Zerbero
Zerbero | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Baliokideak | Garm |
Familia | |
Aita | Tifon |
Ama | Ekidna |
Anai-arrebak | Ortro, Lernako hidra, Nemeako lehoia eta Kimera |
Greziar mitologian, Zerbero (antzinako grezieraz: Κέρβερος, Kérberos, "putzuko deabrua")[1] Hadeseko zakurra zen, Tifon eta Ekidnaren semea, hiru buruduna (nahiz eta askotan 50 edo 100 zituela esan) eta isatsaren ordez sugea zuena. Zerberok Hadeseko atea zaintzen zuen, hildakoak atera eta biziak sar ez zitezen. Infernuko atea zaintzen duen zakurra (ingelesez hellhound edo infernu-txakurra) beste mitologia indoeuroparretan ere ezaguna da, eskandinaviarrean kasu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbero izenak etimologia ezezaguna du. Proposaturiko bi hipotesi nagusiek jatorri indo-europarrak eta grezierak aldarrikatzen dituzte.[2][3]
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerberoren irudikapena Antzinako Grezia eta Erromako artelanetan tematika zabaldua izan zen.[4] Irudikapen zaharrenak, K.a. VI. mende hasierakoak dira, bat Argoseko kopa Korintiarra (ca. K.a. 590 - K.a. 580), egun galdua;[5][6] eta bestea, Kretako pithos baten fragmentua (ca. K.a. 590 – K.a. 570).[7]
Heraklesek Zerbero bahitzen du eta infernutik atera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heraklesen hamabi lanetatik azkena Zerbero harrapatzea izan zen. Eleusisera joan zen lehenik, eleusiar misterioetan iniziatu eta Hadesetik bizirik nola sartu eta atera ikasteko. Zentauroak hiltzeagatik garbitu ondoren hasi ahal izan zen haietan. Gero, azpimunduaren sarrera aurkitu zuen Tenaron. Ateneak eta Hermesek lagundu zioten. Hermesen temari eta bere itxura basatiari esker, Karonek bere txalupan eraman zuen Akeronten barrena.
Heraklesek, behegainean zegoela, Teseo askatu zuen, baina lurrak dardara egin zuen Piritoo askatzen saiatu zenean, eta atzean utzi behar izan zuen. Pertsefone bahitzen saiatu zirelako espetxeratu zituzten biak. Honek magikoki harrizko tronu batzuei eutsi zien, eta larruak haiei itsatsita zeuden. Hain zen indartsua magia hori, ezen Heraklesek Teseori tiratu zionean hura askatzeko, haren aldaka batzuk harkaitzari itsatsita geratu baitziren, eta horrek esplikatuko luke zergatik zituzten atenastarrek aldaka mehe samarrak.
Bertsio batzuek diotenez, Heraklesek Hadesi baimena eskatzen dio Zerbero eramateko, eta Heraklesek txakurrari kalterik ez egiteko baldintzarekin onartzen du. Baina beste bertsio batzuetan, Heraklesek gezi bat jaurtitzen dio Hadesi. Horren ondoren, bertsio batzuetan, Heraklesek txakurraren aurka borrokatzen du eta Hadesetik kanpora eramaten du, Akuerusia kobazulotik pasatuz. Beste batzuetan, Heraklesek adeitasunez tratatzen du zakur basatia, eta honek, lehen aldiz horrela tratatzen denez, lagun egiten dio kanpoan otzan.
Konstelazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerberoren konstelazioa Johannes Hevelius astronomoak proposatu zuen 1687an, Zerbero Herculesen eskuan helduriko hiru buruko suge bat bezala irudikatua. Aurretiaz, zerberoren buruan dauden hiru izarrak Hesperiden sagarrak zituen zuhaitzaren adarrak bezala azaltzen ziren.[8][9][10]
Herri-kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taxonomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cerberus (generoa). Georges Cuvier naturalistak 1829an Asiako hegoalde, hego-ekialde eta Ozeanian mangladeetan aurkituriko suge generoa izendatu zuen, "txakur aurpegidun ur-sugeak" bezala ezaguzten zirenak.[12][13][14][12]
- Cerbera (generoa). Carlos Linneok 1753an Asia, Australia, Madagaskar, Seychelle eta Pazifikoko irletako gune tropikaletan dagoen landare apozinazeo pozoitsu natibo generoa izendatu zituen.[15][16]
Biozientzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cerberus gene familia. Ornodunen enbrioietan aurre-atze eta ezker-eskubi orientazioan parte hartzen duten proteina antagonistak kodetzen dituzten geneen familia da. Adibidez, CER1 genea.[17][18][19]
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jainkotiar komedia (1320), Dante Alighieri. Infernuko atalaren VI. kantikoan (Infernuko hirugarren zirkuluan, sabelkoikeria) Zerbero aipatzen da, pekalariak zigortzen eta laurkitzen.[20][21]
- The Capture of Cerberus (1947), Agatha Christieren The Labours of Hercules kolekzioko istorioa.[22][23]
- Harry Potter eta Sorgin Harria (1997), J. K. Rowling. Fluffy izeneko hiru-buruko txakur erraldoia azaltzen da, Sorgin Harriaren gordailu eta Hagrid-en etxe-animalia.[24]
- Amos Daragon: The Key of Braha (2003), Bryan Perro.[25][26]
- Percy Jackson eta Tximista-Lapurra (2005), Rick Riordan.[27][28]
- Demonica saga (2008-2019), Larissa Ione.[29][30][31][32][33][34]
- Le cerbère blanc (2020), Pierre Raufast.[35]
- La Prophétie des Songes (2020), Aloïsia Nidhead.[36]
Telebista eta zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hercules (1997), Disney-ren animazio-filma. Zerbero Hadesen gordailu eta txakur bezala azaltzen da.[37]
- Harry Potter eta Sorgin Harria (2001).[38]
- Cerberus (2005), John Terlesky-ren telebista-filma.[39][40]
- Teen Wolf (2011 – 2017).
- ¡Scooby ! (2020), Tony Cervone zuzendariaren 3D-ko konputagailu bidezko animazio filma.[41]
Bideojokoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Final Fantasy sagan.
- Devil May Cry 3.
- Ogre Battle: The March of the Black Queen.
- Blood.
- Age of Mythology.[42]
- NiGHTS: Journey of Dreams.
- Heroes of Might and Magic III.
Musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canserbero, venezuelar rapero, abeslari, konpositore eta aktibista sozialare izen artistikoa.[43][44][45]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Definition of CERBERUS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ogden, Daniel. (2013). Drakōn : dragon myth and serpent cult in the Greek and Roman worlds. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-955732-5. PMC 795759766. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ogden, Daniel. (2013). Dragons, serpents and slayers in the classical and early Christian worlds : a sourcebook. ISBN 978-0-19-992509-4. PMC 806291872. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Schefold, Karl; Giuliani, Luca. (1992-12-03). Gods and Heroes in Late Archaic Greek Art. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-32718-3. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Schefold, Karl; Giuliani, Luca. (1992-12-03). Gods and Heroes in Late Archaic Greek Art. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-32718-3. (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).
- ↑ LIMC Herakles 2553 (Smallwood, pp. 87, 97–98).
- ↑ LIMC Herakles 2621 (Smallwood, pp. 92, 97).
