Denis Mukwege
Itxura
Denis Mukengere Mukwege (Costermansville, Kongo; 1955eko martxoaren 1a) ginekologo kongoarra da.[1] Bukavuko Panzi Hospitala sortu eta bertan lan egiten du eta talde armatuek taldean bortxatutako emakumeak sendatzean espezialista da.[2] Talde bortxaketa baten osteko barneko kalte fisikoak konpontzen munduko espezialista hoberena da. 2018an Bakearen Nobel saria jaso zuen Nadia Muradekin batera.[3]
Bigarren Kongoko gerratik aurrera gerretan bortxatutako milaka emakume artatu ditu Mukwegek, 10 operazio egitera iritsiz 18 ordutako lan egunetan. 2012an bera hiltzen saiatu ziren eta Europara erbesteratu behar izan zuen hainbat hilabetez. 2013an bueltatu zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Denis Mukwege: winner of Sakharov Prize 2014 | News | European Parliament. (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ (Ingelesez) «Doctor and Advocate: One Surgeon's Global Fight for the Rights of Rape Survivors» Pacific Standard (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ «Denis Mukwege y Nadia Murad, premios Nobel de la Paz 2018» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ (Ingelesez) «Congolese gynaecologist wins EU Sakharov prize» eNCA (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |