Sistema bitar (astronomia)
Itxura
Astronomiari dagokionez, sistema bitar izena elkarrengandik grabitateagatik elkarlotuta egoteko bezain hurbil dauden bi objektu astronomikori erreferentzia egiteko erabiltzen da, amankomuneko masa zentru baten inguruan biratuz. Ohi bi izarri erreferentzia egiteko erabiltzen da, eta, kasu honetan, izar bitar izena jasotzen du. Hala ere, sistema bitar izena, planeta batek eta bere ilargiak osatutako sistema bati ere eman dakioke, beti ere azken hau, planetarekin alderatua oso handia baldin bada. Beste sistema bitar mota batzuk antzerako tamainako bi asteroide, bi neutroi izar izan daitezke, edo baita mota ezberdineko bi objektu, izar bat eta planeta bat edo izar bat eta neutroi izar bat kasu.
Sistema bitarren adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Porrima (γ Virginis) ia erabat berdinak diren sekuentzia nagusiko bi izarrez osatutako sistema bitar bat da. Procyon (α Canis Minoris) beste izar bitar bat da, baina osagai ezberdinak dituena; bata izar azpierraldoi zuri-horia eta bestea nano zuria. Gr Virginis sisteman bi izarrak hain gertu daude elkarrengandik euren kanpoaldeko geruzak partekatzen dituztela, kontaktuzko izar bitar bat osatuz.
- X Persei izar masibo batek eta neutroi izar batek osatutako sistema bitar bat da.
- X Perseirena baino askoz masa gutxiagokoa, Gliese 229 sistema nano gorri batek eta nano marroi batek osatzen dute.
- Gure Eguzki-sistemaren barnean, Pluton-Karonte sistema planeta batek eta ilargi batek osatzen dute.
- 69230 Hermes asteroide bitar bat da, bi osagaien tamaina oso parekoa delarik.