- ↑ «Star Tales – Cerberus» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «CERBERUS (Kerberos) - Three-Headed Hound of Hades of Greek Mythology» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Cerberus et Ramus by Senex» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Urania’s Mirror c.1825» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ a b Beolens, Bo. (2011). The eponym dictionary of reptiles. Johns Hopkins University Press ISBN 978-1-4214-0227-7. PMC 794700413. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Cuvier, Georges. (1836). Le règne animal distribué d'après son organisation, pour servir de base à l'histoire naturelle des animaux et d'introduction à l'anatomie comparée /. Louis Hauman et Comp, (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Search results | The Reptile Database» reptile-database.reptarium.cz (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Tropicos | Name - Diplolepis R. Br.» legacy.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «World Checklist of Selected Plant Families: Royal Botanic Gardens, Kew» wcsp.science.kew.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Belo, Jose A.; Silva, Ana C.; Borges, Ana C.; Filipe, Mario; Bento, Margaret; Gonalves, Lisa; Vitorino, Marta; Salgueiro, Ana-marisa et al.. (2009). «Generating asymmetries in the early vertebrate embryo: the role of the Cerberus-like family» The International Journal of Developmental Biology 53 (8-9-10): 1399–1407. doi: . ISSN 0214-6282. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Lah, M.; Brodnicki, T.; Maccarone, P.; Nash, A.; Stanley, E.; Harvey, R.P.. (1999-02). «HumancerberusRelated GeneCER1Maps to Chromosome 9» Genomics 55 (3): 364–366. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Piccolo, Stefano; Agius, Eric; Leyns, Luc; Bhattacharyya, Subha; Grunz, Horst; Bouwmeester, Tewis; Robertis, E. M. De. (1999-02). «The head inducer Cerberus is a multifunctional antagonist of Nodal, BMP and Wnt signals» Nature 397 (6721): 707–710. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Dante Alighieri. (1998). Inferno. Wordsworth Classics ISBN 1-85326-787-2. PMC 40855164. (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).
- ↑ Dante Alighieri. Inferno. (New edition. argitaraldia) ISBN 978-0-14-139354-4. PMC 840685388. (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).
- ↑ Fitzgibbon, Russell Humke. (1980). The Agatha Christie companion. Bowling Green State University Popular Press ISBN 0-08-792137-5. PMC 6872564. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Cooper, John, March 14-. (1994). Detective fiction : the collector's guide. (2nd ed. argitaraldia) Scolar Press ISBN 0-85967-991-8. PMC 31387206. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fluffy» Harry Potter Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Perro, Bryan. (2012). The key of Braha. (1st American ed. argitaraldia) Delacorte Press ISBN 978-0-385-73904-7. PMC 733231852. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Perro, Bryan. (2003). Amos Daragon, la cle de Braha. Montreal : Les Intouchables ISBN 978-2-89549-088-3. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) The Lightning Thief | Rick Riordan. 2016-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Riordan, Rick. (2006). The lightning thief. (1st Hyperion paperbacks ed. argitaraldia) ISBN 0-7868-3865-5. PMC 64662791. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2008). Pleasure unbound. Forever ISBN 978-0-446-40103-6. PMC 227275359. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2009). Desire unchained : a Demonica novel. Forever ISBN 978-0-446-40098-5. PMC 297800851. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2009). Passion unleashed. Forever ISBN 978-0-446-40105-0. PMC 318995899. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2010). Ecstasy unveiled : a Demonica novel. Forever ISBN 978-0-446-55682-8. PMC 429024587. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2010). Sin undone. Grand Central ISBN 978-0-446-55681-1. PMC 861263719. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Ione, Larissa. (2013). Reaver. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4555-2697-0. PMC 846538244. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Raufast, Pierre. (2020). Le cerbère blanc : roman. ISBN 978-2-234-08849-8. PMC 1202774469. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ NIDHEAD, ALOISIA. (2017). LA PROPHETIE DES SONGES.. LULU COM ISBN 0-244-34439-6. PMC 1020279682. (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Hercules» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Linder, Brian. (2000-03-30). «Chris Columbus Talks Potter» IGN (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ Terlesky, John. Cerberus. Cinetel Films (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «DVD Talk» www.dvdtalk.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) ¡Scooby! (2020). (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Age of Mythology Heaven: Atlantean God Powers» aom.heavengames.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Tyrone González, un rapero prodigio» archive.ph 2015-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ «Canserbero, una vida marcada por la muerte | Globovisión» archive.ph 2015-01-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20150701220555/https://elperiodiquito.com/article/185323/Canserbero-la-historia-del-cantante-que-mato-al-bajista-de-Zion-TPL «Diario El Periodiquito - Canserbero, la historia del cantante que mat� al bajista de Zion TPL»] web.archive.org 2015-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]