Twitch
Twitch | |
---|---|
Datuak | |
Mota | bideo-jokoak banatzeko plataforma, bideo emankizun zerbitzua, user-generated content platform (en) , live streaming service (en) eta dot-com company (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Kudeatzailea | Twitch Interactive |
Jabea | Twitch Interactive |
Historia | |
Sorrera | 2011ko ekainaren 6a |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Justin.tv (en) |
webgune ofiziala |
Twitch zuzeneko transmisioak egitea ahalbidetzen duen plataforma da. Haren untzio nagusietako bat bideo-jokoak zuzenean emititzea da; horretan, YouTube lehiakide nagusitzat du. Webgunearen edukia zuzenean edo eskari bidez ikus daiteke.
2014ko irailean Amazonek erosi zuen 970.482.567 USDren truke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Justin Kan eta Emmet Shearrek bideoak zuzenean transmititzea ahalbideratzen zuen Justin.tv webgunea sortu zuten. Webgunea hainbat eduki kategoriatan banatu zen. Bideo-jokoen kategoria izan zen azkarren hazi zena, webguneko eduki ezagunena bilakatuz. Plataforma bideo-jokoen hainbat txapelketa ofizialen babesle aktiboa izan zen, besteak beste, Starcraft II: Wings of Libertyrena; Hego Koreako, Europako eta Amerikako lehia-joko ezagunenetako bat.
2011ko ekainaren 6an, Electronic Entertainment Expo-an, Justin.tvk Twitch.tv kaleratu zuen, kirol elektronikoetara bideratutako beta azpiproduktu gisa. Izena, jokalarien erreakzio denbora izendatzeko erabiltzen den "Twitch gameplay" terminoan inspiraturik dago .
2013an bere lehiakide nagusi zen Own3d.tv webgunea itxi zutenetik Twitch da e-sportak streaming bidez emititzeko webgune erabiliena, bere lehiakideekiko alde nabarmena duelarik. Bada Twitchek monopolioa duela esan duenik.[1] Twitchek bideo-zerbitzuetan duen konpetentzia, YouTube eta Dailymotion kasu, bideo-jokoen inguruko edukia handitzen hasi ziren lehiatzeko, baina ez zuten Twitchek beste arrakasta izan.[2][3] 2013. urtearen erdirako, 43 milioi bisitari baino gehiago zituen hilean Twitchek, bisitari bakoitzak ordu bat eta erdi inguru pasatzen zituelarik bideoak ikusten.[4] 2014ko otsailerako, Twitch Interneteko laugarren trafiko iturririk handiena zen Estatu Batuetan, Netflix, Google eta Apple-en atzetik.[5]
Hazkundea eta eskuratze-espekulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko otsailaren 10ean, Twitchen jatorrizko konpainiak (Justin.tv, Inc.) Twitch Interactive izena hartu zuen, konpainian Twitchek zuen garrantzia islatuz. Hilabete berean, Twitch Plays Pokémon izeneko stream bat abiatu zen, non ikusleen parte-hartze zuzenarekin Pokémon Red jokatzen saiatu zen, biral bilakatuz. Txateko komandoak jokoaren kontrol bihurtzen zituen sistema bat erabili zuen streamak, eta milaka pertsonek aldi berean jokatzen zuten.[6][7] Urte berean, Twitch Electronic Entertainment Expoaren streaming plataforma ofiziala bilakatu zen.[8]
2014ko maiatzaren 18an, Varietyk lehen aldiz esan zuen Googlek Twitch erosteko aurretiazko akordio bat lortu zuela, gutxi gorabehera mila milioi dolarren truke.[9][10][11][12][13]
2014ko uztailaren 30ean, Steve Aokik zuzeneko emanaldi bat eman zuen Twitch bidez Eivissako gaueko klub batetik.[14][15] Aokiren agerpena ez zen izan Twitchen kontzertu bat eman zen lehen aldia, 2013ko uztailean "Video Games Live" kontzertu emanaldia igorri bai zen San Diegotik.[16]
2014ko abuztuko aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko abuztuaren 5ean, Justin.tv-ren jatorrizko lekua itxi egin zuten, baliabide guztiak Twitchera bideratu behar zirela adieraziz.[17] 2014ko abuztuaren 6an, Twitchek artxibo-sistema eguneratu bat sartu zuen multiplataformetan sartzeko, kanalen baten iraganeko transmisioak nabarmenduz eta kalitate handiko bideoei bide emanez, zerbitzarien gehikuntza eta bideo-kudeatzailearen interfaze berri bat, iraganeko transmisioak kudeatzeko eta transmisioen Highlights-ak antolatzeko; horiek ere YouTubera esportatu daitezkeelarik. Muga teknologikoen eta baliabideen eskakizunen ondorioz, sistema berriak atzerapauso batzuk zituen; transmisioak epe mugagabe batez artxibatzeko aukera ("Save forever") ezabatu egin zen, gehienez ere 14 egunez mantendu zitezkeela adieraziz, edo 60 partnerrentzat eta "Turbo" harpidedunentzat. Highlights-ak denbora mugagabeak egonzaitezkeen arren, 2 orduko iraupenera mugatu ziren.[18] [19] Gainera, on demand dauden bideoetan egile eskubidea duten musika detektatzen hasi ziren. Zuzeneko transmisioak ez zeuden iragazki horien mende.[20][21]
Neurri berriek arazoak eragin zituzten. Aldaketak Youtuberen politikekin alderaketak egitea ere ekarri zuen, Googlek enpresarekiko zuen interesari buruzko zurrumurruak areagotuz. Reddit bidezko galdera eta erantzun batzuetan, Emmet Shear sortzaileak onartu zuen bere taldeak "hondatu" egin zuela eta aldez aurretik ohartarazi behar zituztela aldaketak. Twitchek zuzeneko transmisioetan audio-iragazkia ezartzeko asmorik ez zuela ere agindu zuen.[22] 2014ko abuztuaren 7an, Highlightsen 2 orduko muga berriro kendu zen, eta on-demand bideoetan egile eskubideak urratzeagatik markatutako bideoetarako apelazio-prozesu bat gehitu zen.[23] 2014ko urtarrilean, arazo horiek are gehiago zuzentzeko, Twitchek erabilera libreko liburutegi bat sartu zuen bere streametan.[24]
