Tampere
Tampere | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Tampereen kaupunki | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Pirkanmaa eskualdea Tampere azpieskualdea | |
Alkatea | Timo P. Nieminen | |
Sorrera | 1779 | |
| ||
Koordenatuak | 61°29′53″N 23°45′39″E / 61.49806°N 23.76083°E | |
Azalera - Ur-azalera |
689,59 km² [1] 164,56 km² (% 23,9) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
213.143 (2010.10.31) [2] 406,0 bizt/km² (2009) [3] % 94,6 (ofiziala) % 0,5 % 4,9 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) |
Tampere (suedieraz, Tammerfors), Finlandiako hego-mendebaldeko hiria, Näsijärvi eta Pyhäjärvi aintziren artean, Helsinki hiriaren ipar-ekialdean. Finlandiako bigarren hiri handiena da. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Industria da ekonomia-jarduera nagusia: ehungintza, janari-industria, zapatagintza, papergintza, kautxua. Artearen eta kulturaren gune garrantzitsua ere bada.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat teoria plazaratu dira Tampere izenaren jatorria azaltzeko. Badirudi hiriaren ondoan dauden Tammerkoski ur-lasterretatik datorrela, suedieraz hiriak zein ur-lasterrak Tammerfors izena hartzen baitu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustavo III.a Suediakoak sortu zuen hiria 1779 urtean[4]. Garai hartan ur-lasterren albo bietako zelai zabaletan zeuden etxe gutxi batzuek osatzen zuten Tampere. XIX mendean merkatua ireki eta industria ezartzearekin hiria nabarmen hazi zen. 1918ko apirilean, Finlandiako Independentzia Gerran Mannerheimek garrantzi handiko garaipen bat lortu zuen han errusiarren aurka[5].
Bigarren Mundu Gerraren ondoren alboko hiriak beregan hartu zituen; Messukylä (1947), Lielahti (1950), Aitolahti (1966) eta Teisko (1972), eta hiriaren populazioa asko handitu zen, herrialdeko hirugarrena izateraino.
Geografia eta Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandia barnealdean dago Helsinki eta Turkutik 170 kilometro ingurura. Tammerkoski ur-lasterrek Näsiselkä aintzira (iparraldean) eta Villilänsalmi (hego-mendebaldean) aintzirak lotzen dituzte eta bien artean zabaltzen da hiria.
Klimari dagokionez kontinental hezearen eta subartikoaren arteko mugan dago. Azarotik martxora tenperaturen batazbestekoa 0º-tik beherakoa izaten da. Udak epelak dira.
Datu klimatikoak (Tampere) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8 | 9.4 | 14.9 | 24.2 | 28.4 | 31.7 | 32.5 | 31.8 | 24.8 | 18.4 | 11.1 | 9.6 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3.4 | -3.5 | 1.2 | 8.2 | 15.4 | 19.5 | 22.2 | 19.9 | 14.0 | 7.5 | 1.5 | -1.9 | 8.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -6.4 | -6.9 | -2.8 | 3.3 | 9.7 | 14.1 | 16.9 | 15.0 | 10.0 | 4.6 | -0.6 | -4.5 | 4.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -9.7 | -10.6 | -6.6 | -1.3 | 3.8 | 8.6 | 11.7 | 10.4 | 5.9 | 1.9 | -3.0 | -7.6 | 0.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -35.8 | -31.8 | -29.1 | -14.8 | -7.2 | -1.3 | 1.8 | -0.4 | -7 | -16.4 | -21.7 | -33 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 29 | 31 | 32 | 41 | 66 | 75 | 72 | 58 | 60 | 51 | 42 | 598 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10 | 7 | 8 | 7 | 7 | 9 | 10 | 10 | 9 | 10 | 11 | 11 | 109 |
Iturria: Climatological statistics of Finland 1981-2010 [6] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendeetan zehar ehungintza eta metal industria izan zen nagusi baina 1990 hamarkadatik aurrera teknologia berrien eta telekomunikazioen konpainiak ezarri dira bertan eta erabat nagusitu dira.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tampereko bizitza kulturala ezaguna da Finlandian eta hainbat jaialdi garrantzitsu ospatzen dira bertan; Tampereko Film laburren Jaialdia, Tammerfest rock Jaialdia, Tampereko Jazz Happening-a[7], Tampereko Loreen Jaialdia[8]...
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdeko idazle ezagunenetako batzuk Tamprerera etorri ziren bizitzera, hala nola, Väinö Linna, Kalle Päätalo eta Hannu Salama. Langileriaren bizimoldea erakusten saiatu izan dira.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako "izotz hockeyaren etxea" da, hoek erakusten du kirol honek hirian duen garrantzia. Bi talde handi ere badaude Tamperen, Ilves (7 liga) eta Tappara. 1965 urtean Munduko Txapelketa bertan jokatu zen.
Beste kirol batzutako Munduko txapelketak ere izan dira Tamperen, hala nola kanoa sprint (1973, 1983) eta arraunketa (1995).
1967ko EuroBasket txapelketak bi egoitza izan zituen, Helsinki eta Tampere. Bertako taldea Tampereen Pyrintö da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Langileen Etxea.
-
Leninen museoa.
-
Särkänniemi jolas parkea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Maanmittauslaitos
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010.10.31
- ↑ Väestorekisterikeskus[Betiko hautsitako esteka] 2009
- ↑ (Finlandieraz) 404. 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) The Finnish Civil War 1918: History, Memory, Legacy. BRILL 2014-08-14 ISBN 9789004280717. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ https://en.ilmatieteenlaitos.fi/c/document_library/get_file?uuid=184123e9-06fe-4c48-9827-06c4652ad32c&groupId=30106[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Finlandieraz) Tampere Jazz Happening 2017. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ Tampereko Loreen Jaialdia. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Finlandieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala