Takamatsu
Takamatsu 高松市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefetura | Shikoku Shikoku Kagawa | ||
Alkatea | Hideto Ōnishi (en) | ||
Izen ofiziala | 高松市 | ||
Jatorrizko izena | 高松市 | ||
Posta kodea | 760-8571 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°20′34″N 134°02′48″E / 34.34281°N 134.04661°E | ||
Azalera | 375,11 km² | ||
Mugakideak | Sakaide (en) , Tamano (en) , Mima (en) , Manno (en) , Ayagawa (en) , Miki (en) , Sanuki (en) , Naoshima (en) , Tonosho (en) eta Shodoshima (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 417.814 (2020ko irailaren 1a) −2.934 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.113 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1890eko otsailaren 15a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Tours, St. Petersburg, Nanchang, Keelung, Yashima (en) , Mito, Hikone eta Yurihonjo (en) | ||
https://www.city.takamatsu.kagawa.jp |
Takamatsu (japonieraz: 高松市 Takamatsu-shi ) Kagawa prefeturako hiriburua, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera, 420.556 biztanle ditu, metropoli eremuak 838.788 (2005) ere bai.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1575ean, Ishikawa leinuak Takamatsuko gaztelua eraiki zuen, baina toki estrategikoan egonik, hainbat eskutatik pasa zen. Toyotomi Hideyoshi shogun handiaren kontrol zuzenpean ere izan zen hamasei urtean (1582 eta 1598 artean). Edo Aroan, Matsudaira leinuaren hiriburua izan zen.
Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen, Shikoku uharteko tren eta errepide erdigune garrantzitsua baitzen. Hiriaren % 78 suntsitu zuten 800 tona bonba inzendiariok.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kagawa prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Shikoku uhartearen ekialdean. Setoko Barne Itsasoaren ertzean dago eta Takamatsuren itsasportua da Honshu uharte nagusitik gertuen dagoen Shikokuko kaia.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Takamatsu, Kagawa (1971-2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.9 | 24.0 | 25.5 | 30.9 | 32.3 | 36.5 | 38.2 | 37.8 | 37.0 | 33.5 | 26.6 | 21.2 | 38.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.3 | 9.6 | 12.9 | 19.0 | 23.6 | 26.7 | 30.7 | 31.7 | 27.6 | 22.2 | 16.8 | 11.9 | 20.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 5.4 | 8.4 | 13.9 | 18.6 | 22.5 | 26.6 | 27.4 | 23.5 | 17.7 | 12.4 | 7.5 | 15.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 1.2 | 3.7 | 8.9 | 13.7 | 18.8 | 23.1 | 23.6 | 19.8 | 13.2 | 7.8 | 3.0 | 11.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.7 | -6.0 | -4.4 | -2.4 | 2.8 | 7.5 | 15.3 | 15.8 | 9.4 | 2.0 | -1.8 | -5.6 | -7.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 39.3 | 47.6 | 73.3 | 86.4 | 100.1 | 158.5 | 134.6 | 92.3 | 187.2 | 108.2 | 62.4 | 33.8 | 1123.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 5.5 | 5.8 | 1.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.8 | 14.5 |
Eguzki orduak | 143.6 | 142.0 | 171.0 | 191.8 | 210.0 | 165.1 | 205.6 | 225.6 | 155.6 | 169.9 | 145.7 | 150.9 | 2076.8 |
Hezetasuna (%) | 64 | 64 | 65 | 66 | 68 | 74 | 76 | 74 | 76 | 73 | 70 | 67 | 70 |
Iturria: [1] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tresneria elektrikoak eta mekanikoak, papergintza, janari-industria, destilategiak eta ehungintza dira industria nagusiak. Papera eta barnealdeko nekazaritza produktuak (zeta, tabakoa, arroza) esportatzen dira portutik. Turismoak ere garrantzi handia du bertako ekonomian.
Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Yashima-ji tenplua.
-
Sanuki Kokubun-ji tenplua.
-
Kikuchikan-dori kalea.
-
Yashima mendia eta Takamatsuko kaia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Takamatsuko webgune ofiziala