Komatxo
Itxura
Komatxoak, halaber aipu-markak, esaldi bat edo haren atal bat mugatzen duten eta binaka doazen puntuazio zeinuak dira: lehena tartea irekitzeko erabiltzen da eta bigarrena, ixteko.
Hainbat itxura dituzte:
- « frantsesez »
- »alemanez«
- »suedieraz (liburuetan)»
- ‹ frantsesez (niché) ›
- ›alemanez (niché)‹
- “ingelesez (AEBetan)”,
- „alemanez“
- ”suedieraz”
- ‘ingelesez (Erresuma Batuan)’
- ‚alemanez (niché)‘
- 「japonieraz」
- "informatikoa" (aipu bikoitza)
- 'informatikoa' (aipua)
- `informatikoa`
- <informatikoa>
Europar Batasuneko dokumentuen idazketa kodeak komatxoei buruzko hiru mailok xedatuta dauzka: («…“…‘…’…”…»):
Paperean, «Norbaitek galdetu zuen “Nork oihukatu du ‘Jainko maitea!’?”.» idatzi dute.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- beltzez: aipuak dauzkan esaldi nagusia (Paperean [...] idatzi dute.),
- letra etzanaz eta beltzez: 1. mailako aipua («Norbaitek [...] galdetu zuen».),
- azpimarratua: 2. mailako aipua ("Nork oihukatu du [...]?"), eta
- letra biribilaz: 3. mailako aipua ('Jainko maitea!').
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoerotan erabiltzen dira:
- aipuetarako,
- gutxi erabilitako hitzak nabarmentzeko, adibidez, atzerriko hizkuntzetako ezohiko hitzak edo atzerriko hitz guztiak; hala ere, letra etzana hobesten da,
- bestelako adiera duten hitzak adierazteko: afektibitatea, ironia, adibidez,
- balio adierazgarriko hitz edo esamoldeak nabarmentzeko, kasu horretan letra beltza gomendatzen bada ere,
- lanen izenburuetarako, eta
- inoren hizkera adierazteko, estilo zuzeneko marraz aurkeztea hobesten den arren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikurrak | ||
---|---|---|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & et ikurra |