Edukira joan

Volvo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volvo
Datuak
Izen ofiziala
Aktiebolaget Volvo
Motacommercial vehicle manufacturer (en) Itzuli, kapital irekiko enpresa, aktiebolaga eta negozioa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaSuedia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak94.914 (2016)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaCarl-Henric Svanberg (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaMartin Lundstedt (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaaktiebolag
Zeren jabe
Balore-burtsaNasdaq Stockholm AB (en) Itzuli eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1927
Sortzailea
SKF (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: volvogroup Twitter: VolvoCarUSA Instagram: volvocars LinkedIn: 2087 Pinterest: volvogroup Edit the value on Wikidata

Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea.

Konpainiaren historia 1927an hasi zen, Suediako SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez, iraka nabil esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.


1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen Finlandian. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko segurtasun-gerrikoa erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]