Vinícius Júnior
Vinícius Júnior | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Vinícius José Paixão de Oliveira Júnior | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | São Gonçalo, 2000ko uztailaren 12a (24 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Brasil Espainia (2022 - | ||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | African Brazilians (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | brasildar portugesa gaztelania portugesa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | wing half (en) erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 73 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Vinicius de Olivera Júnior (São Gonçalo. Brasil, 2000ko uztailaren 12a), Vinicius Jr. edo Vini Jr. izenez ezagunagoa, brasildar futbol jokalaria da, gaur egun Espainiako Ligako Lehen Mailako Real Madrilen jokatzen duena ezker hegaleko gisa. Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.
Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako web orrialdearen arabera, 120 milioi euroko balioa du[1].
Ibilbidea
2017ko martxoan, 16 urte besterik ez zituela, Brasilgo 17 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen selekzioaren izarretako bat izan zen, 7 gol sartu baitzituen eta txapelketako jokalari onenaren saria eman baitzioten. Bere hastapenean Neymarrekin konparatua izan zen[2][3], bien arteko antzekotasunagatik, batez ere "dribbling-a" zela eta. Gaur egun. 2021-2022 denboraldi hasierako eztandaren ondoren, etorkizun onena duten jokalarietako bat bezala kontsideratua dago[4]. 2018ko edizioan Golden Boyeko (urteko jokalari gazte onenari ematen zaion saria) bosgarren izan zen, eta 2019 eta 2020ko edizioetan ere izendatuen artean izan zen.
Estatistikak klubetan
Kluba | Herrialdea | Urtea | Partida(k) | Gola (k) | Asistentzia (k) |
---|---|---|---|---|---|
Flamengo | Brasil | 2016-2017 | 32 | 4 | 1 |
2017-2018 | 17 | 6 | 3 | ||
Guztira klubean | 49 | 10 | 4 | ||
Real Madril | Espainia | 2018-2019 | 31 | 3 | 12 |
2019-2020 | 38 | 5 | 4 | ||
2020-2021 | 49 | 6 | 7 | ||
2021-2022 | 52 | 22 | 20 | ||
2022-2023 | 35 | 18 | 9 | ||
Guztira klubean | 205 | 54 | 52 |
Selekzio nazionala
Behe-kategoria guztietatik pasa ondoren, batez ere 15 eta 17 urtez azpiko Hego Amerikako txapelketetan nabarmenduta, ofizialki 2019ko irailaren 11an egin zuen debuta selekzio absolutuarekin. Ordutik, 9 partidu jokatu ditu, eta ez du ate hausteko aukerarik izan.
2021eko Amerika Kopan parte hartu zuen, non Brasilek finalean galdu zuen Argentinaren aurka.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Vinícius Júnior - Player profile 21/22» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Real Madrid: Los inicios de Vinicius, mejores que los de Neymar» Marca.com 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vinicius Junior, el nuevo Neymar por el que suspira media Europa» AS.com 2017-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Real Madrid: Las cuatro claves del fichaje de Vinicius Junior por el Real Madrid» Marca.com 2017-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).