Triangeluaren zirkunferentzia inskribatua eta zirkunferentzia kanpoinskribatuak
- Intzentrok artikulu honetara birzuzentzen du. Triangeluez gainerako poligonoen intzentroetarako, ikus Lauki ukitzaile edo Poligono ukitzaile.
Geometrian, triangelu baten zirkunferentzia inskribatua triangeluak barnean hartzen duen zirkunferentziarik handiena da; hiru aldeak ukitzen ditu. Zirkunferentzia inskribatuaren zentroari triangeluaren intzentro deritzo.
Triangelu baten zirkunferentzia kanpoinskribatua triangelutik kanpo dagoen zirkunferentzia bat da, alde bat ukitzen duena eta gainerako bien luzapenak ere ukitzen dituena. Triangelu guztiek hiru zirkunferentzia kanpoinskribatu dituzte, bakoitzak triangeluaren alde bat ukitzen duela. Zirkunferentzia kanpoinskribatuaren zentroari triangeluaren eszentro deritzo.
Zirkunferentzia inskribatuaren zentroa triangeluaren barneko erdikariak elkartzen diren puntua da. Zirkunferentzia kanpoinskribatu baten zentroa triangeluaren angelu baten barneko erdikaria eta gainerako bi angeluen kanpoko erdikariak elkartzen diren puntua da. Angelu baten barneko erdikaria eta kanpoko erdikaria elkarzutak direnez gero, ondorioztatzen da zirkunferentzia inskribatuaren zentroak eta hiru zirkunferentzia kanpoinskribatuen zentroek sistema ortozentriko bat osatzen dutela.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zirkunferentziarekiko ukitze-lerroak
- Garaiera (triangelua)
- Zirkunferentzia zirkunskribatua
- Esfera inskribatua
- Potentzia (geometria)
- Steiner-en elipsea
- Lauki ukitzailea
- Triangeluaren zentroak
- Euler-en zuzena
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Incircle" MathWorld-en.
Webgune elkarreragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Triangle incenter Triangle incircle Incircle of a regular polygon
- (Ingelesez) Constructing a triangle's incenter / incircle with compass and straightedge
- (Ingelesez) Equal Incircles Theorem, cut-the-knot
- (Ingelesez) Five Incircles Theorem, cut-the-knot
- (Ingelesez) Pairs of Incircles in a Quadrilateral, cut-the-knot
- (Ingelesez) An interactive Java applet for the incenter