Settimio Todisco
Settimio Todisco | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1975eko maiatzaren 24a - 2000ko otsailaren 5a ← Nicola Margiotta (en) - Rocco Talucci → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Brindisi-Ostuni (en)
1969ko abenduaren 15a - 1975eko maiatzaren 24a - Augusto Lauro → Elizbarrutia: Bigastro titular see (en)
1969ko abenduaren 15a - Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Molfetta-Ruvo-Giovinazzo-Terlizzi (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Brindisi, 1924ko maiatzaren 10a (100 urte) | ||||||
Herrialdea | Italia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Settimio Todisco (Brindisi, 1924ko maiatzaren 10a) italiar elizgizona da, Brindisi-Ostuniko artzapezpiku emeritua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brindisin jaio zen 1924ko maratzaren 10ean. Ostuniko apaizgaitegian eta gero Molfettako Pio XI. Apuliar Eskualdeko Apaizgaitegian ikasi zuen[1]. 1947ko uztailaren 27an apaiztu zen Ostunin[2].
Ostuniko apaizgaitegiko irakaslea zen; aldi berean eskolan erlijioa irakasten zuen eta Ostuniko katedralean zerbitzatzen zuen[1].
1950eko urrian, apaizgaitegiko erretore izendatu zuten. Brindisiko egoitza berritu batera eraman zuten eta jaioterrira itzuli zen[1].
1962an bikario nagusi izendatu zuten eta hurrengo urtean protonotario apostoliko[1].
1969ko abenduaren 15ean Paulo VI.a aita santuak Bigastroko apezpiku titular eta Molfetta, Giovinazzo eta Terlizziko administratzaile apostoliko izendatu zuen. 1970eko otsailaren 15ean apezpiku ordenatu zuten Ostuniko katedralean[3]. Corde et Fide leloa hautatu zuen[4].
1975eko maiatzaren 24an Brindisiko artzapezpiku izendatu zuten. 2000ko otsailaren 5ean erretiroa hartu zuen[3].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Pio XII.a aita santua (1917)
- Carlo Confalonieri artzapezpikua (1941)
- Corrado Ursi kardinala (1951)
- Settimio Todisco artzapezpikua[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Italieraz) Martini, Daniele; Moro, Nicola. «53 anni di episcopato di Mons. Settimio Todisco» Lo Scudo Ostuni 2023-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Italieraz) «Episcopio – Galleria degli Arcivescovi» Brundarte 2016-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ a b (Italieraz) Martini, Daniele. «L'Arcidiocesi di Brindisi-Ostuni festeggia i 53 anni di episcopato di Mons. Settimio Todisco» Giornale di Puglia 2023-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Italieraz) Di Napoli, Gianmarco. «Monsignor Settimio Todisco compie 90 anni: un legame mai sciolto con la città che lo ha amato più di tutti» Senza Colonne News 2014-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Archbishop Settimio Todisco» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).