Edukira joan

Adimen emozional

Wikipedia, Entziklopedia askea

Adimen emozionala[1] gure sentimenduak eta besteenak aitortzeko, motibatzeko eta harremanak era egoki batean maneiatzeko gaitasuna da.[2] Beste definizio baten arabera, “adimen emozionala sentimenduen, nortasunaren eta bulkada moralaren lotura bihurtzen da”.[3] Kontzeptua XX. mendean zehar joan zen lantzen baina Daniel Goleman psikologoa eta kazetaria ezagutarazi egin zion publiko zabalari, hasiera batean Emotional Intelligence («Adimen emozionala») (1996) liburuari esker.

Kontzeptuaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko hasiera ikerlari batzuek adimenaren definizio zabalduenetan alde kognitiboek erabateko nagusitasuna zutela ikusi zuten. Batez ere memoria eta problemak ebazteko ahalmena baloratzen zen. Hala ere aipatutako ikerlariak elementu ez kognitiboen garrantzia hasi ziren ikusten.

Horrela Robert L. Thorndike, 1920, "gizarte adimena" ideia plazaratu zuen; horren bitartez beste pertsonei ulertzeko eta motibatzeko ahalmena deskribatu zuen.[4] 1940an, David Wechsler adimenduarekin lotuta ez dauden faktore batzuen eragina adimenaren portaeraren gainean deskribatu zituen; halaber, esan zuen, adimen-testak ez ziren osoak izango faktore horiek kontutan hartzen ez ziren bitartean.

Aitzindari hauen lanek ez zuten arrakasta handirik lortu, zoritxarrez. 1983an Howard Gardner, Multiple Intelligences. The Theory in Practice[5] bere liburuan, zera azaldu zuen: adimen adierazleek, esaterako adimen-koziente, gaitasun kognitibo osoa ez dute neurtzen, ezin dute ez badute "pertsonen arteko adimena" eta "norberako adimena" kontutan hartzen.

Adimen emozional kontzeptua lehen aldiz erabiltzeko ohorea Wayne Payneri ematen zaio (1985)[6] baina bere aurretik, M. Beldoch (1964)[7] Stanley Greenspan, B. Leuner (1966), Stanley Greenspan, Peter Salovey eta John D. Mayer (1989) antzeko proposamenak kaleratu zituzten. Azkenik, 1996an Daniel Golemanek kontzeptua zabaldu zuen.

Emozioen kontzeptua eta horren sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lawler-ek emozioak egoera ebaluatzaile bezala definitzen ditu eta positiboak edo negatiboak izan daitezke. Hauek erlatiboki laburrak izaten dira eta elementu fisiologiko, neurologiko eta kognitiboak dituzte.[8][9] Behin kontzeptu hau argi izanda, Daniel Goleman eta Rafael Bisquerrak emozioen inguruan sailkapen bat burutzen dute eta horretarako emozioek subjektuaren jokaeran duten eraginean oinarritzen dira.

  • Haserrea: amorrua, tentsioa, inpotentzia, inbidia, suminkortasuna…
  • Beldurra: fobia, ezinegona, antsietatea, ziurgabetasuna, larritasuna…
  • Antsietatea: estresa, ardura, urduritasuna, etsipena, estualdia...
  • Tristura: frustrazioa, mina, bakardadea, depresioa, auto-errukia…
  • Lotsa: etsaitasuna , mespretxua, ezinikusia, errefusa, erresumina...
  • Poza: euforia, gogoberotasun, dibertsioa, lasaitasuna, asetasuna…
  • Umorea: barrea
  • Maitasuna: enpatia, estimua, onarpena, konfiantza, eskertasuna…
  • Zoriontasuna: lasaitasuna, ongizatea, dohatasuna, barneko bakea, asebetetzea...

Zalantzazkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emozioen funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Poztasuna: beste pertsonekin loturak sortzen laguntzen du, eta ongizatea eta oreka ematen digu.
  • Beldurra: egon ahal den arrisku batez ohartarazi edo babestea da honen funtzioa. Horrekin batera, mehatxatzaile bezala antzematen dugun egoera baten aurrean horri aurre egiteko dugun gaitasuna ebaluatzeko aukera ematen digu.
  • Tristura: honen bidez faltan botatzen edo galdu dugun norbaiten pentsatzea tokatzen da. Baita ere laguntzen du ondo egiten ez diguna usten. Egoera honi buelta ematen lagundu dezaketen gauzak honako hauek izan daitezke: a) negar egitea, b) konponbide posibleetan pentsatzea, c) konfiantzazko norbaitekin hitz egitea d) atsegina den ariketa zein ekintza bat egitea.
  • Amorrua: Honek guri zein besteei mugak jartzeko balio du, eta deserosoa den zerbait gainetik kentzeko modua da. Baita ere, min egiten duena, bidegabekoa dena edo molestatzen duena adierazteko balio du. Askotan emozio honek lortu nahi dena lortzen laguntzen du zeren ekintza eta aldaketa bat probokatzen du, beraz, hori dela eta beti ez da txarra amorrua sentitzea. Arazoa sortzen da emozio hau muturrera eramaten denean, kasu horretan ez da konpontzen arazoa eta horrez gain, beste arazo bat gehitu daiteke.[10]

Pentsamenduak emozioetan duten garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aspektu hauek elkar loturik daude, zeren egoera zehatz bat gertatu aurretik dagoen egoera emozionalak egoera zehatz batean pentsatzea eta hori interpretatzea eragiten du. Egoera horretatik iristen garen ondorioak ere guregan emozio bat sortzen du non interpretatzen denaren arabera aldatzen den.

Adibidez, norbaitek bekozkoa ipintzen badigu, beltzuri egiten badigu, kopeta ilunduta begiratzen badigu pentsatu daiteke pertsona horrek gure aurka zerbait duela eta begirada hori kontrako bezala interpretatzea zeren pertsona hori gurekin zer ikusirik ez duen zerbaitengatik egon daiteke haserre.

Beharrezko gaitasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen emozionalarekin jokatzeko beharrezkoak diren gaitasunak bi bloketan bereizten dira: intra-pertsonalak eta inter-pertsonak.[11]

Intra-pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Auto-kontzientzia: agertzen den une berean sentitzen duenaren inguruko kontzientzia du, eta preferentzia batzuk erabiltzen dira bere gaitasunen ebaluazio errealistan eta berarekiko konfiantza sentsazioan oinarrituta dauden erabakiak bideratzeko. Auto-kontzientzia duten pertsonak, konpromisoa hartzeko eta beraiekin lan bat egiten duten pertsonengan konfiantza izateko gaitasuna dute.
  • Auto-erregulazioa: emozioak kontrolatzeko gaitasuna dugu. Hots, norbere burua lasaitzea, antsietatea, suminkortasun eta muturreko tristuratik libratzeko gaitasuna.
  • Motibazioa: gaitasun hau zailtasunak daudenean (nekea, porrota…) jartzen da martxan. Horrelako egoeren aurrean pentsamendu bat edo beste bat izateak porrota, arrakasta edo abandonua eragin dezake.

Inter-pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Enpatia: besteen egoera emozionalak antzemateko gaitasuna izateak sozialki era egokian harremanak izateko aukera ematen du.
  • Gaitasun sozialak:
    • komunikazioa (modu irekian entzuten duzu eta mezu sinesgarriak bidaltzen dituzu)
    • eragina (konbentzitzeko tresnak ditu)
    • gatazken maneiua (egon ahal diren gatazkak errekonozitu, eta desadostasunak kanporatu)
    • aldaketaren katalizatzailea (aldaketa hasi edo kontrolatzen da)
    • lidergoa (pertsonak zein taldeak bideratzen eta inspiratzen dituzu)
    • loturak sortzea (taldearekin laguntasun pertsonala sortu eta sendotu)
    • talde lana (sinergia laborala sortu helburuak lortzeko)
    • kooperazioa(besteekin lan egin banandutako helburuak lortzeko)

