Edukira joan

Teodosioren Kodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko erromatar inperioko enperadore izan zen Teodosio II.aren solidoa. Enperadore honek agindu zuen bere izena daraman erromatar lege kodearen bilketa.

Teodosioren kodea (latinez: Codex Theodosianus) Erromatar Inperioaren garaian estatuaren ekimenez eginiko indarrean zeuden legeen bilketa ofizial bat izan zen. 438an Teodosio II.aren aginduz amaitu zen. Eta enperadore honen aginduz hasta izan zen 429an, Antioko izeneko Pretorioaren Prefektuaren zuzendaritzapean, ekialdeko inperioan 438an argitaratuz. Urte bere beranduago mendebaldeko inperioan ere sartu zen Valentiniano III.a enperadorearen aginduz. 16 liburutan banatua dato, horietako bakoitza tituluetan banatua dagoelarik, eta titulua hauetako bakoitzaren barnean kronologikoki ordenatutako konstituzioak daude. Lehen bost liburuak zuzenbide pribatuari buruzkoak dira, seigarrenetik zortzigarrenerartekoak zuzenbide administratiboari buruzkoak, bederatzigarrena , zuzenbide penalari buruzkoa, hamargarrena eta hamaikagarrena, zuzenbide fiskalari buruzkoak, hamabigarrenetik hamabosgarrenerartekoak zuzenbide komunalari buruzkoak, eta, hamaseigarrena eta azkena, zuzenbide eklesiastikoari buruzkoa. Gregoriar kodearen hamabi liburutan eta Teodosiar kodearen lau liburutan ere baña liteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]