Edukira joan

Adrian Newey

Wikipedia, Entziklopedia askea


Adrian Newey

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdrian Martin Newey
JaiotzaStratford-upon-Avon1958ko abenduaren 26a (65 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Hezkuntza
HeziketaSouthamptongo Unibertsitatea
Repton School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, automobil-pilotua, diseinatzailea eta automotive engineer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Red Bull Racing
Fittipaldi Automotive (en) Itzuli
Leyton House Racing (en) Itzuli  (1990 -  1995)
APXGP (en) Itzuli  (1991 -  1996)
McLaren  (1997 -  2004)
Red Bull Racing  (2005 -  2024)
Aston Martin F1 Team (en) Itzuli  (2025 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm2995864 Edit the value on Wikidata

Adrian Newey 1958ko abenduaren 26an jaio zen Stratford-upon-Avon-en (Erresuma Batua). Neweyk lasterketako ingeniari, aerodinamikako ingeniari, diseinatzaile eta zuzendari tekniko bezala lan egin du, 1 Formulan eta Indy Formulan. Bi kategoria hauetan arrakasta handia izan du. Gaur egun, 1 Formulako Red Bull Racing taldearen zuzendari teknikoa da.

Newey 1 Formulako ingeniari onenetarikotzat jotzen da. Neweyk egindako diseinuek titulu ugari lortu dituzte. Bere diseinuek ia 80 lasterketa irabazi dituzte, 90. hamarkadan nagusitasuna erakutsiz. 2005ean McLaren taldea utzi zuen, eta 2006an, Red Bull Racing taldera joan zen. Red Bull Racing taldearen kotxea garatu zuen, bere aerodinamika hobetuz. Horri esker, 2010, 2011, 2012 eta 2013an pilotu eta talde-tituluak lortu zituzten.

Hasierako garaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an IndyCar proiektuan hasi zen, eta hurrengo urteko kotxean hasi zen lanean. Hasieran, bere diseinuak oso lehiakorra izatea frogatu zuen zazpi lasterketa irabaziz, Indy 500 ospetsua barne. 85C txasisak “CART” titulua lortuko zuen hurrengo urtean Al Unser gidariaren eskutik. Gainera, diseinatzaile bezala Neweyren ospea oraindik eta gehiago handituko zen,1986an eta 1987an Bobby Rahal gidariak garaipena errepikatu zuenean. Neweyk, diseinatzaile eta lasterketako ingeniari lanetan, adiskidetasun handia eduki zuen Rahalekin.

1986an, Neweyk IndyCar txapelketa utzi zuen Europara bueltatzeko, 1 Formulako “FORCE” taldean sartuz bere egoera hobetzeko nahian. Zoritxarrez, 1986ko denboraldiaren amaieran taldea desegin zen, eta Newey IndyCarrera bueltatu behar izan zen, baina kasu honetan diseinatzaile nagusi bezala lan egiteko 1 Formulako taldean.

Newey 1 Formulara heldu zen garaian, aerodinamikak ez zeukan garrantzi handirik kotxeen diseinuan; beraz, berritzeko aukera handiak zeuden. 1988ko diseinua espero zena baino askoz lehiakorragoa izan zen, zenbait lasterketetan liderra izanik. Hala ere, kritikak jaso zituen aspektu aerodinamikoari garrantzi gehiegi emateagatik, kotxearen beste alor batzuk kaltetuz. Munduko diseinatzaile hoberena izanda ere, taldearen emaitzak ez ziren izan espero bezain onak, eta Newey kaleratuta izan zen 1990eko erdialdean Newey kaleratua izan zen. Hala ere, ez zen denbora askorik igaro beste enplegu bat aurkitu zuen arte.

