Julian Iantzi
Julian Iantzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julian Iantzi Mitxelena |
Jaiotza | Woodland, 1967ko azaroaren 4a (57 urte) |
Herrialdea | Nafarroa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Julian Iantzi Mitxelena (Woodland, Kalifornia, 1967ko azaroaren 4a) telebista aurkezle euskaltzalea eta jeltzalea[1][2] da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarkadan, Julianen gurasoek —Angel Iantzi eta Txelo Mitxelena— Lesakatik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten, bizimodu hobe baten bila. Hogeita hiru urte igaro zituzten han, hamahiru artzaintzan eta beste hamar etxalde batean. Euren hiru seme-alabak Kalifornian jaio ziren eta Dixon udalerrian bizi izan ziren Lesakara itzuli arte.[3] Bi arrazoi nagusitu ziren Lesakara bueltatzeko bidea hartzerakoan; batetik, familia Lesakan izatea, eta bestetik, seme-alabak eskolaratu behar izatea.
Telebista-aurkezleak zazpi urte zituela, euskaraz eta ingelesez baino ez zuen hitz egiten. Gainera, Espainian frankismoak gogor eraso zion euskarari. Segur aski garai hartako debekuek eranaraziko zioten gaur egungo euskal zaletasuna. Horrexek motibaturik, Mintzapraktika programaren partaide da eta euskararen aldeko hainbat hitzaldi eman izan ditu Euskal Herriko toki askotan.[4]
Lana hedabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julianen telebistako ibilbidea Euskal Telebistako casting batean bere burua ezagutarazi zuenean hasi zen. Ondoren, Canal 4k eman zion bere lehen aukera.[5] Harrezkeroztik, ETBn hartu zuen ospea askotariko reality show-ak aurkeztuz: Basetxea, Begia gose, Sorginen laratza, La flecha amarilla eta El conquistador del fin del mundo.[6]
Espainiako telebista kateetan ere aritua bada ere (Antena 3, Cuatro) El conquistador reality-aren bidez lortu du izena zabaltzea. Abentura-reality show-aren gidari, hamasei partaideak zuzentzen ditu Faro les Eclaireurseraino, munduaren azken muturreraino, hain zuzen ere. Partaideek (zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko bi taldetan banatuta; nahiz eta azken urtealdian hogeita lau partaide eta hiru talde izan diren) Patagoniako klima gogorrari, bizi baldintzei zein proba gogorrei aurre egin behar diete. 2005ean lehen aldiz eman zen telesaioaren helburua ikurrina El Faro del Fin del Mundo-raino eramatea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Tenemos personas, tenemos proyecto, tenemos partido», Urkullu Lehendakaria bloga, 2009-01-25.
- ↑ (Gaztelaniaz) David Yurre: «Porque le conozco», Ahopeka bloga, 2012-10-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20150213113408/https://www.blogseitb.com/rogeblasco/2015/01/26/julian-iantzi-al-encuentro-de-la-cultura-vasca-en-el-jaialdi-de-boise-2015/
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.gordexola.net/es-ES/Eventos_Nuevos/Paginas/20141023_Charlaparaimpulsarelusodeleuskera.aspx
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20150205153132/https://www.cuatro.com/mas-de-cuatro/EXCLUSIVA-Julian-Iantzi-Billete-Brasil_2_1178655126.html
- ↑ https://www.ivoox.com/julian-iantzi-conquisek-uste-baino-zeresan-handiagoa-emango-audios-mp3_rf_3984677_1.html