Edukira joan

Arrain-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrain-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMacrocystidia
Espeziea Macrocystidia cucumis
Joss., 1934
BasionimoaAgaricus cucumis

Arrain-ziza (Macrocystidia cucumis) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Usain txarra, ia kirasduna du, eta horregatik ezin da sukaldean erabili.

Sinonimoak: Gymnopus cucumis, Agaricus pisciodorus, Agaricus piceus, Naucoria cucumis, Nolanea nigripes, Nolanea pisciodora, Nolanea picea, Simocybe cucumis, Agaricus mimicus, Hylophila cucumis, Collybia mimica, Naucoria nigripes, Derminus cucumis, Latzinaea nigripes, Latzinaea pisciodora, Latzinaea picea, Hyporrhodius nigripes, Hyporrhodius piceus, Galera cucumis.

Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenbizi kanpai itxurakoa, gero laua, kolore arre-gorrixka ilunekoa, ertzean argiagoa. Eguraldi hezean azal distiratsua du.

Orriak: Ia libreak, meheak, sabeldunak, orritxo ugarirekin, kapelaren kolorekoak edo argixeagoak, ertz argiagoarekin.

Hanka: Liraina, erabat belusduna, arre-marroixka, kapelatik garbi-garbi bereizteko modukoa, arre argia goian eta arre-lur kolorekoa oinarri aldean.

Haragia: Mehea, nahiko hauskorra, usain sendokoa, ia kirasduna, arraina, andere-mahats heldugabeak edo pepinoa gogora ekarriz.[2]

Etimologia: Cucumis epitetoa latinetik dator, sandia esan nahi duen "cucumis" hitzetik. Bere usainagatik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia velutipes delakoarekin, honek ere oin belusatua du, baina kapela kolore oso deigarrikoa du, orri argiagoak eta sortaka ateratzen da, hostozabalen motzondoetan, enborretan eta adarretan.[4]

Oharra: Macrocystidia cucumis espeziean, bi forma daude: latifolia eta leucospora. Lehenengoak tamaina txikiagoa du, orri gardenak ditu eta kapela titi apur batekin. Bigarrena ere aurrekoaren antzekoa da, baina espora-jalkina zuria du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean berandu agertzen da, lurrustel hezean, talde txikitan, pinuen eta hostozabalen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Israel, Turkia, Kazakhstan, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Mongolia, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 259 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 261 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 380 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Macrocystidia cucumis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]