Abdomen
Abdomen | |
---|---|
Giza abdomena eta barneko organoak Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | abdominal segment of trunk (en) |
Konponenteak | zilborra sabelaldeko barrunbea hipogastrioa flank (en) hipokondrioa epigastrioa right inguinal part of abdomen (en) left inguinal part of abdomen (en) Q130479528 |
Identifikadoreak | |
Latinez | Abdomen |
MeSH | A01.923.047 |
TA | A01.1.00.016 |
FMA | 9577 |
Terminologia anatomikoa |
Abdomena, sabelaldea edo sabela giza gorputzaren atala da, erdialdekoa, toraxa eta pelbisaren artean dagoena da. Bestalde, abdomena artropodoetan eta zenbait anelido poliketotan toraxetik atzerako segmentuek osatzen duten gorputz zatia da.
Gizakiari dagokionez, gorputz enborraren beheko zatia hartzen du abdomenak. Goiko aldean diafragmak bereizten du toraxetik; behean pelbisak eusten dio; atzetik bizkarrezurrak eta gihar ahaltsuek mugatzen dute, eta aurretik abdomen paretak. Abdomen barren osoa peritoneo ehunaren barruan dago kokaturik, heste guztiak ere barnean dituela. Hesteez gainera, urdaila, gibela, barea, pankrea, giltzurrunak, maskuria dira abdomenean aurkitzen diren organo eta gorputz zati garrantzizkoenak.
Hainbat organo dauka barruan:
- Aparatu kardiobaskularra: Aorta arteria, Kaba zaina.
- Digestio-aparatua: Urdaila, gibela, pankrea eta hesteak.
- Gernu-aparatua: Giltzurrunak.
Patologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.