Bogbodia uda
Bogbodia uda | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Bogbodia |
Espeziea | Bogbodia uda Redhead, 2013 |
Basionimoa | Agaricus udus |
Bogbodia uda Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus obscurus, Coprinus udus, Coprinarius udus, Hypholoma udum, Psilocybe uda, Naematoloma udum, Geophila uda, Dryophila uda, Psilocybe squalidella var. macrospora, Psilocybe squalidella var. deformata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, arrexka-horitik oliba antzeko kolorerakoa, ganbiletik laura erdiko titi baten hasierarekin, ez oso haragitsua baina nahikoa zaila. Leuna, higrofanoa ez, pixka bat likatsua. Ertzean ildaskatu gabea.
Orriak: Gris zurbilak, gero arre-purpura kolorekoak, ez oso estu, oinetik urrun borobilduak edo baita itsatsiak ere.
Hanka: Oso luzea eta liraina, arre-gorrixka kolorekoa, baina goialdean horixka, ia leuna errezel gutxirekin.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Udum epitetoa berriz latinetik dator, hezea, esan nahi duen “udus” hitzetik. Bere kapelarengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikotik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere antzeko batzuengatik bereizten da oinean ia errezelik ez duelako eta goialdean horixka delako.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainetik urrira arte. Lur zohikatzetan , goroldio garaietan, pinudietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 87 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bogbodia uda: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.