Amazon.com-en eskuratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko abuztuaren 25ean, Amazon.com-ek Twitch interactive erosi zuen 970 milioi dolarrengatik.[25][26] Hainbat informazio-turrik zabaldu zutenez, Googlerekin izandako tratuak porrot egin zuen, eta porrot horrek Amazon enpresari aukera eman zion. Forbesek esan zuenez, Googlek atzera egitearen arrazoia Lehiaren Zuzenbidea urratzea zen, Google YouTuberen jabea baitzen, sektoreko erraldoirik handiena.[27] Erosketa 2014ko irailaren 24an itxi zen.[28]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Popper, Ben. (2013-09-30). «Field of streams: how Twitch made video games a spectator sport» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ Patrick Howell O'Neill «Twitch dominated streaming in 2013, and here are the numbers to prove it». TheDailyDot.
- ↑ (Ingelesez) Wilhelm, Alex. (2013-03-29). «Twitch Looks to Keep Livestreaming Crown as YouTube Enters its Space» The Next Web (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «Interview: The Big Broadcast – TwitchTV, eSports, and Making it Big as an Online Gamer» web.archive.org 2014-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «Wall Street Journal chart lists Twitch.tv fourth in U.S. peak traffic - onGamers» web.archive.org 2014-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) McWhertor, Michael. (2014-02-14). «How Twitch is crowd-sourcing an amazing Pokémon multiplayer game» Polygon (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Farokhmanesh, Megan. (2014-02-17). «Twitch Plays Pokemon captivates with more than 6.5M total views» Polygon (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «The Official Twitch Blog Twitch Broadcast Schedule for E3 » The Official Twitch Blog» web.archive.org 2014-06-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2014-05-18). «YouTube to Acquire Videogame-Streaming Service Twitch for $1 Billion: Sources» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Google's $1B purchase of Twitch confirmed (updated)» VentureBeat 2014-07-24 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2014-07-24). «Google Seals Deal to Buy Twitch for $1 Billion: Report» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Google Buys Livestreaming Service Twitch - IGN. (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Gibbs, Samuel. (2014-07-25). «Twitch: what is it, and why has Google bought it for $1bn?» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Kastrenakes, Jacob. (2014-07-30). «Twitch tries out live concerts with free house music performance tonight» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Statt, Nick. «DJ Steve Aoki to star in Twitch's first live concert tonight» CNET (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) McWhertor, Michael. (2013-07-15). «Twitch to stream Video Games Live concert from Comic-Con» Polygon (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Musil, Steven. «Twitch pulls the plug on video-streaming site Justin.tv» CNET (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Kollar, Philip. (2014-08-06). «Twitch is dropping its 'save forever' feature, but users can still archive highlight clips» Polygon (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «The Official Twitch Blog Update: Changes To VODs On Twitch » The Official Twitch Blog» web.archive.org 2014-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Twitch Mimics YouTube, Begins Automatically Muting Videos With Copyrighted Audio» GameSpot (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Eric. (2014-08-06). «Twitch Will Mute Copyrighted Music in On-Demand Videos» Vox (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Eric. (2014-08-07). «Under Fire, Twitch CEO Says "We Screwed Up" Policy Announcement» Vox (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Twitch CEO apologizes for how new policies rolled out, says improvements are coming» Engadget (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Twitch adds a music section, free tracks to make up for copyright crackdown» PCWorld 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Welch, Chris. (2014-08-25). «Amazon, not Google, is buying Twitch for $970 million» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Bensinger, Douglas MacMillan and Greg. (2014-08-26). «Amazon to Buy Video Site Twitch for $970 Million» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ (Ingelesez) Mac, Ryan. «Amazon Pounces On Twitch After Google Balks Due To Antitrust Concerns» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
- ↑ «AMZN-2014 September 25 -8K» www.sec.gov (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).