90-eko hamarkadako nagusitasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean, Williams taldea igoaldian zegoen, eta Patrick Head zuzendari nagusiak Adrien Newey fitxatu zuen asko pentsatu barik. Aurrekontu handiagoarekin eta baliabide gehiagorekin, Newey eta Head 90eko hamarkadako lehengo urteetan kotxeen diseinuan hoberenak bilakatu ziren. 1991ean, Neweyren “FW14” txasisa McLaren (garaiko talderik hoberena) mailara iritsi zen. Soilik motorreko fidagarritasun-arazoak eta Ayrton Sennaren maisutasuna ekidin zuten Nigel Mansellek munduko txapelketa irabaztea.

1992an, Mansellek ez zuen irabazteko arazo handirik izan. Nagusitasun handiarekin, Mansellek txapelketa irabazi zuen eta Neweyk bere lehen talde-titulua irabazi zuen. 1993an, Alain Prostek eta Damon Hillek “FW15” kotxea gidatuta lehenengo eta hirugarren postuan amaitzea lortu zuten, eta Neweyk bere bigarren talde-titulua irabaztea lortu zuen.

1994. urtean, berriz, kotxearen errendimendua txikitu zen, eta Benetton taldeak fidagarritasunean eta abiaduran Wiiliams taldearen parean jartzea lortu zuen. Gainera, 1994ean, San Marinon burututako lasterketan denboraldi berberean kontratatutako Ayrton Sennaren zoritxarreko istripua gertatu zen. Denboraldiko bigarren zatiaren hobekuntzarekin eta Schumacherren txapelketako kanporaketarekin, taldetako hirugarren talde-titulua irabaztea lortu zuten, munduko txapelketa irabazi ez arren. Osterantzean, Newey eta Williamseko taldearen arteko erlazioa hozten hasi zen.

Zuzendari nagusia izateko berriz ere prest zela, baina Patrich Head-ren postuak blokeatzen zuela, 1997. urtearen hasieran, Neweyk Williams taldea uztea erabaki zuen. Aurreko urtean, Damon Hillek eta Jacques Villeneuvek 1 Formulako txapelketa menderatu zuten. 1997ko kotxearen diseinu antzerakoa edukita, Jacques Villeneuvek munduko txapelketa irabazi zion munduko birtxapeldunari, Michael Schumacherri.

McLaren-en garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, McLaren taldeak Newey fitxatu zuen. Denboraldi berberean, urte hartako eta hurrengo urteko kotxearen diseinuan lan egin behar izan zuen. Neweyren presentzia hasieratik igarri zen taldean. Mika Hakkinen eta David Coulthard lehenengo bi postuetan amaitu zuten, Jacques Villanuevari irabazita. Hurrengo urtean, McLaren MP4/13 kotxea izugarri ona izan zen, eta gainontzeko taldeek garaitu nahi izan zuten. Azken kotxe honekin, Mika Hakkinek 1998 eta 1999etako munduko txapelketak irabazi zituen, eta 2000ko txapelketa gutxigatik ez zuen irabazi. 90ko hamarkadan, Neweyk 6 talde-titulu eta 76 lasterketa irabazi zituen. Hala ere, gutxik pentsatuko zuten hurrengo bost urteetan bere kotxeek soilik 15 lasterketa irabaztea lortuko zutela, eta titulu bat ere ez.

2001eko udan, erretiratutako Bobby Rahal Jaguar Racingen aholkulari zen, eta Newey fitxatzen ahalegindu zen. Baina Newey eta Jaguar Racing ez ziren akordio batera ailegatu, eta Ron Denisek Newey konbentzitu zuen McLaren taldean geratzeko. Newey taldetik alde egiteari buruzko zurrumurruak egon ziren, eta 2005ean, diseinatzaile ospetsuak bere kontratua amaitu zuen Britainiar taldearekin.


