Edukira joan

Urtxintxa-kaiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtxintxa kaiola motako errotorea.

Urtxintxa-kaiola motako errotorea urtxintxa-kaiolazko motor asinkronoen atal birakaria da. Altzairuzko xaflak dituen zilindro bat da, gainazalean kobrezko edo aluminiozko eroaleak dituena. Motorra jardunean dagoenean, bira egiten ez duen estatorearen harilketa korronte alternoko elikatze iturri batera konektatzen da. Estatoreko korronte alternoak eremu magnetiko birakaria sorrarazten du eta ondorioz, korrontea induzitzen du errotorean. Induzitutako korronteak ere eremu magnetikoa sorrarazten du errotorean. Bi eremu magnetikoon elkarrekintzak biraketa momentua sorrarazten du errotorean.

Errotorearen xaflen forma doituz, motorraren abiadura-biraketa momentua profila alda daiteke, adibidez abioko korrontea txikiagotzeko edo abiadura txikiko biraketa momentua handiagotzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]