Edukira joan

Jaroslavl

Koordenatuak: 57°37′00″N 39°51′00″E / 57.6167°N 39.85°E / 57.6167; 39.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaroslavl» orritik birbideratua)
Jaroslavl
Ярославль
hiri/herria
Elias profeta eliza Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Jaroslavl oblasta
AlkateaVladimir Sleptsov (en) Itzuli
Izen ofizialaЯросла́вль
Jatorrizko izenaЯрославль
Posta kodea150000–150066
Geografia
Koordenatuak57°37′00″N 39°51′00″E / 57.6167°N 39.85°E / 57.6167; 39.85
Map
Azalera205,37 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria570.824 (2023ko urtarrilaren 1a)
−6.455 (2021)
Dentsitatea2.774 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1010
Telefono aurrizkia4852
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakPalermo, Kassel, Hanau, Poitiers, Burlington, Coimbra, Jyväskylä, Kaliningrad, Exeter eta Severodvinsk
https://www.city-yar.ru/

Jaroslavl[1] (errusieraz: Ярослáвльtranslit.: Yaroslavl, jɪrɐˈslavlʲ ahoskatua) Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Jaroslavl oblastaren hiriburua. Volgaren eskuineko ertzean dago, Moskutik 282 km ipar-ekialdera[2]. 2010ean 591.486 biztanle zituen[3].

Volga eta Kotorosl ibaien bilgunean dago.

Jaroslav Jakintsua printzeak sortu zuen hiria 1010. urtean[2]. Printzerri independente bateko hiriburua izan zen 1218tik 1471ra bitarteko urteetan, Moskuko tsarraren mende geratu arte. Hiri oparoa izan zen XVI. mendetik aurrera, lotura zuzena baitzuen Moskuko hiriarekin, Volga ibaian barrena. Han antolatu zen XVIII. mendean Errusiako ehundegi nagusia (1722), eta industria-hiri oparoa izan zen mende hartan.

Industria-hiria da (petrolio-industria, mekanika eta ehungintza). Unibertsitatea dauka.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira katedrala (XVI. mendea), eliza zaharrak (XVII. mendea), Errusiako lehen antzoki publikoa (1750) eta museoak. 2005ean UNESCOk hirigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

    Datu klimatikoak (Jaroslavl)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.2 -5.8 0.1 9.0 17.8 21.4 23.3 21.5 14.9 7.2 -0.2 -5.2 8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.8 -14.2 -8.6 0.0 6.2 10.1 12.5 10.7 5.9 0.9 -5.2 -11.6 -0.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37 27 26 40 52 65 84 64 55 52 46 43 591
Iturria: meteoinfo.ru[4]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]