Edukira joan

Biola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biola
necked box lutes played with a bow (en) Itzuli
Honen parteviolin family (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-71

Biola (frantsesez alto eta alemanieraz bratsche) hari igurtziko arku-instrumentua da, biolinen familiako bigarrena (altua). Biolinaren antzekoa da, baina handixeagoa eta soinu ilunagokoa. Biolinak baino bostun bat beheragoko afinazioa du: do2-sol2-re3-la3. Hirugarren lerroko do klabean idazten da. Jotzeko biolinari bezalatsu heltzen zaio.[1]

XVI.-XVIII. mende bitarteko arku-instrumentu familia bateko kideen izen generikoa ere bada. Bi multzo nagusi daude: viola da braccio (besoan bermatuta jotzen direnak) eta viola da gamba (zango artean bermatuta jotzen direnak).[2]

William Primrose (1904-1982) eskoziarra ziur aski inoizko biola-jolerik ezagunena eta hoberena izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.