Tesem
Tesem | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Egipto |
Tesem txakurra Antzinako Egiptoko ikonografian sarri agertzen den ehiza-txakurraren izen generikoa da. Belarriak puntan eta isatsa kurbatua zerabilten txakurrak ziren, tankeran gaurko Mediterraneo aldeko podenkoen antzekoa (eta haien arbaso, agian); bereziki Maltako faraoi txakurra eta Siziliako Cirneco dell'Etna delakoa aipatu izan dira tesemen ondorengo gisa.[1][2]
Antzinako Egiptoko txakurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Egipton zituzten txakurren artean, erbi txakurrak bazirela uste da ikonografiatik, batzuk Saluki eta Sloughi arrazen antzekoak ziren xarlango modukoak, eta besteak tesem hauek. .[3][4]
Tesemak monumentuetan eta horma-pinturetan nabarmen ageri ziren; haien gorputz mehea belarri punta-zorrotzekin apaindua identifikagarria da oso. Kolorezko margoetan azal gris horixka zutela ikusten da, hanka luzeak eta bekoki zabal irtena. Haren eskeletoaren egitura gertuago zegoen terrier modernoetatik, xarlango modernoarenatik baino. Egipotar mitologian Abutiu txakurrak eta Anubis jainkoak zuten itxura ere tesem txakurrei lotua dago[5].
Konparaketa egungo arrazekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako txakur haiek gaur egungo podenkoekin duten antza ikusteko...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Tesem» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-27 data duen 1090137911 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Mormino, Vincenzo. «The Sicilian Hound» Best of Sicily Magazine.
- ↑ Petr Fismol. Pharaoh hound - el Negma kennel. Elnegma.com.
- ↑ Life in ancient Egypt. .
- ↑ Life in ancient Egypt. .
- ↑ (Ingelesez) Day®, National Purebred Dog. (2017-06-28). «What Breed was Abuwtiyuw, One of the First Dogs Whose Name We Know?» National Purebred Dog Day® (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).