta lau kume bitartean izaten ditu. Bi urte betetzean, kastoreak gurasoen gordelekuan bizi dira oraindik, eta, beraz, euren anai-arrebak elikatzen eta zaintzen lagundu behar dute.
Nola bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastorea ipar hemisferioan bizi den animalia bat da. Animalia honen habitata ibaietatik eta basoetatik gertu dago. Kastoreak laku, erreka eta ibaietan etxebizitzak eraikitzeko duten gaitasunagatik ezagutzen eta nabarmentzen dira. Adibidez ur-korronteak blokeatzen duten egiturak garatzen dituzte, zuhaitzetatik ateratzen dituzten enbor zatiekin. Kastoreek eraikitako egiturek uholdeak kontrolatzen eta hezeguneak garatzen laguntzen dituzte. Egitura hauek egiteko kastorea bere bi ebakortz luzeez baliatzen da. Kastoreak beraiek eraikitzen dituzten urtegietan bizi dira. Ibai ertzeko makal eta sahatsetan eragiten dituzten kalteez beste, ez diote kalte larririk eragiten gizakiari.
Kastoreak sortzen dituzten egiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastoreek sortzen dituzten egiturek igarabentzako, uretako arratoientzako, arrainentzako, ahateentzako eta anfibioentzako etxebizitzak sortzeaz gain, lurretik datozen kutxatsaileak iragazteko balio dute. Horretaz gain, kastoreak, haien hortzekin enborra moztu, eta dikeak eraikitzen dituzte ibaietan.
KASTORRAREN ETSAIAK
Kastoreen etsai nagusiak otsoak, azeri eta igabarak dira. Kastoreek hauetatik babesteko urtegietan gordelekuak eraikitzen dituzte. Etsai hauetaz gain kastoreak badu beste etsai garrantzitsu bat, hain zuzen, gizakia. Historian zehar kastorea oso ehizatua izan da, honen gaztaina-koloreko ile leuna jantziak egiteko erabili izan baita. Hauek Ipar Amerikan eta Europan oso ehizatuak izan dira, ehiza honen ondorioz historian zehar hauen bizi itxaropena arriskuan jarri izan da.
Zer jaten du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastorearen elikadurari dagokionez, kastoreak belarjaleak dira eta ibai edo laku baten ertzean aurkitzen duten ia edozein landare jangarri jaten duten arren, nahiago dute zenbait elikagai beste batzuk baino.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kastore europarra
-
Kastore amerikarra
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kastorea batez ere gauekoa da, bere denbora gehiena jaten eta eraikitzen ematen du. Kastoreek urmaelak egiteko harrapakinak sortzen dituzte, bizitzeko leku gogokoena. Presak adarrak ehunduz sortzen dituzte, zuhaitzak hortzekin moztuz eta eraikuntza buztinarekin iragazgaiztuz. Presak zenbait metro luze eta 2 metro altu izan daitezke.
Kastoreak igerilari bikainak dira eta 15 minutura arte egon daitezke urpean. Asaldaturik, isatsez jotzen dute ura, beste batzuei ur azpian babes daitezen ohartaraziz. Ez dute hibernatzen, baizik eta aldizka ateratzen dira aterpetxetik negu osoan zehar, urpeko ezkutaleku batetik janaria lortzeko, izoztutako gainazalaren azpian, inguruetan ainguratuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Castor - Información, características y curiosidades» Animapedia 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «▷ CASTORES | CUÁNTO VIVEN, DÓNDE VIVEN y QUÉ COMEN» Cuánto viven 2018-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).