Adimen emozionalarekin jokatzen duten pertsonen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Auto-motibaziorako gaitasuna: beraien jokaera ez doa besteen errekonozimenduetara loturik, baizik eta  beraien kabuz zerbait egiteko desira dute.
  • Sariak ateratzen dakite: pertsona mota hauek ahalegina aurrera eramaten dakite nahiz eta honen bidez bilatzen dituzten emaitzak beranduago iritziko diren. Adb: karrera bat ikastea, oposizioak prestatzea...
  • Beraien bulkadak kontrolatzen dituzte: ez dira beraien bulkaden eta momentu zehatz batean hartutako erabakien biktima. Hausnartu egiten dute eta aukera desberdinak era egokian baloratzen dakite.
  • Frustrazioa:  jasaten dakite: beraien helburuak betetzen ez direnean ez dira errenditzen.
  • Beraien egoera emozionalak kontrolatzen dituzte: pertsona orok bezala emozioak sentitzen dituzte baina arazoak ez eragiteko hauek erregulatzen dakite. Esaterako, haserretzen direnean haserre hori usten dakite gatazkei aurre egin baino.
  • Gaitasun sozial egokiak aurkezten dituzte:  besteekin komunikatzeko aukeratzen duten estiloa asertiboa da, eta pertsona enpatikoak dira.[2][12]

Adimen emozionala pertsonen egunerokotasunean gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da, honek pertsonen alor desberdinetan eragin zuzena baitu. Zehazki esateko, sentitzen ditugun emozioak oso loturik daude aurretik izandako pentsamenduekin eta emozio horiek gure gorputzean eragina dute.

Adimen emozionalaren konpetentzia bizitza osoan zehar garatu daitekeen trebetasun bat da, eta adimen honekin jokatzeko orain arte funtzionatzeko erabili diren patroiak ezagutzea beharrezkoa da, zeren askotan bizitzako lehen urtetan entzun eta eman diren mezuen bitartez programatu diren patroiak ez dira egokiak eta beraz aldatzea komeni da. Aipatutako patroi horiek ere pertsonak bere buruarekiko duen barneko elkarrizketarekin oso loturik daude, eta beraz inteligentzi emozionala trebatzen joateko bakarrizketa horren kontzientzia hartzea egokia litzateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. POLLÁN RUFO, Milagros. (2001). «GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen» Hik Hasi (58) (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Daniel, Goleman. (1996). Inteligencia emocional. (4. argitaraldia) Kairos ISBN 9788472453715. PMC 36797620..
  3. [ Milagros Pollán irakaslearen definizioa]
  4. (Ingelesez) Thorndike, R. L.; Stein, S.. «An evaluation of the attempts to measure social intelligence.» Psychological Bulletin 34 (5): 275–285.  doi:10.1037/h0053850. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  5. (Ingelesez) Gardner, Howard. (1993). Multiple Intelligences: The Theory in Practice. (Reprint Edition edition. argitaraldia) Basic Books (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  6. A study of emotion: developing emotional intelligence; self integration; relating to fear, pain and desire. Dissertation Abstracts International, 47, p. 203A (University microfilms No. AAC 8605928)
  7. "Sensitivity to expression of emotional meaning in three modes of communication". J. R. Davitz eta beste batzuk, The Communication of Emotional Meaning, McGraw-Hill, 31-42 or.
  8. Lawler, Edward J.; Thye, Shane R.. (1999-08-01). «Bringing emotions into social exchange theory» Annual Review of Sociology 25 (1): 217–244.  doi:10.1146/annurev.soc.25.1.217. ISSN 0360-0572. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  9. Eduardo, Bericat Alastuey,. (2012). «Emociones» Sociopedia.isa ISSN 2056-8460. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  10. (Gaztelaniaz) «Para que sirven las Emociones Básicas» Psicologo en casa 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  11. «Ps. Ericka Sandoval Vallejos - ppt descargar» slideplayer.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  12. (Gaztelaniaz) Características de la inteligencia emocional. 2013-08-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  • (Gaztelaniaz) Gobierno de España, Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad( d.g). Bienestar emocional.
  • (Gaztelaniaz) Goleman, Daniel (1995). Inteligencia emocional. Kairos.
  • (Gaztelaniaz) Punset, Eduard; Bisquerra, Rafael (2015). Universo de emociones. Valencia. Paulagea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]