Santiago Irigoyen
Itxura
(«Santiago Irigoien» orritik birbideratua)
Santiago Irigoyen | |
---|---|
Santiago Irigoyen (Errenteria, 1997) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1913ko uztailaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2007ko maiatzaren 5a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Santiago Irigoyen Igoa (Lesaka, Nafarroa, 1913ko uztailaren 24a - Ib., 2007ko maiatzaren 5a[1]), euskal herritar musikaria izan zen.
Lesakan jaio zen, 1913an. Jaioterriko Musika Akademian hasi zen musika ikasten, eta 1926ean bandan sartu zen; tronboiarekin hasi zen eta tronpetarekin jarraitu zuen. Urte horretan bertan, txistularien errepertorioa bi hilabetean ikasi behar izan zuen, eta 1927ko urtarrilaren 1ean jendaurrean aurkeztu zen lehen aldiz. Txistulari moduan. Errenteriako Alejandro Lizaso txistulariaren eskolak hartu zituen. Urte askotan Lesakako txistularien irakasle izan zen, eta bizitzan zehar omenaldi asko jaso izan ditu. Txistu bandarako pieza ugari idatzi zituen. Lesakan hil zen, 2007an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adan y Eva (Bnd)
- Ariñ ariñ (tx/tx/sb)
- Ariñ ariñ (tx)
- Aurrerá (Co/órg)
- Erdi bidekoa (tx)
- Erdi bidekoa [mold.] (tx/tx/sb)
- Fandango (tx/tx)
- Flor de Lis tx
- Fraiñgo gurutzea (tx/tx/sb/at)
- Goitik-Bera (tx/tx/sb)
- Goizean goiz (tx/tx/sb)
- Illeta doinua (tx/tx/sb)
- Iria (tx/tx/sb)
- Iria [mold.] (tx/tx/sb)
- Karrikaz karrika [mold.] (tx/tx/sb)
- Karrikaz-Karrika (tx/tx/sb)
- Koxkonta (tx/tx)
- Koxkonta [mold.] (tx/p)
- Lesaka : fandango (tx/tx/sb)
- Lesaka : zortziko (tx/tx/sb)
- Lesaka : orripeko [mold.] (tx/tx/sb)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Auñamendi entziklopedia, [1]