Ipar hemisferioa Lurrean Ipar polotik Ekuatorera iristen den zatia da. Edo, bestela esanda, Ekuatoretik iparraldera dagoen zatia.
Europa eta Asia osorik sartuta daude Ipar hemisferioaren barruan; baita Ipar Amerika eta Erdiko Amerika osoa ere, Amazonas eskualdea eta Afrikaren zati handi bat ere. Guztien artean, lehorreko lurren bi heren daude hemisferio honetan (zatirik handiena, beraz), eta hemisferioaren %40 estaltzen dute.
Munduko biztanleriaren %80 bizi dira Ipar hemisferioan, Txinan eta Indian batez ere. Herrialde industrializatu eta aberats gehienak daude hemisferio honetan; horregatik "Munduko Iparraldea" herrialde aberatsen sinonimotzat hartzen da.
Urtaroak Hego hemisferioaren alderantziz gertatzen dira: Ipar hemisferioan, uda ekainetik irailera bitartean izaten da, eta negua abendutik martxora bitartean. Hego hemisferioan, alderantziz izaten da.