Edukira joan

TV3

Wikipedia, Entziklopedia askea
TV3
TV3
JabeaTelevisió de Catalunya
Emisio eremua Katalunia
 Andorra
Katalunia Ipar Katalunia
 Balearrak
Aragoi Sartaldeko Zerrenda
Hasiera data1983ko irailaren 10a (41 urte)
EgoitzaSant Joan Despí
BaliagarritasunaLTD
ONO
Imagenio
Kate senidea(k)El 33, 3/24, Canal Super3, Canal 300, TV3CAT
https://www.ccma.cat/tv3/

TV3 Kataluniako telebista publikoaren lehen katea da, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (CCMA) taldearena. Haren partaide Televisió de Catalunya enpresak kudeatzen du.

1983ko irailaren 10ean hasi zen proba fasean emititzen, eta 1984ko urtarrilaren 16an modu jarraian. Hasierako emisio horiek legez kanpokoak izan ziren, ordea, ez baitzegoen telebista autonomikoentzako araurik zehaztuta. Espainian emititzen zuen bigarren kate autonomikoa izan zen, ETB1en ondoren.

Telebista kate horrek eduki orokorrak katalanez eskaintzen ditu orduz geroztik. Bereziki Kataluniarentzakoa den arren, Balear Uharteetan, Sartaldeko Zerrendan eta Ipar Katalunian ere ikus daiteke hainbat errepikatzaileri esker. Valentziar Erkidegoko gobernuaren erabakiz, 2011tik ezinezkoa da erkidego horretan TV3 ikustea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Katalanez) TV3