Bi puntu (ikurra)
Bi puntu deitzen zaio bertikalean lerrokatuta dauden bi puntuk osatzen duten puntuazio zeinuari.
Sintaxiaren aldetik, puntu eta koma ikurraren antzekoa da, eta biek banatzen dute perpaus bat bi zatitan. Bi puntuen ondoren ez dago letra larriz idatzi beharrik. Euskaraz, bi puntuen ondoren zuriunea utzi behar da, ez ordea aitzinean.
Bi puntuek funtzio hauek dituzte, besteak beste:
- Aipu zuzenak egiteko (normalean komatxoen aitzinean).
- Elementu bati buruzko xehetasunak ematean. Maialen Lujanbio: 1.630,75 puntu.
- Azalpenak, definizioak eta adibideak emateko. Hauxe ez dut ulertzen: zergatik falta diren bi orri liburuan.
- Ondorio bat laburbiltzeko: Batzuk irriz, besteak txaloka: denak pozik ziren saioaz.
- Zerrenda baten aurretik. Hiru ikasle falta ziren: Mikel, Arantxa eta Iraitz.
- Gutunen eta mezuen hasieran (kakotxa ere erabil daiteke). Bezero estimatua:
- Orduak eta denbora zehatzak adieraztean ere erabiltzen da. 14:45ean hasi zen proba, eta 01:33:75 iraun zuen.
Aritmetikan, zatiketa adierazteko ere erabiltzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikurrak | ||
---|---|---|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & et ikurra |