Red Bull Racing

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroaren 8an, Red Bull Racingek iragarri zuen 2006ko denboraldian Neweyk parte hartuko zuela. Neweyk David Coulthardekin kointziditu zuen taldean. Aurretik, berarekin lan egin izan zuen Williams eta McLarenen jada. Nahiz eta Neweyk 2006ko kotxeko diseinuan lan ez egin, 2007 eta 2008an diseinuan parte hartu zuen. Lehenengo urteetan, bere emaitzak ez ziren oso onak izan. Hala ere, azpimarratu beharrekoa da, Toro Rosso STR3 kotxea, 2008 Italiako lasterketa irabazi zuenak, Red Bull RB4 kotxearen antzerakoa zen, baina Ferrari motor batekin hornituta.

2009an, txapelketako kotxerik hoberenetarikoa diseinatu zuen. Horri esker, Sebastian Vettel eta Mark Webberrek lehenetariko garaipenak lortu zituzten edari energetikoen talderako, talde-tituluan txapeldunorde geratuz Brawn GPren atzean. 2010eko denboraldian, RB6 Red Bull kotxea parrilako hoberena izan zen, polerik gehientsuenak eta garaipen ugari lortuz. Honek guztiak balio izan zitzaien talde-titulua irabazteko Brasilgo lasterketan. Aste bat beranduago, Abu Dhabiko azkeneko lasterketan, Sebastian Vettelek munduko txapelketa irabaztea lortu zuen RB6 kotxearekin. Hurrengo urtean, nabarmen hobeagoa zen RB7 kotxea diseinatu zuen, garaipen eta pole asko lortuz. Denboraldiaren bukaeran, Sebastian Vettel Formula 1eko bi titulu irabazten zituen gidaririk gazteena bihurtu zen, Fernando Alonsoren marka gaindituz. Gainera, nagusitasun handiarekin talde-titulua irabaztea lortu zuten. 2012ko Neweyren diseinu berria, Red Bull RB8 kotxea, askoz lehiakortasun gehiago eduki zuen aurreko urtearekin konparatuz. Hala ere, txapelketako azkeneko zatian lehenengo postuan finkatzea lortu zuten, hirugarren talde-titulua lortuz Estatu Batuetako lasterketan. Honela, Sebastian Vettelek hirugarren aldiz munduko txapelketa irabaztea lortu zuen Brasileko lasterketan. 2013ko urriaren 27an, Red Bull Racing taldeak laugarren talde-titulua irabaztea lortu zuen RB9 kotxearekin eta Sebastian Vettelek bere munduko laugarren txapelketa, Indiako lasterketan.

2014ko ekainaren 8an, Red Bull Racing taldearekin kontratua berritu zuen, baina hurrengo urtetik aurrera garrantzi gutxiagoko rola izango zuen kotxeen diseinuan. Urte berbereko abuztuaren 24an, Red Bullek bere 50. garaipena lortu zuen eta aldi berean, Neweyk bere 150. garaipena eskuratu zuen. Kotxeetako diseinuan zuzenki parte hartzeari utzi zuenean, Red Bull Racing taldeak nagusitasuna galduko zuen txapelketan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.     Adrian Neweyren biografia.https://f1pulse.com/f1_people/f1_fraternity/201004093/adrian-newey. Azken kontsulta: 2017ko apirilaren 9.

2.      Williams taldeak Adrian Newyk fitxatu zuen 1990an. https://hemeroteca-paginas.mundodeportivo.com/EMD01/HEM/1990/07/07/MD19900707-043.pdf, Mundo Deportivo. Azken kontsulta: 2017 maiatzaren 20a.

3.     McLaren taldeak Adrian Newyk fitxatu zuen 1997an. hhttps://hemeroteca-paginas.mundodeportivo.com/EMD01/HEM/1990/07/07/MD19900707-043.pdf, Mundo Deportivo. Azken kontsulta: 2017ko maiatzaren 20a.

4.     Toro Rosoren garaipena Italiako lasterketan. https://motor.as.com/motor/2008/07/24/mas_motor/1216914620_850215.html, Carlos Miguel. Azken kontsulta: 2017ko maiatzaren 25a