Theodor Reik
Itxura
Theodor Reik | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1888ko maiatzaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | New York, 1969ko abenduaren 31 (81 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) Ferncliff Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta psikoanalista |
Theodor Reik (Viena, 1888ko maiatzaren 12a - New York, 1969ko abenduaren 31) austriar jatorriko estatubatuar psikoanalista izan zen.
Freuden ikasle izan zen. 1922an, Flauberten La tentation de Saint Antoine liburuari buruzko tesia argitaratu zuen. Karl Abrahamekin analisi sakona landu ondoren, psikoanalisiaren teoria eta praktika irakatsi zituen Vienan eta Berlinen. Naziengandik ihesi, Estatu Batuetara joan zen 1938an, eta Psikoanalisi Elkartea sortu zuen han.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.