Edukira joan

Torpedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bliss–Leavitt Mark 8 torpedoa.

Torpedoa itsaso edo ur azpitik doan eta objektu bat ukitzean lehertzeko diseinatua dagoen jaurtigai autopropultsatu bat da.

Lehenbiziko torpedoak XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran erabili ziren, ontziak hondoratzeko lehergai karga estatikoak ziren. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan erabiliak izan ziren. Torpedo aintzindai hauen erabilera jartzaileentzat ere oso arriskutsua zen: torpedoak itsaspeko baten bidez ur azpiz hondoratu nahi zen ontziaren kroskora ahalik eta gehien hurbilduz, maikla luze baten bidez kroskoari atxikitzen ziren, lehergai kargak soka bat zuen, jartzailea itsaspekoan urrunduz zoan heinean soka luzatuz zihoan, azkenean jartzailea segurtasun distantzia egoki batera iristean soka guztiz luzatu eta lehergai karga lehertzen zen arte, baina maiz lehergai karga jartzailea behar adina urrundu aurretik lehertu eta leherketaren ondorioz etsaiaren ontzia nahiz jartzailearen itsaspekoak hondoratu ohi ziren.

Torpedoen garapenarekin batera heurak saiesteko ontzio arinagoen bilakaera etorri zen, ontzi hauek torpedo-ontziak izan ziren. Lehenbiziko torpedo mugikorrak XIX. mendearen amaieraldera asmatu ziren.

Jada Lehen Mundu Gerran Alemaniar Inperioko itsaspekoek asko erabili zuten arma izan zen, horren adibide RMS Lusitania ontziaren hondaratzea.

Bigarren Mundu Gerran jada Aliatuen nahiz Ardatzeko potentziek orokorki bai Atlantikoan, Mediterraneoan eta Pazifikoko Gerran erabili zuten arma izan zen.

Gerra Hotzean ere itsaspeko nuklearren agerpenarekin mehatxua suposatu zuen arma izan zen, baina jada misil nuklearrek beren itsasoko nagusitasuna kendu zieten.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]