Edukira joan

Kamerun mendia

Koordenatuak: 4°13′00″N 9°10′21″E / 4.2167°N 9.1725°E / 4.2167; 9.1725
Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:25, 2 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Kamerun mendia
Datu orokorrak
Garaiera4.095 m
Prominentzia3.901 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak4°13′00″N 9°10′21″E / 4.2167°N 9.1725°E / 4.2167; 9.1725
MendikateaKamerungo sumendi-lerroa
Estatu burujabe Kamerun
Kamerungo eskualdeHego-mendebaldea (Kamerun)
Department of CameroonFako
Babestutako-eremuaMount Cameroon National Park (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1861
Geologia
Material nagusiabasalto

Kamerun mendia edo Fako (ingelesez: Mount Cameroon edo Cameroon Mountain; frantsesez Mont Cameroun) Kamerungo sumendi aktiboa da, Gineako golkoaren ondoan kokaturik dagoena. Eskualdean Mongo ma Ndemi du izena (euskaraz: "Handitasunaren mendia").

Kamerungo sumendi-lerroan kokatzen da, Nyos aintzira eta Gineako golkoan dauden Bioko, Principe, São Tomé eta Annobon uharteekin batera. Azken erupzioak 1999ko martxoaren 28an eta 2000ko maiatzaren 28an jazo ziren.

Nahiz eta Kamerun mendia Afrikako sumendirik handienetariko bat den, gailurra ailegatzera erraza da. Izan ere urtero ospatzen den Mount Cameroon Race of Hope lasterketaren txapedunak 4½ ordutan egiten du.

Mendia igotzeko lehenbiziko europarra Joseph Merrick misiolaria izan zen, 1840ko hamarkadan. Geroago, Mary Kingsley esploratzaile ingelesa igo zen; 1897ko Travels in West Africa liburuan azaldu zuen igoera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]