Txikipedia:Priapo
Itxura
Priapo greziar mitologiako pertsonaia da, Dioniso eta Afroditaren semea. Fertilitatearen, landareen eta animalien jainkoa da .
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak Afrodita eta Dionisio ziren eta jaio zenean bere amak Lampsako (egun Lapseki) deitutako hiri batean abandonatu zuen; horregatik hiriaren aitagoia bihurtu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zakil oso luzearekin irudikatzen zuten eta beti tente zuen (priapismoa).
Erromatarrek bere estatuak jartzen zituzten lorategietan uzta oparoak bermatzeko eta beti higitai edo kornukopia bat zuen eskuan.
Mitoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin, jainko guztiak parrandan joan ziren eta lo geratu ziren. Bat batean, asto bat arrantzi egin zuen. Denak esnatu ziren eta Priapo astoa bortxatzen saiatu zen.Horregatik Priaporen festetan astoak hiltzen zituzten.[1][2][3]