Gilen II.a Ingalaterrakoa
Gilen II.a Ingalaterrakoa | |||
---|---|---|---|
1087ko irailaren 26a - 1100eko abuztuaren 2a ← Gilen I.a Ingalaterrakoa - Henrike I.a Ingalaterrakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Normandia, 1060 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | New Forest, 1100eko abuztuaren 2a (egutegi gregorianoa) (39/40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Winchesterreko katedrala | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Gilen I.a Ingalaterrakoa | ||
Ama | Matilde Flandriakoa | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Normandy (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea | ||
Gilen II.a[1] (Normandiako dukerria, 1056 inguru — New Forest, Ingalaterra, 1100ko abuztuaren 2a), izengoitiz Gilen Gorria (ingelesez: William Rufus edo William the Red) deitua, 1087-1100 bitartean Ingalaterrako erregea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gilen Konkistatzailearen bigarren semea zen. Aitak konkistatutako Ingalaterrako erresuma jarauntsi zuen 1087an, Roberto anaia zaharrenak Normandiako dukerria jasotzen zuen bitartean. Bi anaiek elkarren kontra borrokatu zuten 1096 arte. Orduan, Robertok Normandia utzi zion Gileni eta Lur Santura joan zen Lehenengo Gurutzadan[2]. 1907an Eskoziako erregetza ere bereganatu zuen[3].
Aita bezala, gizon gogorra izan zen. Rufus goitizena zeukan, ile-gorria zelako. Oso elizkoia ere ez zen, eta Elizaren ondasun anitz bahitu zuen. Historia monjeek idazten zutenez, ondorioak bere izen onak pairatu ditu. 1100an hil zen, ehizan ari zelarik, gezi batek jota. Istripua edo hilketa izan ote zen ezin da zehaztu. Anaia, Henrike I.a, izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Juan Antonio CASTRO JIMÉNEZ: Guillermo II, Rey de Inglaterra (1056-1100) Mcnbiografias.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen II.a Ingalaterrakoa |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |